Batxilergoko Sari Bereziak 2024/2025

[BSB]

Deskribapena


Xedea

Batxilergoko Sari Bereziak 2024/2025

Aurrekontuko zuzkidura

19.760 euro

Prestazio ekonomikoa

16 Batxilergoko Sari Berezi.

Batxilergoko Sari Berezia lortzen dutenek sari hori egiaztatzen duen ziurtagiria jasoko dute. Gainera, 1.235 euroko dirulaguntza gordina emango zaie.

Nori dago zuzenduta


Unibertsitateaz kanpoko mailetako ikasleak

Eskakizunak:

  • 2024-2025 ikasturtean, batxilergoko edozein modalitatetako bigarren maila EAEko zentroren batean eginda eta gaindituta izatea, aurrez aurre edo urrutitik.
  • Ikasleek Batxilergoko bi mailetan gutxienez 8,75 puntuko kalifikazioa izatea, batez beste. Batez besteko nota izango da kontatzen duten 1. eta 2. mailetako ikasgai bakoitzean lortutako kalifikazioen batezbesteko aritmetikoa, ehunen gertuenera biribilduta, eta distantzia berean egonez gero, handienera jota.
  • Ez dagoela Dirulaguntzen Araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legean aurreikusitako egoeretako batean, besteak beste: Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta ez izatea ezta zigor- eta administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez egotea, edo horretarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean ez egotea.
  • Prozedura hau kudeatzen duen organoak ofizioz egiaztatuko du ikasleak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Politiketako Sailburuordetza > Ikaskuntza eta Berrikuntza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Politiketako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Kodea

0176008

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu tramitazio elektronikoko aplikazio honetan.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Aurrez aurreko kanala erabiliz alta emateko edo datuak aldatzeko, inprimakia bete eta adierazitako lekuetan aurkeztu.

Hirugarrenen alta edo datu aldaketa
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.