Sortzaileak: Youtube
Ikusiker Panela osatzen duten UPV/EHUko eta UPNAko ikasleei Youtuben sortzen dituzten edukiei buruz galdetu zaie, eta jasotako erantzunekin osatu da Ikusiker Panelari dagokion argitalpen-seriaren 22. txostena.
Ikusiker Panelaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako gazteek daukaten ikusentzunezkoen kontsumoa eta Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) erabilera aztertzea.
Ikusiker Panela osatzen duten UPV/EHUko eta UPNAko ikasleei galdetzen jarraituz, oraingo honetan sare sozialak edukiak ikusteaz gain, elkarbanatzen eta sortzen dituzten edukiei buruz jakin nahi izan dugu, hauen sortzaile izaera ezagutzeko asmoz. Kasu honetan zehazki Youtuben sortzen dizuten edukiei buruz galdetu diegu, txosten honetan datu horiek jasotzen dira.
Gazteek egiten duten ikus-entzunezko produktuen kontsumoa eta IKTen erabilera zenbatekoa eta nolakoa den jakin guran abiatu zen Ikusiker Panela 2018-2019 ikasturtean. Harrezkero, ugari izan dira landu diren gaiak eta oparoa bildu den informazioa.
Applika+ (US20/21) ikerketa-proietuaren barruan kokatzen da Ikusiker Panela izeneko lan-lerroa eta bertan elkartzen dira UPV/EHUko, Tabakalerako, EITBko eta Kulturaren Euskal Behatokiko lan-taldeak. Ikusiker Panelari buruzko informazio gehiago www.ikusiker.eus webgunean aurkitu daiteke.