Nekazaritza- eta arrantza-sektoreetako ibilbide profesionaletarako"Gonzalo Nardiz Bengoetxea" sarietarako hautagaiak aurkezteko 2024ko deialdia

[Nardiz sariak 2024]

Deskribapena


Xedea

Nekazaritza- eta arrantza-sektoreetako ibilbide profesionaletarako Gonzalo Nardiz Bengoetxea sariak ematea, 2024ko ekitaldian, jarduera-eremu horietan beren ibilbide profesional luzean modu berezi batean nabarmendu diren pertsonei edo kolektiboei; horretarako, nekazaritza-, abeltzaintza- eta basogintza-sektoreak hartuko dira nekazaritza-sektorekotzat.

Sarien onuradunak izan daitezke nekazaritza- edo arrantza-sektoreetan nabarmendu diren pertsonak edo kolektiboak, nekazaritza- edo arrantza-sektoreetan egindako lanarengatik, lehenengo oinarrian ezarritakoaren arabera, eta, aldi berean, betekizun hauek bete behar dituzte onuradunek:

– Ibilbide profesionala batez ere Euskal Autonomia Erkidegoan egin izana.

– Ibilbide profesional finkatua eta denboran behar bezain luzea izatea.

Sarien ezaugarriak

Deialdi honetako sariak, epaimahaiak hala iritzita, sektore bakoitzeko pertsona edo kolektibo bati edo batzuei emango zaizkie. Sariketa bakoitzean, ohorezko sari bat emango da, eta aintzatespen publikoaren ekitaldia egingo da. Saritutako pertsonek edo kolektiboek beren inprimaki profesionaletan berariaz adierazi ahal izango dute jasotako aipamena, eta beren establezimenduetan ere jarri ahal izango dute jendaurrean.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko eragile sektorialak

Sarietarako hautagaitzak, gutxienez, Euskal Autonomia Erkidegoko bi eragile sektorialen babesarekin aurkeztu beharko dira, eta, nolanahi ere, hautagai izendatutako pertsonaren edo kolektiboaren onarpena izan beharko dute. Ondorio horietarako, eragile sektorial horien artekoak izango dira, besteak beste:

– Sindikatu izaera duten erakunde profesionalak

– Nekazaritza- eta arrantza-sektoreetako lanbide- eta enpresa-elkarteak, eta horien federazioak eta konfederazioak

– Beste elkarte eta federazio batzuk

– Fundazioak

– Arrantzaleen kofradiak

– Kooperatibak

– Nekazaritza-, arrantza- eta elikagaigintza-sektoreetako profesionalak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Hautagaien aurkezpena


Sarietarako hautagaitza bakoitzarekin batera, memoria bat bidali beharko da, proposamena egin duten erakundeek abalatuta. Memoria horretan jasoko da proposatzen den pertsonaren edo kolektiboaren ibilbide profesionala, eta bereziki azpimarratuko dira, duten eragin edo garrantzi handiagatik, hautagaitza horri berezitasuna ematen dioten alderdiak.

Hautagaitzak aurkezteko, memoriarekin batera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako edozein bidetatik jo beharko da, eta, zuzendu beharko dira:

Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Donostia kalea 1

01010 Vitoria-Gasteiz