Makurdura portaeraren analisia eta tenperaturaren eragina norabide bakarreko karbono/epoxi konpositetan

91 visitas recibidas

Autoría:

Faustino Mujika Garitano

Director/a:

Iñaki Mondragon Egaña

Universidad:

Universidad del País Vasco

Facultad:

Escuela Universitaria Politécnica de Donostia-San Sebastián

Departamento:

Ingeniería Química y del Medio Ambiente

Área:

Ingeniería

Año:

2003

| Konpositeen portaera mekaniko anisotropoa eta plaka laminatuen teoria jorratu ondoren, konpositeen makurdura saiakuntzen azterketa honako 3 kasuetan burutzen da:
1. Luzetarako eta zeharkako makurdura: zuntzen norabidea probeta laukizuzenaren aldeekiko paraleloa izanik, analisia habe isotropoentzat burutzen denaren parekoa da. Material konpositetan trakzio, konpresio eta makurdura moduluak esperimentalki desberdinak direla ikusten da. Ezaugarri hau analisian barneratuz, habeen teoria klasikoa eraldatzen da eta trakzio, konpresio eta makurdura moduluen arteko erlazioa lortzen da. Ebakitzailearen eragina ere analisian barneratzen da.
2. Makurdura zeiharra: zuntzen norabidea ez da probeta laukizuzenaren aldeekiko paraleloa. Matematikoki ondoriozta daitezkeen tentsio-konpresio eta ebakidura portaeren arteko akoplamenduen ondorioz, makurdura kurbadurez gain bihurdura kurbadurak ere azaltzen dira probetak makurdura jasaten duenean. Norabide bakarreko laminatuaren lamina-barneko ebakidura erresistentzia eta ebakidura modulua lortzeko asmoz 3 puntuko makurdura saiakuntza analizatzen da, akoplamenduak ere kontutan izanik. Hurbilpen teorikoan aurrikusitako emaitzak baiesteko asmotan probeten zurruntasunari eta erresistentziari buruzko lan esperimentala ere burutzen da. Proposatutako saiakuntza burutzea eta probetak prestatzea beste edozein metodotan baino sinpleagoa da, saiakuntza beraren interpretazioa korapilotsuagoa bada ere.
3. Bukaerako Pitzaduradun Makurdura: 3 puntuko makurdura saiakuntza da, probetak lodieraren erdian fabrikazioan eragindako hasierako pitzadura bat izanik. Saiakuntzaren helburua, pitzadura gainazal unitateko askatutako deformazio-energia espezifikoa determinatuz, laminarteko haustura aztertzea da. Saiakuntzaren analisia aldatu egin da bibliografian aurkitu direnekiko. Gainera, prozedura berria proposatzen da pitzadura luzera determinatzeko, lehenengo laminarteko hedapenaren ondoren neurketa fisikoa nahiko zaila baita. Hasera batean pitzadura luzera gutxi gora behera determinatzen da probeta euskailuan modu egokian kokatzeko eta ondoren karga-desplazamendu kurbaren malda erabiliz pitzadura luzera kalkulatzen da.
Burututako analisietan Castiglianoren 2. teorema eta karga unitarioaren metodoa erabili dira kalkulu erreminta nagusi bezala.
Analizatu diren motetako makurdura saiakuntzak burutu dira Hexcel Composites-ek ekoizten dituen 3 epoxi/karbono norabide bakarreko materialetan: AS4-3501/6, AS4-8552 eta IM7-8552. Prepregak erabiliz laminatuak konpresioz fabrikatu dira, tenperatura eta presio zikloak definitzeko eta laminatuen egokitasuna ziurtatzeko frogak burutu ondoren. Saiakuntza tenperaturaren eragina -35 ºC eta 150 ºC arteko tenperaturak erabiliz aztertu da. Zeharkako makurduraz eta makurdura zeiharrez tenperatura desbedinetan entsaiatutako probeten analisi fraktografikoa Ekorketazko Mikroskopio Elektronikoa erabiliz burutu da, hausturaren nagusitasuna matrizean edo matrize eta zuntzaren arteko aldeartean dagoen aztertzeko asmoz.

Descriptores

UPV/EHU

ingeniaritza

kimika

kimika_makromolekularra

materialen_teknologia

polimeroak

teknologia

ingurumena

Tesis