Osasun Saila

Eman bizitza, eman osasuna

Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa Osakidetzaren mendeko zentroa da. Zentro horrekEuskadin odolaren eta ehunen hornidura eta erabilera egokia bermatzea du xede. Odolaren eta horren deribatuen tratamenduan eta ikerketan erreferentziako zentroa da Europan.


Xede hauek ditu gure erakundeak ...

... odol- eta ehun-ematearen eremuan erakunde berritzailea izatea, kalitateko kudeaketa-eredu baten bitartez. Eredu horrek nazioartean jarduten du eta odola eta ehunak atera, prozesatu eta biltegiratzeko teknologia berrienak erabiltzen erreferente da.

... gure gizartearentzat irekiak izatea, gizarteari irekita egotea eta herritarrekin etengabe harremanetan egotea. Horretarako, informazio argi eta gardenaren bitartez, konfiantza beharrezkoa sortuko dugu, Euskadiko osasun-sistema une bakoitzean beharrezkoak diren produktu hemoderibatuez hornitzea lor dezagun.

Nuestra organización tiene como misión

Por qué donar

Zergatik eman?

Odola ematea oso erraza eta segurua da; ez du min ematen eta, uneoro, profesional espezializatuek lagunduta egongo zara. Ez dakarkizu inolako arriskurik; eta gaixoei, berriz, sendabidean aurrera egitea dakarkie.

Puedo donar

Eman ahal dut?

18 ta 65 urte artean izan eta 50 kilo baino gehiago pisatzen dituen edozein pertsonak odola eman dezake. Emakumea bazara urtean hirutan egin dezakezu, eta 4 bider, gizona bazara.

Dónde donar

Non eman?

Ezagutu odola emateko puntu eta ordutegiei buruzko informazio guztia. Informazio guztia eguneratuta dago, hurbilen duzun puntua aurkitzeko.

Donación de Médula Ósea

Hezur-muina ematea

Egin zaitez hezur-muin emaile!. 8 eta 40 urte bitartean badituzu eta osasuntsu bazaude, hezur-muinaren emaile izan zaitezke! Eta bizitza bat salba dezakezu!

Informatu zaitez


Odola ematea gero eta errazagoa

Osakidetzak eta Euskadiko Odol Emaileen Elkarteak informazio hau jartzen dute zure eskura, APParen bidez:

  • Odola emateko guneak
  • Odol-emaileen historia (ohiko emailea bazara)
  • Odol-taldea eta Rh-a
  • Berriro noiz eman dezakezun
  • QR kodea Osakidetzaren odola emateko aplikazioa deskargatzeko
App

Azken aldaketako data: