Ikerkuntzako Euskadi Saria 2024

[EUSKADISARIA 2024]

Deskribapena


Xedea

Zientzia eta Teknologiaren modalitatean Ikerkuntzako Euskadi Sariaren 2024ko ediziorako deialdia egitea –abenduaren 5eko 261/2017 Dekretuaz arautua da sari hori.

 

 

Aurrekontuko zuzkidura

42.000 (euro)

Nori dago zuzenduta


Ikerlariak

Erakunde zientifikoek edo beste zientzialari batzuek proposatu ahal izango dituzte hautagaiak. Halaber, hautagaiek euren burua ere aurkeztu ahal izango dute.

Eskakizunak:

  • Doktore-tituluaren jabe izatea

  • Eskabidea egiten den datan, ikerkuntza-zentro batean jardutea, lanaldi osoko edo partzialeko kontratu bidez. Zentroak akreditatuta egon behar du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente gisa, betiere Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuari jarraituz, honako kategoria hauetako batean:

  • Karrera zientifikoa Euskadin garatu izana, gutxienez 12 urtetan, doktoretza bukatuz geroztik.
  • Aurreko edizioetan sariduna ez izatea

Betekizunak

  • Helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo beste baliabide batzuk eskatu, eta, hala badagokio, jaso dituztela adierazi beharko dute, edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik etorriak direla ere.
  • Hautagaia ezin da sartuta egon itzultze- edo zehatze-prozedura batean, eta, hala badagokio, diru-laguntzak itzultzeko obligazioak egunean dituela.
  • Hautagaiak ezin du zigor administratibo edo penalik izan, diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarrenik, ez eta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere.
  • Hautagaia ezin da diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 13. artikuluan ezarritako gainerako debekuetako batean sartuta egon.
  • Eskabideko eta harekin batera doan dokumentazioko datuak egiazkoak direla eta hautagaiak betetzen dituela laguntza horiek jasotzeko indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak adierazi behar da.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza / Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza > Ikerketa Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza / Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza > Ikerketa Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0176110

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk