Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Venta Laperra

Aurkikuntza

Labar-irudiak Lorenzo Sierrak aurkitu zituen, 1904an, eta bera baino ez zen ohartu hartz baten grabatua ageri zela. Bi urte geroago, M. de Cartailhac-ek eta Breuil-ek bisonteetako hiru aurkitu zituzten. Gainerako grabatuak aurreko mendearen erdialdetik aurrera aurkitu zituzten.

Deskribapena

Benta Laperra haitzuloa Euskal Herrian dago; hain zuzen, Karrantza haranean, Bizkaiko mendebaldean. Haitzuloa Miron mendiaren oinarrian dago (714 m). Raneroko haitzen gailur mendebaldekoena da Miron mendia. Bestalde, haitzak urgondar kareharriz osatuta daude. Haitzuloak sarrera handia du (7 m zabal eta 11 m altu), hegoaldeari begira. Sarrera horretan eta lehen gelan, sarreraren ondoan, daude irudi guztiak. Oso ondo ikus daitezke egun argian.

Benta Laperra haitzuloa Bizkaiko Golkoko Historiaurreko haitzuloen multzoan dago. Arenaza , Santimamiñe , Ekain , Altxerri eta Isturitz dira Euskal Herriko Historiaurreko beste santutegi batzuk.

Haitzuloaren sarreran, arkeologia-aztarnategi bat dago. T. Aranzadik eta J. M. Barandiaranek induskatu zuten. Benta Laperratik gertu, Polvorin haitzuloa ere induskatu zuten. Bertan, Aurignac aldiko zenbait maila aurkitu zituzten. Benta Laperran aurkituriko materialak ez dira hain garrantzitsuak, eta aldi berekoak izan daitezke. Gaur egun, beste indusketa batzuk egiten ari da R. Ruiz Idarraga.


Irudiak

I ZonaII ZonaIII ZonaPanoramikak

I Zona

Barruen dagoen iruditik hasita (5. irudia) eskuinerantz (haitzuloaren kanpoalderantz), hauek ikus daitezke: Lehenik eta behin, hartz bat (5. irudia). Ia silueta osoa dago. Burua makurtuta dauka, eta hanka-pare bakoitzetik bat ageri da. Gaur egun, begi bat du buruan, baina ez da Historiaurrean egindakoa, ez baitu patinarik. Bestalde, irudi hori ez zuten jaso kalko eta argazki zaharretan.

6. irudia bobido bat da. Gorantz marraztuta dago, eta burua, lepoa eta aurreko hankak falta zaizkio. 7. irudia uro bat izan daiteke, baina ez du ez adarrik ez hankarik.

Multzo horren eskuinera, beste irudi batzuk daude. Haien artean, bisonte baten irudia da aipagarriena (9. irudia). Burua falta du. Hanka bana ageri da pare bakoitzetik, hurbilena baino ez. Sabelaren lerroaren gainean, lerro bat dauka modelatuta. Gainerako irudiak hainbat motatako lerroak dira.

I Zona - figs. 5 a 7
I Zona - 5-tik 7-ra irudiak
I Zona - 5 irudia
I Zona - 5 irudia
I Zona - figs. 6 y 7
I Zona - 6 eta 7 irudiak
I Zona - figs. 8 a 11
I Zona - 8-tik 11-ra irudiak
I Zona - figs. 8 a 11
I Zona - 8-tik 11-ra irudiak

II Zona

Sarrera igaro eta gero dagoen gelan, ezkerreko hormatik hasita, 3. eta 4. irudiak daude. Bisonteen atzealdeko laurdenak dira biak, aurrez aurre jarrita, bata bestearengandik hiru metrora edo. Biek isatsa altxatuta daukate, eta bietako batek (4. irudia), gainera, okertuta.

Irudi horiek dauden lekutik zertxobait aurrerago, eskuineko horman, beste irudi batzuk daude.

II Zona - 3 irudia
II Zona - 3 irudia
II Zona - 4 irudia
II Zona - 4 irudia

III Zona

Lehen bi irudiak zeinu ez-figuratiboak dira, eta haitzuloaren sarreran bertan daude; bat ezkerrean, eta bestea eskuinean. Ezkerrekoa lurretik gertu dago, eta hiru lerro labur eta paraleloz osatuta dago.

Eskuinekoa, berriz, zertxobait gorago dago, eta lurraren gainean marraztu zuten. Zenbait lerro gurutzatuk osatzen dute.

III Zona - 1 irudia
III Zona - 1 irudia
III Zona - 2a irudia
III Zona - 2a irudia
III Zona - 2b irudia
III Zona - 2b irudia

360º Panoramika

Haitzuloaren panoramika
Haitzuloaren panoramika

Bibliografia

  • Alcalde del Río, H., Breuil, H. & Sierra, L.
    1912. Les cavernes de la région cantabrique (espagne). Imp. A. Chene. Monaco
  • Apellániz, J. M.
    1982. El arte prehistórico del País Vasco y sus vecinos. Desclée de Brouver. Bibao.
  • Barandiaran, J. M.
    1978. Exploración de las cuevas de Polvorín y Venta Laperra. Homenaje a J. Caro Baroja 109-129. Madrid. Centro de Investigaciones sociológicas.
  • Beltrán, A.
    1971. Los grabados de la cueva de Vennta de Laperra y sus problemas. Munibe 23, 387-398
  • Gorrotxategi, X.
    2000. Arte paleolítico parietal de Bizkaia. Kobie, Anejo 2.