Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Nekazal Lursailak Identifikatzeko Sistema Geografikoa, SIGPAC

sigpac

Ikonoa sakatu aplikazioan sartzeko

 

Kontaktua: aerice@hazi.eus


Zer da SIGPAC

SIGPAC-a Nekazal Lursailak Identifikatzeko Sistema Geografiko berria da. Honen bidez, nekazari eta abeltzainek azalerari lotutako laguntza komunitarioen eskaerak egin behar dituzte. Nekazal lursailak identifikatzeko sistema honen abiarazteak, Estatu Kide guztiek betebeharreko eskakizun komunitario bati erantzuten dio.

SIGPAC-a otsaileko 1etik aurrera erabiltzen da, 2005/2006 kanpainan zehar laguntza komunitarioak eskatzeko epearen hasierarekin bat eginik.

SIGPAC-ek katastroa ordezkatzen du zenbait laguntza komunitarioak eskatzeko erreferentzi gisa, eta helburu honekin bakarrik. Izan ere, SIGPAC lursailetan egin daitezkeen aldaketak, ez dira aldaketa katastralak, eta ez diote jabetzaren eskubideari eragiten.

SIGPAC-a hurrengo datuak erabiliz sortu da: Aireko argazkiak (ortofoto digitala), 1:5.000 eskalan, Landa-katastroaren lursailen mugaketa eta Esparruak mugatzeko lur erabileren fotointerpretazioa.

Sigpac-aren planoaSIGPAC-en informazioa

SIGPAC-en elementu berria sortu da, esparrua hain zuzen ere. Landa-katastroko azpipartzelaren baliokidea izango litzatekeen osagaia da. Baina esparrua berria egin da eta zenbakizko identifikazio bat egokitu zaio.

Esparrua, lursail baten barruan, nekazal erabilera berdina duen lur azalera jarraia da. Beraz, lursail bakoitzean esparru bat edo bat baino gehiago egon daiteke bertan ematen diren labore edo labore taldeen arabera.

SIGPAC esparru bakoitzaren identifikazioa bost osagaiez osatua dago, lehenengo laurak landa-katastroarekin bat datozelarik: Lurralde Historiko, Udalerri, Poligono, Lursail eta SIGPAC esparruaren Zenbaki.

SIGPAC-ek, goldagarriak diren erabiletarako, ustiapenaren erregimena (lehorreko-ureztatu) ere erantsi egiten du, landa-katastroan ageri den informaziotik zuzenean ateratakoa.

Esparru mailan aztertutako erabilerak hurrengo hauek dira:

  1. Fruta-Arbola-Mahasti Asoziazioa (kodigoa VF)
  2. Olibadi-Fruta-Arbola Asoziazioa (kodigoa OF)
  3. Olibadi-Mahasti Asoziazioa (kodigoa VO)
  4. Zitrikoak (kodigoa CI)
  5. Olibadiko ingurune (kodigoa CO)
  6. Ur korronte eta ur azalerak (kodigoa AG)
  7. Eraikuntzak (kodigoa ED)
  8. Baso (kodigoa FO)
  9. Fruta-Arbola (kodigoa FY)
  10. Baratze (kodigoa TH)
  11. Ez emankor (kodigoa IM)
  12. Negutegiak eta plastiko azpiko laboreak (kodigoa IV)
  13. Olibadi (kodigoa OV)
  14. Larre (kodigoa PS)
  15. Zuhaizka-erako larre (kodigoa PR)
  16. Larre Arboladiarekin (kodigoa PA)
  17. Lur goldagarri (kodigoa TA)
  18. Bideak (kodigoa CA)
  19. Mahasti (kodigoa VI)
  20. Zentsuratutako eremu (kodigoa ZV)
  21. Ortofotoan ez erakutsitako eremu bateratu (kodigoa ZC)
  22. Hiri eremu (kodigoa ZU)

Azaleren datuak

Sigpac-ak ematen duen ortofoto batAzken urteotan berriro katastratuak izan diren eremuetan, landa katastroak orain arte emandako azaleren datuak, SIGPACekoen antzekoak izango dira, lursail mailara arte.

Katastro zaharreko eremuetan, azalerako datuak SIGPAC-ek birkalkulatu ditu informazio grafikoaren arabera. Kasu hauetan, azalerako datuak zerbait aldatuko dira orain arte landa-katastroan erabilitakoekin alderatutak.

Zein laguntzetara eragiten die SIGPACek

Azalerari loturiko laguntza komunitario guztiak SIGPAC-aren arabera aitortu behar dira:

  • fruitu lehorrak
  • agroanbientalak
  • behar baino lehenagoko nekazal jardueraren gelditze
  • hobekuntza planak
  • lehenengo jartze
  • laborantza lurren oihaneztapen
  • eremu behartsuetako kalte-ordainketa konpentsatzailea
  • abelzain primak, etab.

SIGPAC-ek laguntzen aitorpenerako tresna bezala suposatuko duen abantailarik nagusiena, lursail berean dauden nekazal erabilera ezberdinen informazio daukala da (esparrua deitu dena). Honela, nekazariak segurtasun eta berme haundiagoa edukiko du kanpaina bakoitzean egiten diren kontrolekiko. Era horretan, kontrolek eragindako gertakari gradua eta hauek laguntzetan dakartzaten zigorrak gutxiagotu egingo dira.

Nola egin aldaketa-proposamenak SIGPAC-eri

SIGPAC-eko datuak jendeaurreko informazioarenpean jartzen duen eta alegazioak aurkezteko prozedura ezartzen du 2005eko otsailaren 4ko aginduak. Lehenengo aldian Sigpac-en sartu ez ziren udalerriek jakinarazteak jasotzen dituzten unetik 2 hilabeteko epea dute alegazioak aurkezteko.

Aldi honen zehar, beren lursaileko SIGPAC-eko datuekin ados ez daudenek, hurrengo ESKAERA EREDUA aurkeztu ahal izango dute Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abelzaintza Zuzendaritzara zuzenduta.

Non eta nola kontsultatu daiteko SIGPAC

Zure lursailekin erlazionaturiko SIGPAC-aren informazioa Eskualdeko Nekazaritza Bulegoetako pertsonal teknikoaren bitartez jaso dezakezu.

SIGPAC-eko informazioa interneten erabilgarria den bisore kartografiko batean kontsulta daiteke ere, udalerri, poligono eta lursail datuetan oinarritzen den bilaketa sistema baten bitartez. Bisore honek lursailaren informazio grafikoa eta lursailari lotutako informazio guztia ematen du. Informazio honek ere Red Natura 2000ren eremuari dagokion lursaila adierazten du (Komunitate-Garrantzizko Inguruak (LIC) edo Hegaztien Babesa Bereziko Guneak (ZEPA)).

Azken aldaketako data: