Web orria eta multimedia-lana
- Web-orriaren edo multimediaren kopia fitxategi bakar batean. Formatua: ZIP. Web-orriak edo multimediak duen obra mota bakoitzerako eskatzen diren baldintzak jaso beharko ditu.
- Memoria bat, erregistroaren xede den sorkuntza bakoitza banan-banan zerrendatuko duena, eta hura jasotzen duen fitxategi informatikoaren izena, izenburua eta egile guztien izen-abizenak jasoko dituena. Fitxategi bakar batean aurkeztuko da eta azalean izenburua eta egile guztien izen-abizenak jasoko dira. Formatua: PDF.
Oharrak
* Orri elektronikoak (web orriak) ez dira obra mota bat, edukiak dibulgatzeko modu bat baizik. Hortaz, orriaren barruan dauden jatorrizko
sorkuntza literario, zientifiko edo artistikoak babestuko dira, ez orria bera. Eskabidea aurkeztean espedientean zehaztutako sorkuntzak
bakarrik babestuko dira. Beraz, gerora orrian sartzen den beste edozer obra ez da babestuko. HTMLa (hipertestuaren lengoaia) ezin da
erregistratu, ez baita programazioa, orriko edukiak maketatzeko eta aurkezteko modua baizik.
** Multimediak ez dira obra mota bat; aitzitik, zenbait sorkuntza aplikazio informatiko baten bidez batera eta aldi barean aurkezteko modua da. Hortaz, multimediaren barruan dauden jatorrizko sormen literario, zientifiko edo artistikoak babestuko dira, ez multimedia bera.
*** Orri elektronikoan (web orrian) edo multimedian lehendik existitzen ziren sorkuntzak sartuz gero, sorkuntza horien titularren baimenak aurkeztu beharko dira, jabari publikokoak izanez gero salbu. Jabari publikokoak izanez gero, egiaztatu egin beharko da hori. Aipatutako baimenak dokumentu pribatu batean jaso daitezke, baina, hala ere, baimen emaileen sinadura jaso behar dute, notarioak edo Jabetza Intelektualaren Erregistroko funtzionario publikoak legitimatuta.
**** Webguneko eduki bakoitza banaka erregistratzeko aukera dago, dagokion obra motaren arabera.