Gobernantzaren, Berrikuntza Publikoaren eta Gobernu Digitalaren Plan Estrategikoa, ARDATZ 2030
Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritza
- Titularra: Ugaitz Zabala Gomez
- Agintaldia: XIII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Segurtasuna
ARLOAK / EGINKIZUNAK
7. artikulua.– Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritza.
Segurtasuneko sailburuak, bere egitekoak betetzeko, Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritza-
ren laguntza izango du, eta, hark, dekretu honen 6. artikuluan oro har ematen zaizkion eskumenez
gainera, egiteko hauek izango ditu:
Kabineteko egitekoak:
- Sailari esleitutako eskumenak erabiltzeko beharrezko diren laguntza eta aholkularitza ematea sailburuari; halaber, eskumen horiei buruzko jardun-irizpideak eta -planak ezartzeko beharrezko direnak.
- Sailburuaren lan programaren jarraipena egitea.
- Sailburuak, bere eskumenak betearazteko interesgarri direlakoan, agintzen dizkion azterlanak egitea.
- Berdintasun Unitatearen jarduerak gidatzea, eta gainerako zuzendaritzekin, Administrazio Instituzionaleko entitateekin eta sailari atxikitako organoekin batera sustapen- eta koordinazio-lana egitea eta lankidetzan jardutea, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginean aurreikusitako neurriak gauzatzen laguntzeko.
- Saileko sailburuordetzen arteko koordinazio egokiaz arduratzea.
- Teknikak eta metodoak proposatzea, sailaren programa eta jarduna garatzera eta betetzera bideratutako arloetan burutu beharreko jarduerak planifikatzeko, programatzeko eta ebaluatzeko. Horretarako, sailari dagozkion jarraipen- eta koordinazio-egitekoak aurrera eramateko beharrezkoa zaion laguntza eta dokumentazioa eskatu ahal izango dio jardun arlo bakoitzari.
- Sailaren eginbeharretan eragina duten gaien inguruko informazio egokia bildu, aztertu eta aurkeztea, gaiarekin zerikusia duten saileko beste organo eskudunekin elkarlanean.
- Sailaren plan estrategikoak eta haien jarraipen-txostenak prestatzen laguntzea, sailburuordetzeekin koordinatuta.
- Irekia zerbitzutik helarazitako herritarren eskaerak kudeatzea eta haiei erantzutea.
- Egintza ofizialetako protokoloaz eta antolaketaz arduratzea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordeari laguntza ematea.
- Sailak Eusko Legebiltzarrarekin eta Arartekoarekin dituen harremanak bideratzea, organo eskudunen bitartez.
Komunikazio Funtzioak
- Sailaren komunikazio politika diseinatzea eta gauzatzea.
- Komunikabideekin harremanak mantentzea, Segurtasun Sailaren eta sailburuaren jardueren informazioa eta publizitatea zabaltzeko.
- 108/2004 Dekretuan esleitutako funtzioak betetzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren interneteko presentzia eredua arautzen duena.
- Prentsa, irrati, telebista, agentzia eta interneteko informazio automatizatuaren hornikuntza kudeatzea.
KARGUAK
Ugaitz Zabala Gomez
(2024/11/12 - ) Kabinete eta Komunikazioko zuzendaria

Arloak / Eginkizunak
Harremanetarako datuak
Karguak
Lotutako erakundeak