URAren Erakusketak
Ingurune urtarraren inguruko erakusketak
Euskadiko urak argazkien eta marrazkien erakusketa bat da, EAEko ingurune urtarrarekin lotutako gune natural esanguratsu eta berezienetako batzuei balioa emateko. Uraren magia erakusteko argazki-ibilbide bat; batzuetan Lurraren larruazalean zehar ibaiak eta errekak osatuz, eta, beste batzuetan, lurrean infiltratuz, Lurraren erraiak zulatuz edertasun osoko barrunbeak sortuz, ondoren iturri eta iturburuetatik azaleratzeko, berriro ere ibaia bilatuz, itsasora iritsi arte jariatzen jarraitzeko eta han berriro hasteko. Eta, hori guztia, ingurune urtar osasuntsu eta osasungarri batek, biodibertsitatearen benetako ihesbideak eta ongizatearen hustubide naturalak, ematen dizkigun zerbitzuak eta onurak balioesteko; ingurumen-jasangarritasunari dagokionez, zaindu eta babestu egin behar ditugu, haren osasunaren mende baitago gurea.
Zadorra Ibaiaren Oroimena
Zadorra ibaiaren 52 argazki biltzen dituen erakusketa da; horietatik 26 joan den mendeko berrogeita hamarreko hamarkadako argazkiak dira eta Gerardo Lópezde Guereñu dokumentu-funtsaren parte dira, Arabako Lurralde Historikoko Artxiboak lagata. Beste hogeita seiak gaur egungo argazkiak dira, plano beretik Mikel Arrazola argazkilariak hartutakoak, eta azken 65 urteetan Zadorra ibaiaren ibai-paisaian izandako aldaketak bistaratzea dute helburu.
Ibaien ur goraldiak eta uholdeak
Erakusketa horren bidez, fenomeno natural batez kontzientziatu eta sentsibilizatu nahi da, ibaien dinamikaren berezkoa den fenomeno batez, ezin baita ekidin; aldiz, harekin batera bizi eta egokitzea dagokigu. Ibaiertzeko gizarteak, mendeetan zehar, prozesu natural horiekin bizi izan dira, uholde-lautaden berezko bokazioa errespetatuz. Baina uholde-ibarren pixkanakako okupazioak, urak har ditzakeen espazioak bereganatuz, ez du kontuan hartu ibai-sistemek denboran zehar duten izaera aldakorra, eta, horrekin, arrisku-egoerak areagotu egin dira.
|
Lurraren erraietatik isurtzen den ura
Ilumpeart, Grupo Espeleológico Alavés, TELUR, Elhuyar-Teknopolis elkarteen eta EVE eta UPV-EHU-ren lankidetzarekin sortutako erakusketaren helburua da lurpeko uren errealitatea herritarrei hurbiltzea, haien ezagutza zabaltzea eta haien egoera ona zaintzearen garrantzia modu atsegin, erakargarri eta dibulgatiboan azaltzea.
Azken aldaketako data: