117. Udalaren Desinfekzioetarako Gunea (Bilbao)
7. ETAPA: BILBAO • PORTUGALETE
Higienea eta epidemiak
XIX. mendean, hainbat epidemiek astindu zuten Euskal Herria, eta horien artean nagusienak kolerarenak izan ziren, pandemiatzat hartzeko adinako eragin birulentoa izatera iritsi zirenak (zenbait kontinenteri eragin zieten). Gaixotasun mota horiek lotura estua zuten edateko uraren hornidurarekin, eta kutsatutako likidoa hartzean sortzen ziren.
Bilbok kolera-gertakari garrantzitsua jasan zuen 1834an, Lehen Karlistada (1833-1839) betean. Armaden akantonamenduak eragindako pilaketak eta gerrak eragindako eskasiak paper garrantzitsua izan zuten bere agerpenean eta hedapenean, eta uda garaian hasi zen, hau da, euri gutxi egiten duenean. Epidemien mehatxua zela eta osasun-neurriak hartu ziren arren, urte hartako abuztua, iraila eta urria bitartean 768 heriotza baino gehiago zenbatu ziren, hau da, %700eko hazkundea garai hartako epe horretako heriotzen batez bestekoarekin alderatuta.
Esan bezala, hura ez zen mende hartako infekzio agerraldi bakarra izan, eta 1893an kolera berriro agertu zen Bilbon. Eraso periodiko horiek, hiriko biztanleria etengabe handitzen ari zen une batean, eragin zuten udalak gai horretan esku hartzea eta azpiegitura higieniko-sanitario berriak eraikitzeari ekitea, hala nola Basurtuko Ospitalea eta Bilboko Desinfekzioen Udal Zentroa.
Desinfekzioen Zentroa
Agian, kiratsak garbitu eta purifikatzeko erakunde bat izateagatik, estetika eta dekorazio zainduko eraikin bat egin zen. Gorputz nagusi bat eta bi alboko ditu, ibilgailuen sarrera eta irteerak banatuak, zeina modu ordenatuan egiten zen, infektatutako materiala higienizatutik bereiziz. Ezkerreko aldetik sartu ondoren, erdiko gorpuzean arropak eta beste elementu batzuk arazten ziren, eta, tratatu ondoren, eraikinaren eskuinaldetik ateratzen ziren.
Eraikuntzari dagokionez, kareharrizko zokalo baten gainean adreiluz eta azulejuz estalitako hormak daude, motibo modernistekin apainduak. 1916an jarri zen martxan eta Ricardo Bastida arkitekto famatuak eraiki zuen.