Kultura Ondarea Saria 2025

Deskribapena


Xedea

«Kultura Ondarea Gazte-Saria» deitu eta arautzea. Sari horren helburua da saritzea 2024-2025 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe ofizialetan matrikulatutako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailetako, Oinarrizko Lanbide Heziketa Zikloetako lehenengo eta bigarren mailetako, Batxilergoko lehenengo mailako eta Lanbide Heziketako Erdi Mailako Heziketa Zikloetako lehenengo mailako ikasleak; hain zuzen ere, euskal kultura-ondarearen ezagutza hedatzen hobekien laguntzen dutenak.

«Kultura Ondarea Gazte-Saria» ren helburua da hezkuntza-jardueraren ekimena, berrikuntza, ekintzailetzarako gaitasuna, sormena eta garapen soziala sustatzea, Euskal Kultura Ondarearen forma material zein immaterialen ezagutzarekin eta balorazioarekin lotuta. Zehazki:

  • Kultura berritzailea sustatzea eta Euskal Kultura Ondareari buruzko ezagutza ikertu, berreskuratu eta eraikitzeko egindako ahalegina aitortzea.
  • Euskal Kultura Ondarea ezagutaraztea, euskal hezkuntza-sistematik eta hezkuntza-sistemarako.
  • Hezkuntza-ekimen berritzaileak abian jartzen laguntzea.
  • Gazteek Euskal Kultura Ondareari lotutako ezagutzaren balorizazioan eta eraikuntzan duten zeregina aitortzea.
  • Gazteen artean tresna teknologikoen erabilera sustatzea, jabari publikoko kultura- eta hezkuntza-edukiak sortzeko.

Prestazioa zerbitzutan

Saria:

Hiru bideorik onenak (bideoa eta making-of) egin dituzten lantaldeetako kideei emango zaie saria, tutorea eta ikastetxea barne.

Honako hauek izango dira sariak:

  • Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Europako hiri edo eskualde batera antolatzen duen 7 eguneko bisita kultural batean parte hartzeko eskubidea. Tokiko gida batek lagunduko die saridunei ibilbide bat egiten. Ibilbide horri esker, aukeratutako lekuko inguru enblematikoenetako batzuk bisitatu ahal izango dituzte, eta beren kulturaren adierazpen esanguratsuak ezagutu. Bidaian garraioa, ostatua, otorduak eta gida sartzen dira, eta ekainean egingo da, ikasturtea amaitu ondoren.
  • Diploma bat talde irabazleen ikastetxeentzat.
  • Halaber, edizio honetan bideo kopuru handienarekin parte hartzen duen ikastetxeari aintzatespen-plaka bat emango zaio.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

  • Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe ofizialetan matrikulatutako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailetako, Oinarrizko Lanbide Heziketa Zikloetako lehenengo eta bigarren mailetako, Batxilergoko lehenengo mailako eta Lanbide Heziketako Erdi Mailako Heziketa Zikloetako lehenengo mailako ikasleek parte hartu ahal izango dute «Kultura Ondarea Gazte-Saria» sarian, baldin eta gutxienez 3 ikaslek eta gehienez 6k osatutako talde batek egindako bi bideo aurkezten badituzte (bideo bat eta making-of bat). 

  • Ikasle parte-hartzaileak matrikulatuta dauden ikastetxeko tutore batek ordezkatuko ditu. Tutore horrek ordezkaritza-eginkizunak beteko ditu, eta, gainera, parte-hartzaileen lana egiteko prozesua motibatu, gidatu eta koordinatuko du, baina inola ere ez du prozesu horretan zuzenean parte hartuko.

Betekizunak

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea.

  • Diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta edukitzea.

  • Eskabide-idazkiarekin batera, taldeko kide bakoitzak eta Ikastetxeak erantzukizunpeko adierazpen bidez honako betebehar hauek betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentu bat aurkeztu beharko du eskatzaileak:

  • Gainera, eskabide-idazkiarekin batera, eskatzaileak agiri hau ere eman beharko du: taldekide bakoitzaren berariazko baimena, saria izapidetzeko orduan Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bere datu pertsonalak erabil ditzan.
  • Eskatzaileen eskura eredu bat jarriko da ordezkaritza egiaztatzeko, taldeko kide bakoitzaren datu pertsonalak tratatzeko berariazko adostasuna lortzeko eta parte-hartzaileek Kultura Ondarea Sariaren onuradun izateko baldintzak eta betebeharrak betetzen dituztela adierazten duten erantzukizunpeko adierazpenak egiteko. Eredu bereizi bat egongo da onuradun mota bakoitzerako: Ikastetxerako eredu bat, zuzendariak sinatu beharko duena; eredu bat, tutoreak sinatu beharko duena; eta eredu bat, taldeko ikasle bakoitzak edo, 14 urtetik beherakoen kasuan, haren legezko tutoreek sinatu beharko dutena.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Aizpea Esnal
kulturaondareasaria@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1051306

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk