Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritzaren egitekoak dira bai dekretu honen 7. artikulua adierazitakoak, bai honako hauek:

  1. Lehiakortasun-politikaren eta I+G+b politikaren gidalerro eta orientazio estrategikoak proposatzea, lehiakortasun-planen diseinua eta garapena barne, I+G+b hobetzeari dagokionez eta, bereziki, enpresa-berrikuntzari dagokionez; bai eta plan horien jarraipen- eta ebaluazio-txostenak ere egitea.
  2. Barneko kudeaketa-planak eta haien jarraipen-txostenak prestatzeko koordinazio-lanak egitea.
  3. Europar Batasuneko politikak eta, bereziki, lehiakortasun-politika eta I+G+b politika prestatzeko eta aplikatzeko beharrezko diren koordinazio-neurriak gauzatzea, eta sailaren organoen eta Europar Batasuneko erakundeen arteko harremanak bideratzea, betiere beste organo batzuei dagozkien eskumenak errespetatuta.
  4. I+G+b hobetzeko tresna berriak diseinatzera bideratutako jarduerei buruzko azterlanak, txostenak eta proposamenak egitea, antolakunde- eta negozio-arloko enpresa-berrikuntza barne, bai eta erakundeen arteko beste edozein berrikuntza ere, Zuzendaritza honen eskumeneko gaien barruan.
  5. I+G+b arloan, sailaren jarduketa-programak lantzea, gauzatzea eta ebaluatzea, I+G+b proiektuak babesteko eta finantzatzeko, enpresa-, antolakunde- eta negozio-berrikuntza barne.
  6. Sentsibilizazioko, dibulgazioko eta prestakuntzako planak egitea berrikuntzaren arloan.
  7. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planaren ondoriozko programak kudeatzea, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzari badagozkio, eta programa horien ondoriozko jarduerak koordinatzea eraginpean hartutako sailekin.
  8. Zientzia- eta teknologia-politikari lotutako azpiegitura estrategiko teknologikoak eta berritzaileak EAEn sortzeko eta ezartzeko ekintzak sustatzea eta ekintza horietan parte hartzea.
  9. Industria-lehiakortasuna hobetzen lagunduko duen azpiegitura teknologiko eraginkorrak sortzeko eta finkatzeko programak prestatu eta gauzatzea.
  10. Ikerketa teknologikoko proiektuen eta berrikuntzako proiektuen azterketa, ebaluazio eta jarraipena egitea.
  11. Teknologia eskaintzen duten entitateen eta enpresen arteko teknologia-transferentzia sustatzea.
  12. Ikertzaileak prestatzeko, erakartzeko eta garatzeko jarduna bultzatzea.
  13. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarean dauden eragile zientifiko eta teknologikoekiko harremanetarako organo izatea, bai eta teknologiako eta berrikuntzako erakundearteko topaketa foroekiko harremanetarako organo ere.
  14. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Eragileen Erregistro Publikoa kudeatzea.
  15. Basque Research and Technology Alliance BRTA euskal partzuergo zientifiko-teknologikoa babestea.

7. artikulua.? Saileko zuzendariak.

Saileko zuzendariei dagokie, zuzenean eta hierarkian dagokien sailburuordearen mende, edo sailburuaren mende baldin eta Kabinete eta Komunikazioaren zuzendaria eta Zerbitzuen zuzendaria badira, eskudantzia orokor hauek baliatzea:

  1. Beren jardun-arloetan, kudeaketa publikoko politikak garatzea, eta egin beharreko jardunak zehaztea.
  2. Nork bere jardun-arloari dagozkion helburuak zabaltzea, horretarako jarduerak eta erantzukizunak esleitzea, eta kudeaketan behar diren zuzenketak egitea.
  3. Nork bere jardun-arloaren antolamendu operatiboa proposatzea, eta barruko lan sistemak zehaztea.
  4. Nork bere jardun-arloaren jarduerak programatu, sustatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea.
  5. Nork bere jardun-arloaren jarduketak koordinatzea gainerako Zuzendaritzak tartean daudenean, prozeduraren batean batek baino gehiagok parte hartu behar dutenean.
  6. Nork bere jardun-arloko arauak garatzeko proposamenak egitea.
  7. Zuzendaritzari dagozkion gaietarako dirulaguntzak emateko bideak proposatzea.
  8. Esleituak dituzten egitekoak gauzatzeko beharrezkoak diren administrazio-egintzak ematea.
  9. Arin eta astun gisa tipifikatutako arau-hausteei buruzko zehapen-espedienteak hasi eta ebaztea. Horretaz gain, zehapen-espedienteak instruitzea ere badagokie. Hori guztia hala izango da, alde batera utzita Industria Administrazioko lurralde-ordezkaritzei dagozkienak.
  10. Errekurtsoak ebaztea, indarreko legerian aurreikusitako kasuetan.
  11. Eskaini beharreko zerbitzu eta jarduerei dagozkien tasa eta prezio publikoak kudeatu, likidatu, administratu eta, borondatez ordaintzeko epean, kobratzea.
  12. Zuzendaritzaren arlo funtzionaletako irizpenak, txostenak eta azterlanak prestatzea.
  13. Informazio publikoa eskuratzeko eskubideari buruzko eskaerak ebaztea.
  14. Euskararen erabilera normalizatzeko planean ezarritako helburuak definitzea bere eskumeneko arloan, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta, eta helburu horiek ezarri eta ebaluatzeko behar diren ekimenak garatzea.
  15. Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planaren helburuak definitzea dagokion alorrean, eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatua.
  16. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, egiteko komunak, oro har, Jaurlaritzako zuzendariei atxikitzen zaizkienak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Alberto Fernandez Gonzalez
(2021/03/06 - 2024/06/26) Teknologia eta Berrikuntzaren zuzendaria