Gure Artea sariak (2014)
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Egitura atal kudeatzailea
Kultura Sustatzeko Zuzendaritza
Xedea
Agindu honen xedea da arte plastiko eta ikusizkoak sustatzeko Gure Artea sariak, haien hiru modalitateetan, arautzea eta horretarako deialdia egitea:
- Ibilbide artistikoa aitortzeko saria: lan eta ibilbide osoa aintzat hartuta, egindako lan sortzaileagatik eta kulturari eta arte garaikideei egindako ekarpenagatik nabarmendu den artista aitortzeko saria.
- Sorkuntza-lana aitortzeko saria: azken urteak aintzat hartuta, bere jarduera artistikoagatik eta sortzaileagatik eta sorkuntza garaikideari egindako ekarpenagatik nabarmendu den artista edo artista-taldea aitortzeko saria.
- Ikusizko arteen arloan agenteek egindako lana aitortzeko saria: Euskal Autonomia Erkidegoko arte plastiko eta ikusizkoen arloan egindako ekarpenagatik, alegia, kulturaren balio-katearen faseetan (ikerketa, prestakuntza, sorkuntza-ekoizpena, sustapena-hedapena eta banaketa) horiek sustatzeko jarduerak garatuz egindako lanagatik, nabarmendu diren pertsona fisiko edo juridikoak, publikoak edo pribatuak, aitortzeko saria. Aintzakotzat hartu ahal izango da ibilbide osoa edo, bestela, azken urteotan egindako programa edo proiektu zehatzak.
Ibilbide artistikoa aitortzeko saria (a modalitatea) eta sorkuntza-lana aitortzeko saria (b modalitatea) jasotzeko hautagaiak Euskal Autonomia Erkidegoan jaio diren edo administrazio-egoitza duten pertsona fisiko guztiak izango dira, bai eta administrazio-egoitza hori hamar urtetik gora izan dutenak ere.
AraudiaAGINDUA, 2014ko martxoaren 7koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzeko Gure Artea sariak arautu eta horietarako deialdia egiteko dena.
AGINDUA, 2014ko martxoaren 26koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Gure Artea Sariak 2014ko edizioan nori eman erabakiko duen epaimahaiaren izendapena egiten duena.
Harremanak norekin
-
Erantsi beharreko agiriakHautagaiak epaimahaiko kideek aurkeztuko dituzte arrazoitutako proposamenaren bidez eta hautagaien beraien aldez aurretiko onespen dokumentatua beharko dute. Halaber, ibilbide artistikoa aitortzeko eta sorkuntza-lana aitortzeko sarietako hautagaiek 4.1 artikuluan zehaztutako betekizunak konplitu beharko dituzte.
Diru sariak
- Ibilbide artistikoa aitortzeko saria: 25.000 euro gordin.
- Sorkuntza-lana aitortzeko saria: 25.000 euro gordin.
- Ikusizko arteen arloan agenteek egindako lana aitortzeko saria 15.000 euro gordin.
Hautagaitzak aurkezteko epea hilabetekoa izango da Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Eskabideak aurkezteko lekua
Epaimahaikideek beren hautagaitzak honako helbide honetara bidaliko dituzte, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein bideren bitartez: Kultura Sustatzeko Zuzendaritzara, Donostia-San Sebastian kalea 1 (01010) Vitoria-Gasteiz. Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio aurkeztutako hautagaitzei buruzko dokumentazioa aztertzea.
Tramiteen deskripzioa-
Egitura Atal Ebazlea
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak
Ebazteko epea
Sei hilabeteko
AGINDUA, 2014ko azaroaren 17koa Isilbidearen OndorioakEzespenezkoak
Administrazio Bidearen Bukaera
Ebazpenak administrazio bidea agortzen du
Errekurtsoak / Erreklamazioa
Formularioak
-
Bestelako Agiriak-
Oharrak
-
AbisuaInformazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
Azken aldaketa
19/01/2015