Euskadi Literatura Sariak 2015
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Egitura atal kudeatzailea
Kultura Sustatzeko Zuzendaritza
Xedea
Agindu honen xedea da Euskadi literatura-sariak, haien zazpi modalitateetan, arautzea eta horretarako dei egitea.
- Euskarazko literatura.
- Gaztelaniazko literatura.
- Euskarazko haur eta gazte literatura.
- Euskarazko literatura itzulpena.
- Literatura-lanaren ilustrazioa.
- Euskarazko saiakera.
- Gaztelaniazko saiakera.
Sarien asmoa da bizirik dauden egileek aipatutako literatura generotan argitaratutako lan nabarmenena saritzea, kontu horietan adituak direnen arabera.
Nori Zuzendua
Euskadi literatura sariak eskuratzeko aukera argitaratze unean bizirik dauden egileek idatzi, itzuli edo ilustratutako lanek izan ahalko dute. Lan horiek lehen aldiz 2014. urtean argitaratuak izan beharko dute, eta zabalkundea egiteko bete beharreko lege-baldintzak bete beharko dituzte. Liburu kontzeptua zer den ulertzeko, Irakurketa, Liburu eta Liburutegien ekainaren 22ko 10/2007 Legearen definizioa bere 2.a) artikuluan hartuko da gidari: «Liburua: lan zientifikoa, artistikoa, literarioa edo beste edozein motatakoa, liburuki bat edo gehiago izanda argitalpen bakarra eta era inprimatuan edo irakurgarria den beste edozein euskarritan argitaratu daitekeena. Liburuaren definizioan sartzen dira, agindu honetan xedatutakoarekin bat, liburu elektronikoak eta internet edo etorkizunean ager daitekeen beste edozein euskarritan zabaldu edo argitaratzen diren liburuak, inprimatuak, ikusizkoak, ikus-entzunezkoak edo soinua duten material osagarriak, liburuarekin batera argitaratzen badira eta liburu beraren izaera bateratuaren barruan daudenak, eta baita beste edozein argitalpen-produkzio ere». Argitaratua izan den datarekin zalantzarik izanez gero, Lege-gordailuan agertzen dena izango da argitaratze urtea. Lanaren zati idatziaren edo grafikoaren egileak pertsona fisikoak izango dira.
Hala ere, kasuan kasuko modalitatean sari hau azken hiru deialdietako batean jaso duten idazle, itzultzaile edo ilustratzaileen lanak alde batera utziko dira, nahiz eta goiko atalean zehaztutako baldintzak bete.
AraudiaAGINDUA, 2015eko apirilaren 1ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2015eko urtean Euskadi literatura-sariak arautu eta deitzen dituena.
AGINDUA, 2015eko apirilaren 13koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2015. urteko Euskadi literatura sariak nori eman erabakiko duten epaimahaien izendapena egiten duena.
Harremanak norekin
Marta Merino 945016937
Erantsi beharreko agiriakModalitate bakoitzeko epaimahaiak aurkeztuko ditu sarirako hautagaiak. Epaimahaietan kontuan hartu ahal izango dira, sektoreko elkarte estrategikoen ordezkarien bidez etorritako proposamenak.
Dagokion tasa
Ez.
Eskabideak Aurkezteko EpeaSarirako hautagaiak aurkezteko epea, 2015eko maiatzaren 30ean amaituko da.
Eskabideak aurkezteko lekua
Epaimahaikideek beren hautagaitzak honako helbide honetara bidaliko dituzte, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein bideren bitartez: Kultura Sustatzeko Zuzendaritza, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tramiteen deskripzioaEpaimahaiaren erabakia.
Egitura Atal Ebazlea
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak bidezko Agindua emango du epaimahaiaren proposamena berretsiz, Euskadi Saria modalitate bakoitzean merezi duen lana izendatzeko. Agindu hori sei hilabeteko epean interesdun bakoitzari jakinaraziko zaio, Agindu hau buletinean argitaratzen denetik kontatuta.
Ebazteko epea
Agindu hori sei hilabeteko epean interesdun bakoitzari jakinaraziko zaio, Agindu hau buletinean argitaratzen denetik kontatuta.
AGINDUA, 2015eko urriaren 26koa (EHAA 211/2015 zk.) Isilbidearen OndorioakEzespenezkoak
Administrazio Bidearen Bukaera
Ebazpenak administrazio bidea agortzen du
Errekurtsoak / Erreklamazioa
Formularioak
-
Bestelako Agiriak-
Oharrak
-
AbisuaInformazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
Azken aldaketa
09/11/2015