Toki-erakundeetako idazkaritza-kontuhartzailetza lanpostuak betetzeko hautagia-zerrenda bat osatzeko hautaketa-prozesurako deialdia
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 2021eko maiatzaren 6ko 87. zenbakian, 2021eko apirilaren 22ko Agindua, Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuarena, hautaketa-prozesu baterako deialdia egiteko dena, argitaratu da. Horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko bertako hautagai-zerrenda bat osatuko da Euskal Autonomia Erkidegoko toki-entitateetako Idazkaritza-kontuhartzailetzako azpieskalan gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak bitarteko izendapenez betetzeko.
Prozesuaren ezaugarriak eta baldintzak webgune honetan kontsulta daitezke. Eskaerak 2021eko maiatzaren 7tik 20ra bitartean aurkeztu ahal izango dira (biak barne). Prozesuan parte hartzeko eskaera modu telematikoan egin ahal izango da, eta izangaiek ziurtagiri elektroniko aitortu baten bidez identifikatu beharko dute.
Azken aldaketako data: