"Ur gezen ekologia natura-gune babestuetan" Kongresua
ezagutzatik aplikaziora
Ur gezen ekologia natura-gune babestuetan izenekoari buruzko Kongresu honetan proposatzen diren gai-ildo desberdinak Ekologia Aplikatua barne hartzen duten oinarrietara zuzentzen dira. Bertan, ulertzen da oinarrizko ikerketa ekologikoaren kontzeptu eta eredu desberdinen garapena sine qua non baldintza dela hark (ekologia) aurrera egiteko… baina hala ere ez dela nahikoa. Hori dela eta, Kongresu honen helburua honako hau sustatzea da, alde batetik ur gozoen hezeguneen kudeaketan eta erabileran aplikatutako ekologia bokazioa duten txostenak eta bestalde, natura-gune babestu desberdinetan, gaur egun, burutzen ari diren ikerketa-ildo desberdinetan oinarritutakoak.
NON
Txingudiko badia Gipuzkoan dagoen padura inguruaren eredurik hoberena da. Bere balioak direla eta hainbat sari eskuratu du, besteak beste: Nazioarteko Garrantziko Hezegunea (RAMSAR Hitzarmena), Hegaztientzako Babes Bereziko Eremua, eta Batasunaren Garrantzizko Lekua.
Kongresua Txingudi Ekoetxeko instalazioetan antolatuko da, alegia; Txingudiko Padurei buruzko interpretazio zentroa. Bertatik, horietan garatzen diren ingurumen ikerketa, sentsibilizazio eta zabalkunderako lanak zentralizatzen dira. Zentroa Eusko Jaurlaritzako ingurumen hezkuntzako ekipamendu-sarearen barruan dago.
Sortu zenetik, talde honen lan arlo nagusienetariko bat habitaten eta horiek barne hartzen dituzten hegaztien jarraipena eta kudeaketa izan da eta da. Horien ondorioz, informazio baliotsua bildu da zeregin horiek hobetu ahal izateko. Adibide gisa, zianobakterien Bloom-ak detektatzeko Alerta Goiztiarreko Sistema baten proposamena nabarmendu behar da. Hura 2010. urtean burutu zen.
EGITARAUA
Asteazkena, otsailak 8
Goizez
9:30 – 13:00
Bertaratutakoen harrera eta dokumentazioa ematea.
Kongresuaren irekiera. Pilar Unzalu, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailburua, Eusko Jaurlaritza.
“Odonatos. Las alas del agua” Erakusketaren inaugurazioa, Iñaki Mezquitarena
Bisita gidatua Txingudiko Paduretatik zehar.
Arratsaldez
15:30-19:00
1. GAIA: Aldaketa globala eta ur espezien zikloaren aldaketa. Moderatzailea: German Alonso.
Beroketa orokorrak ur ekosistema kontinentaletan eragindako ondorioak. Brian Moss. Liverpooleko Biologia Zientzietako Fakultatearen Zuzendaria.
Ur ekosistemen ahultasuna aldaketa orokorraren faktoreen aurrean. Presentación Carrillo Lechuga. Ekologia Saila. Granadako Unibertsitatea.
2. GAIA: Ur gozoen sistemen kudeaketara eta erabilerara aplikatutako ekologia. Moderatzailea: José Mª Sanz de Galdeano.
Mikroalga toxikoen zeregina Doñana Parke Nazionalean eta hildako ur hegazti ugarietan eragindako inpaktua: alerta goiztiarraren sarea eta kudeaketa estrategiak. Eduardo Costas. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea.
Hezeguneen kudeaketa Peñalara Parke Naturalean. Ignacio Granados. Peñalara Parke Naturalaren Ikerketa eta Kudeaketa Zentroa. Madrilgo Erkidegoa.
Osteguna, otsailak 9
Goizez
9:30 – 13:00
3. GAIA: Ingurumen adierazleak. Moderatzailea: Iñaki Mezquita.
Ur gozoko ornogabeak: egoera ekologikoaren monitorizazioa eta balorazioa. Antonio Torralba. Oviedoko Unibertsitateko energia, ingurumen eta klima aldaketaren klusterra.
Ur hegaztiak hezeguneetako bioadierazle gisa. Andy J. Green. Biologia Aplikatuaren Saila, Doñanako Estazio Biologikoa, Zientzia Ikerketek Goi Kontseilua.
4. GAIA: Erronka berriak uretako ekologiaren ikerketan. Moderatzailea: Iñaki Urrizalki.
Berpizkundearen ekologia: Aintzira sedimentuen erresistentziako arrautzen sarda eta aleen birsortzea. José Mª Conde Porcuna. Granadako Unibertsitateko Ekologia Saila.
Kostaldeko hezeguneen zeregina CO2 eta atmosferaren arteko elkar trukean:
Doñana Parke Nazionalaren ur konpartimentuaren ekarrera. Gabriel Navarro. Andaluziako Itsas Zientzietako Institutua. CSIC.
Arratsaldez
15:30-19:00
5. GAIA: Espezie exotiko inbaditzaileak. Moderatzailea: Alberto Luengo.
Doñana, mundura zabalik dagoen hezeguneen laborategia. Fernando Hiraldo Cano. Doñanako Estazio Biologikoa, Zientzia Ikerketen Goi Kontseilua.
AMAIAERA JARDUERA
Hitzaldia eta “Invasores” dokumentala. Luis Miguel Domínguez.
Kongresuaren amaiera. Arantza Leturiondo, Ingurumen Sailburuordea eta Iñaki Atxukarro, Lurralde Plangintzaren eta Uren Sailburuordea, Eusko Jaurlaritza.
Ostirala, otsailak 10
Goizez
Bisita teknikoa – Gesaltza-Añanakoak.
POSTERRAK
Batzordean zehar, gaiarekin lotutako azterlanei eta esperientziei buruzko erakusketa atal bat egongo da, antolaketak hautatutakoak.
Posterrak aurkeztu nahi dituztenak antolaketarekin harremanetan jarri beharko dira, honako e-mailaren bidez: txingudikopadurak@gmail.com formularioa eta proposamenak aurkezteko beharrezko informazioa jasotzeko.
Proposamenak aurkezteko epearen azkeneko eguna abenduak 30 da.
TARIFAK, INFORMAZIOA ETA IZEN EMATEA
- Batzordera bertaratzea: 90,00€ (tarifa murriztua*: 75,00€).
- Bertaratzea + otorduak: 180,00€ (tarifa murriztua*: 165,00€).
* Izena ematerako tarifa murriztua 2011ko abenduaren 15a baino lehen
Eskatu izena emateko fitxa honako e-mailaren bidez: txingudikopadurak@gmail.com. Izena emateko azkeneko eguna: 2012ko urtarrilaren 31.
Harpidetu Kongresuaren buletina jasotzeko eta horrela informazio berriena jasoko duzu zuzenean zure emailean.