Osasun Saila

Trafiko Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

17. artikulua.– Trafiko Zuzendaritza.

Trafiko Zuzendaritzaren da Euskal Autonomia Erkidegoko bide-segurtasuneko politikak egiteko eta kudeatzeko organo eskuduna.

Trafikoaren eta bide-segurtasunaren arloan baimenak eman, ikuskatu eta zehatzeko eskumenen esparruan, Trafiko Zuzendaritzak honako egiteko hauek beteko ditu:

  1. indarrean dagoen araudian aurreikusitako baimenak ematea, hala nola garraio bereziei, ibilgailu historikoei eta herriz kanpoko bideetan egin beharreko kirol-probei buruzkoak, ertzaintzaren zuzendaritzarekin koordinatuta.
  2. gidarientzako eskola partikularrak baimendu, kontrolatu eta ikuskatzea.
  3. trafikoaren eta bide-segurtasunaren arloan zehatzeko ahala erabiltzea.

Trafikoko lurralde-bulegoetako organoei dagokie a) eta b) letretan deskribatutako egitekoak betetzea.

Artikulu honen c) letran jasotako zehatzeko ahala erabiltzeko trafikoko lurralde-bulegoetako organo eskudunek baliatuko dute –arau-haustea non egin den aintzat hartuta– eta «Trafikoko Arau-hausteak Izapidetzeko Zentro Automatizatuaren» arduradunak, bere eskumenen esparruan. Espediente horien instrukzioa egitea, kasuaren arabera, Trafikoko lurralde-bulego bakoitzeko instruktoreari edo «Trafikoko Arau-hausteak Izapidetzeko Zentro Automatizatuko» instruktoreari egokituko zaio.

Trafikoa eta bide-segurtasuna kudeatzearen eta kontrolatzearen arloan, Trafiko Zuzendaritzari egiteko hauek dagozkio:

  1. euskadiko hiriarteko trafikoa kudeatzeko sistema eta trafikoa kudeatzeko zentroa kudeatzea.
  2. hiriarteko bideetako segurtasuna eta arintasuna hobetzeko behar diren jarduketak planifikatzea, zuzentzea eta koordinatzea, arreta berezi jarrita hiri barruko bideetarako eta hiri handietarako sarreretan, baita trafiko handikoak eta arriskutsuak diren zati edo guneetan eta zeharbideetan ere.
  3. bide publikoetako trafikoaren egoeraren berri ematea herritarrei.
  4. trafikoa arautzeko neurri bereziak ezartzea.
  5. elkarlanean jardutea errepideen arloan eskumena duten administrazioekin, baita europa barneko errepideen sarearekin loturiko beste administrazio batzuekin ere, izan eskualdekoak izan nazioartekoak.

 Bide-segurtasunerako prestakuntza, sentsibilizazio eta ikerketaren arloan, egiteko hauek dagozkio:

  1. Gidari Eskola Partikularrak arautzen dituen erregelamenduan jasota dauden titulu profesionalak lortzeko proben eta ikastaroen deialdiak egitea eta horiek kudeatzea; tituluak ematea, eta irakasleentzako birziklatze ikastaroen deialdiak egitea.
  2. Bide-berreziketarako eta -sentsibilizaziorako ikastaroak kudeatzea eta nola eman behar diren zehaztea.
  3. Herritarrei zuzenduta, bide-segurtasunaren arloko zabalkunde-, prestakuntza- eta hezkuntza-kanpainak eta -ekintzak egitea, eta hezkuntza-administrazioarekin lankidetzan aritzea, ikastetxeetan bide-segurtasuneko programak ezartzeko.
  4. Osasun Sailarekin lankidetzan aritzea, alkoholaren, droga toxikoen, estupefazienteen eta substantzia psikotropikoen kontsumoak trafiko-istripuetan duen eragina aztertzeko eta prebenitzeko.
  5. Trafikoari eta bide-segurtasunari buruzko ikerketa-azterlanak eta -lanak egitea, trafikoaren eta bide-segurtasunerako behatokiari dagokion eran.
  6. Euskadiko trafiko-istripuen biktimen erregistroa antolatzea eta kudeatzea.

Artikulu honetan ezarritako eskudantziak baliatzeko, Trafiko Zuzendaritzak Ertzaintzaren laguntza izango du, eta horretarako behar diren gidalerroak helaraziko dizkio. Bide publikoetan jendetza handia bilduko duten ekitaldiak aurreikusten direnean, hala nola kirol-probak, Trafiko Zuzendaritzak Ertzaintzaren Zuzendaritzarekin eta Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzarekin koordinatuta lan egingo du..

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Estibaliz Olabarri González
(2024/06/27 - ) Trafikoko zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak