Lehendakaritza

Trantsizio sozialeko beste eremu batzuk

2030 Agendaren, Bizi Berri Planaren edo erronka demografikoaren eremuez gain, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiak beste helburu batzuk ere jorratzen ditu, trantsizio sozialean eragin zuzena dutenak, hala nola Migraziorako Euskal Itun Sozialaren sailen arteko eta erakundeen arteko garapena, Euskadiko komunitate islamikoekin lankidetzan aritzeko eratutako ADOS Aholku Batzordeari laguntzea, edo erradikalizazio biolentoa prebenitzeko gizarte- eta hezkuntza-arloko Uztartu Programaren esperientzia sustatzea.

Ildo horretan, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiari dagokio gizarte-agertoki berrien azterketa sustatzea, sailen eta erakundeen arteko jarduera-proposamen berriak identifikatzea eta koordinatzea, erakundeen, gizartearen eta nazioarteko aliantzak dinamizatzea, eta politika publikoen eremu horren zabalpena eta sustapena egitea gizartean.

Azken aldaketako data: