Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

3 SmartPlate

Eremu geografikoa
Nazioartekoa
Iharduera arloak
Digitala
Elikaduraren sektorea
Horeca
Teknologia
Bai (IoT)
Platera hiru ataletan banatzen da eta hiru baskula independente ditu, bana plateraren atal bakoitzarentzat.

SmartPlate gailu adimenduna erabiltzaileei dieta osasuntsua izaten laguntzen dien produktu bat da. Platera hiru ataletan banatzen da eta hiru baskula independente ditu, bana plateraren atal bakoitzarentzat.

Ikusmen artifizialeko algoritmo bat erabiltzen du plateraren atal bakoitzean dauden elikagaiak identifikatzeko. Erabiltzaileak aplikazioa erabili behar du baskulatik errazio bakoitzaren pisuari dagokionez bidalitako datuak ikusteko. Hala, aurretik bere dietari buruz ezarritako datuen arabera, ikusi ahalko du jango duena ezarritako dietaren barruan dagoen, hain zuzen ere, kaloriei eta nutrientei dagokienez.

ZEHATZA da berehala identifikatzen dituelako 1.000 elikagai baino gehiago. ERAMANGARRIA da tuper batek bezalaxe funtzionatzen duelako, janaria etxetik prest eramateko. ZORROTZA da, bere aplikazioaren bidez, makronutrienteak identifikatzen dituelako (proteinak, karbohidratoak eta gantzak) eta mikronutrienteak (zuntza, azukrea, sodioa) identifikatzen dituelako, zehaztapen-maila altuarekin.

Emaitza Efektu/Eragin mailan:

Produktu-berrikuntzako esperientzia

Janaria azkarrago prestatzeko pentsatutako produktu berritzailea, plater desberdinak erabili gabe eta zenbaitetan pisatu gabe.

Estekak