Susana García Chueca sailburuaren agurra
Mugikortasuna eskubide bat da, aukera-berdintasuna sortzen du, eta, horregatik, bermatu behar dugu pertsona guztiek, batez ere behar gehien dutenek, gainerakoen baldintza berberetan eskura dezaketela.
Euskadin tranbia eta tren azpiegiturak eraikitzen ditugu herritarrei irisgarritasun unibertsala bermatuko duen garraio publikoaren eskaintza eraginkorra emateko. Eta hori guztia iraunkortasunari eta deskarbonizazioari dagokienez, Nazio Batuen garapen iraunkorreko helburuekin bat etorriz. Gure enpresa-sarearen lehiakortasuna hobetzen eta gure herrialdearen garapen ekonomiko eta soziala bultzatzen lagunduko duten azpiegitura moderno eta kalitatezkoak sortzen ditugu.
Euskal herritarrek arlo horretan dituzten eskubideak zabaltzeko lan egiten dugu, Euskadiko garraio publikoaren sistemaren estandarrak hobetuz eta sektoreko eragileekin lankidetzan.