VII. plangintzaldia (2023-2027). Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzeko planak
Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzeko 19/2024 Dekretuaren 9.3 eta 17.8 artikuluetan zehaztutakoari jarraituz, prozedura honen bitartez Euskal Sektore Publikoa osatzen duten erakunde guztiek (aldundiek, udalek, eta gainerako euskal sektore publikoko entitateek) honako izapideak egin behar dituzte Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin:
- Nork bere erakundeko plan estrategikoa bidali
- Plan estrategikoaren aginduzko txostena eskatu HPSri
- Plana erakundean onartu izanaren ziurtagiria bidali
- Hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak erakundean onartu izanaren ziurtagiria bidali
Dekretuan zehaztutakoa betetzeko, entitate bakoitzak erabiliko du hasieratik irekitako espedientea, eta, bertan gehituko du dokumentazio guztia.
Plan estrategikoaren aginduzko txostena eskatu HPSri
Hizkuntza-eskakizunen eta/edo derrigortasun-daten aginduzko txostenak
Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen 97.5 artikuluari jarraituta, 19/2024 Dekretuaren eraginpeko erakundeek dagokien txostena eskatuko diote Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari. Izapide hauek egin ahal izango dituzte erakundeok:
- Txosten-eskaera bidali
- Aginduzko txostena jaso