Uraren Euskal Agentziaren informazio geografikoko bisorea
Uraren Euskal Agentziaren informazio geografikora sarbiderik errazena bisorea da. Tresna honekin erabiltzaileak Uraren Euskal Agentziak sortutako informazio geografikoa eskuratzen du. Bisorearen ezaugarri nagusiak soiltasuna eta azkartasuna dira. Gainera bisoreak bistaratu, bilatu eta inprimatzeko oinarrizko tresnak ditu eta WMSko kanpo-zerbitzuak erabiltzea ahalbidetzen du.
Oraingoz, ondorengoa da eskuragarri dagoen informazioa: Lurrazaleko urak, uholde-arriskuaren kartografia, ILJParen mugatzeak, lurrazaleko zein lurpeko uren jarraipen-sareak, babespeko eremuen eta Zebra muskuiluak eragindako eremuen erregistroak.
Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko 2022-2027 Plan Hidrologikoaren informazio geografikoaren bisorea
Bisore honek 2022-2027 Kantauri Ekialdeko Demarkaziorako Plan Hidrologikoari buruzko informazio geografikoa eskaintzen du.
Azken aldaketako data: