Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza
- Titularra:
- Agintaldia: XIII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua > Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza
ARLOAK / EGINKIZUNAK
11. artikulua.– Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza.
- Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzak honako eskumen hauek izango ditu, dekretu honen 5. artikuluan zehaztutako eskumenez gainera:
- Toki-araubideko arauak koordinatu eta prestatzea.
- Toki-eginkizunen eta -zerbitzuen inguruko informazioa, azterketa eta aholkularitza ematea.
- Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eskumen diren toki-araubideko gaiak aztertzea, haiei buruzko aholkuak eman eta txostenak egitea eta gaiok ebaztea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren sailen eta organismo autonomoen eta foru- eta toki-administrazioaren arteko lankidetza- eta harreman-politika sustatu eta zaintzea.
- Toki-entitateak elkartu eta garatzeko formula organiko eta funtzionalak sustatzea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak dituen ahalmenak baliatzea, estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioei dagokienez.
- Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluko idazkaritza-lanak egitea –Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 83. artikuluaren bidez sortua–.
- Toki-administrazioari buruzko erregistro-tresnak kudeatzea.
- Autonomia-erkidego honen eskumeneko elkarteen araubide orokorra, horretarako sortutako erregistroa eta Onura Publikoko Elkarteen Babesletza eramatea.
- Euskadiko Sozietate Zibilen Erregistroa bultzatzea eta garatzea.
- Elkarteen lurralde-bulegoak koordinatu, zuzendu eta gainbegiratzea.
- Autonomia-erkidegoaren eskumeneko fundazioen araubide orokorra, eta horretarako sortutako erregistroa eta Fundazioen Babesletza eramatea.
- Elkargo profesionalekin lotutako egiteko instituzional, orokor eta korporatiboak egitea, Tituludun lanbideei eta profesionalen elkargo eta kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legean xedatutakoaren arabera, hargatik eragotzi gabe elkargo horiek beren sektore-eremuan sailekin izan ditzaketen harremanak.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen eta Sozietate Zibilen Erregistroaren lurralde-bulegoak lurralde historiko bakoitzeko hiriburuan daude, eta Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzaren lurralde-zerbitzu deszentralizatuak dira.
Zuzendariek, zuzenean eta hierarkiaz dagokien sailburuordearen mende –dekretu honetan zehaztutakoak izan ezik, horiek sailburuaren mende baitaude–, eskumen hauek izango dituzte, oro har:
- Sailburuaren eta sailburuordeen ebazpenak betearaztea eta eskuordetzen zaizkien eskumenak baliatzea.
- Saila ordezkatzea, sailburuak eskuordetuta.
- Zuzendaritzaren jarduerak programatu, bultzatu, gidatu, koordinatu eta kontrolatzea.
- Espedienteen erregistroak eta artxiboak eta dagokion zuzendaritzako barne-zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea, organo eskudunek ezarritako arauekin bat eginik, eta hargatik eragotzi gabe Zerbitzu Zuzendaritzari esleitutako eskumen orokorrak.
- Goragoko organoei proposamenak egitea, beren eskumeneko gaietan.
- Azterketa eta, hala behar bada, txosten teknikoa eta juridikoa egitea xedapen arauemaileen proiektuei buruz, Gobernu Kontseiluaren erabaki-proposamenei buruz edo sailaren ekimenez sinatzekoak diren hitzarmenei buruz.
- Errekurtsoak ebaztea, indarrean dagoen legerian agindutako kasuetan.
- Zerbitzu Zuzendaritzari helaraztea zuzendaritza bakoitzaren berezko arloetako estatistika-datuei buruz beharrezkoa den informazioa.
- Sailari dagozkion egitekoak betetzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten izan beharreko presentzia-modeloari dagokionez, betiere bere zuzendaritzari esleitutako arloetan.
- Beren eskumenaren eremuan zehapen-ahalmena erabiltzea, aplikatu beharreko legeriari jarraikiz, arintzat eta astuntzat jotako faltei dagokienez.
- Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki ematen dizkien gainerako egitekoak, eta, oro har, Jaurlaritzako zuzendariei dagozkienak.
- Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean, indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea berari dagokion alorrean eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea bere Zuzendaritzako arduradunekin batera, euskararen kudeaketa integratua eginez.
- Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak ezartzea eta haien jarraipena egitea Zuzendaritzako jardun-arloetan; besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako jendaurreko ekitaldiak. Halaber, hala badagokio, hizkuntza-irizpideak sartzea administrazio-kontratazioan eta dirulaguntzak emateko deialdietan.
- Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2030 Estrategiako helburuak definitzea berari dagokion alorrean eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, bere Zuzendaritzako zerbitzuburuekin lankidetzan emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez.
- Zuzendaritzaren informazioaren argitaratze aktiboaren eta datu publikoak zabaltzearen jarraipena egitea, bai eta informazio publikoa eskuratzeko eskaerei buruzko txostenen jarraipena ere, gardentasun-politikarekin bat etorriz, eta, halaber, zuzendaritzaren datu publikoak berrerabiltzeko eskaerei erantzutea.
KARGUAK
Loreto Osa Ocon
(2024/08/03 - ) Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria
Eva Lejarcegui Barrena
(2024/06/27 - 2024/08/02) Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria

Arloak / Eginkizunak
Harremanetarako datuak
Karguak
Lotutako erakundeak