URBEHA proiektua
Euskal Autonomia Erkidegoko hondakin-uren araztegietan SARS-CoV-2aren jarraipena egiteko URBEHA proiektuaren helburua alarma goiztiar sistema gisa balio izatea izan da, karga birikoaren aldaketa esanguratsuak detektatuz Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak erabakiak hartzeko laguntza tresna izan zedin. Momentu honetan amaitutzat eman da EAEn ezarritako kontrolguneak handitzen zituen URBEHA proiektua, baina birusaren jarraipenarekin jarraitzen da jada VATAR eta HEBAR proiektuen esparruan, Galindo - Bilbo Handia, Loiola - Donostialdea eta Krispijana - Vitoria-Gasteizko hondakin-uren araztegietako laginketa-puntuetan.
Trantsizio Ekologikorako eta Erronka demografikorako Ministerioak (MITERD), berriz, VATar proiektuaren barne , hiri-mailako zenbait EDAR hautatu ditu, hondakin-uretan SARS-CoV-2 birusak duen presentzia eta kontzentrazioa aztertzeko, birusak biztanlerian duen zirkulazioa antzemateko adierazle epidemiologiko gisa balio dezan. Ildo horretan, MITERD, EAEri dagokionez, laginak hartzen eta SARS-CoV-2-aren presentzia aztertzen ari da Galindoko (Bilbo Handiko aglomerazioa) eta Krispijanako (Gasteizko aglomerazioa) EDARen sarrerako eta irteerako uretan.
URAk, URBEHA proiektuaren bidez, jarraipena handitu zuen, Loiolako (Donostiako aglomerazioa) eta Atalerrekako (Irun-Hondarribia aglomerazioa) hondakin-ur araztegietako sarrerako eta irteerako urak eta Bilbo Handiko aglomerazioko saneamendu-sareko 6 puntu gehituz; horietatik, URAk zuzenean 3 puntuz arduratzen zen (PR4, PR5 eta PR6 puntuak), eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak gainontzeko 3 puntuez (PR2, PR3 eta PR1 puntuak, azken hau Galdakaoko ospitalearen irteeragatik ordezkatu da).
MITERD-Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Ministerioarekin adostu egin da Loiola HUAko laginketa-puntua URBEHA proiektutik Hebar proiektura pasaraztea (Vatar proiektuaren bidez egiten den analisia osatzen duena). Horren bitartez Europar Batasunetik argitaratutako 2021/472 EB Gomendioarekin bat egitea zen asmoa. Gainera, intzidentzia tasa balio baxuagotan egonkortu dela somatu da, eta horren ondorioz, birusaren hedapena eusteko neurri-murriztaileak bertan behera utzi dira. Hori guztia kontuan hartuta, 2022ko urtarrilean, URBEHA proiektuko lan taldeak erabaki zuen jarraipena etetea laginketa puntu gehigarrietan, hau da, Bilboko saneamendu sareko 6 puntuetan eta Atalerreka eta Loiolako HUAko puntuetan baita ere, azken hau Hebar proiektuaren barne geratuz. Modu honetan, aipatutako “EB 2021/472 gomendioa hondakin-uretan SARS-CoV-2aren eta haren aldaeren jarraipen sistematikoa ezartzeko ikuspegi bateratu bati buruzkoa” bete egiten da, zeinetan Europar Batasuneko herrialde kideei premiatzen zaien 150.000 biztanle baino gehiagoko hirietan birusaren jarraipena egitera.
Horrela, amaitutzat eman da EAEn ezarritako kontrolguneak handitzen zituen URBEHA proiektua, baina birusaren jarraipenarekin jarraitzen da jada VATAR eta HEBAR proiektuen esparruan, Galindo - Bilbo Handia, Loiola - Donostialdea eta Krispijana - Vitoria-Gasteizko hondakin-uren araztegietako laginketa-puntuetan.
Erakunde kudeatzaileen rola, hala nola Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa (BBUP), Añarbeko Urak (Añarbeko Urak) eta Txingudiko Zerbitzuak (Txinzer), ur-laginak astero hartzea eta zenbait parametro fisiko-kimiko aztertzea izan da, eta BBUParen kasuan, baita ere SARS-CoV-2ren presentzia Bilbo Handiko aglomerazioko saneamendu-sareko 3 puntutan. Laginaren karakterizazio fisiko-kimikoak informazioa osatzeko balio izan du, eta garrantzia izan dezake analisiaren emaitzak laginketa puntu horretan eman ohi diren balioetatik urrun bazegoen.
Ikerkuntza, garapena eta berrikuntzako proiektu bat izan da, funtsezkoa da partaide bakoitzak dugun ezagutza guztia amankomunean jartzea. Horregatik, URAk harreman estua izan du proiektuan estatu mailan murgilduta dauden ikerketa-erakundeekin (CSICeko Edafologia eta Biologia Aplikatuko Zentroa - CEBAS, Santiago Unibertsitateko Mikrobiologia eta Parasitologia Saila - USC, Tragsatec, etab.), laborategiekin, ur zerbitzuen erakunde kudeatzaileekin, unibertsitateekin, Osasun Publikoarekin eta beste erkidegoetan garatzen ari diren antzeko proiektuen arduradunekin. Ildo beretik, nazioarteko antzeko proiektuetan ireki diren ikerketa-lerroetan lortutako azken aurrerapenen jarraipena egin da.
Hondakin uretan SARS-CoV-2aren presentzia zein den zehazteko, RT-PCR analisiaren bidez birusaren material genetikoa detektatzen da. Hauxe patogenoaren egituraren atal konkretuetan aurkitzen diren hainbat diana molekularren (N1, N2, IP4 eta e) kontzentrazioa neurtuz gauzatzen da. Aipatzekoa da interferentzia, ziurgabetasun eta gorabehera anitz aurki daitezkeela, hala nola plubiotasunagatik diluzioa, substantzia inhibitzaileen presentzia, material genetikoaren degradatzea tenperatura altuagatik, hondakin-uren araztegietan mantentze-lanak, etab, eta, horien ondorioz, lagin batzuen emaitza ez datorrela bat errealitate epidemiologikoarekin. Horrek zaildu egiten du iragarpen eredu sendo baten eraikitzea.
Proiektuan metatutako esperientziatik ondorioztatu da N1 markatzailea dela erabilitakoen artean sendoena, eta laginen emaitza alda dezaketen faktore potentzialek gutxien eragiten diotela.Proiektuan zehar, neurona-sareekin eredu estatistiko aurreratuagoa eraikitzen saiatzeko ere lan egin da, hainbat parametroren neurketetatik abiatuta, emaitzetan nola eragiten duten ikusteko eta lotutako ziurgabetasunak murrizten saiatzeko.
Hona hemen MITERD, Vatar eta Hebar erakundeen proiektuetan bildutako emaitzak ikusteko estekak:
- URBEHA (Amaituta) ezagutu proiektuan zehar jasotako datuak
- VATAR
- HEBAR: Gaur egun, emaitzak bistaratzeko aplikazioa eraikitzen ari dira. Laster argitaratuko da.
Azken aldaketako data: