Departamento de Justicia y Derechos Humanos

Telefono bidezko arreta

Telefono bidezko arreta

Telefono bidezko arreta: Telelaguntza Zerbitzu Publikoa - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Zerbitzu honi esker, erabiltzailea telelaguntza-zentroarekin harremanetan jar daiteke sakagailuaren edo “medailaren” bidez, edo terminaleko botoi gorria sakatuta.

Gainera, betiON telelaguntza-zentroak bitarteko hori erabiliko du erabiltzailearekin harremanetan jartzeko.

Telefono bidezko arreta-zerbitzuak ez du kostu gehigarririk izango egindako nahiz jasotako deiengatik. Gainera, honako hauek eskaintzen ditu:

  • Berehalako arreta, larrialdia izanez gero.
  • Aldizkako jarraipen-deiak.
  • Oroigarriak.
  • Aholkularitza eta informazioa interes sozialeko gaietan.
  • Interes publikoko kanpainak.
  • Senideei edo harremanetarako pertsonei informazioa larrialdi-egoeretan.
  • Osasun-arloko aholkularitza eta laguntza, osasun-zentroari hitzorduak eskatzeko.