Euskadi Literatura Sariak 2024: Euskarara itzulitako literatura lanak

Deskribapena


Xedea

Euskadi literatura-sariak, haien zazpi modalitateetan, arautzea eta horretarako dei egitea.

  • Euskarazko literatura.
  • Gaztelaniazko literatura.
  • Euskarazko haur eta gazte literatura.
  • Euskarazko literatura itzulpena.
  • Literatura-lanaren ilustrazioa.
  • Euskarazko saiakera.
  • Gaztelaniazko saiakera.

Euskarazko literatura itzulpena modalitatean:

Deialdia beste edozein hizkuntzatatik euskarara itzulitako literatura lan berriak, lehen aldiz 2023. urtean argitaratuak izan diren lanei zuzenduta dago. Saria eskuratzeko aukera izango dute, baita ere, beste itzultzaile profesional batek gutxienez hamar urte lehenago argitaratutako lan beraren beste itxulpen batekin editatzen diren lanek.

Aurrekontuko zuzkidura

18.000

Prestazio ekonomikoa

Euskadi literatura sariak 18.000 euro gordinez hornituta daude modalitate bakoitzeko. Diru-kopuru hori saritutako lanen egileei emango zaie. Saritutako pertsonek, era berean, Euskadi literatura sarientzat berariaz Jose Ibarrola Bellidok eginiko «Liburu Nabigatzaile» izeneko eskulturaren ale zenbatua jasoko dute.

Lan baten egilea bat baino gehiago denean, eta besterik ez bada lanean azaltzen, ulertuko da haien parte-hartzearen proportzioa berdina dela, eta beraz, sariaren diru-kopurua zati berdinetan banatuko da haien artean. Kasu hauetan egileek «Liburu Nabigatzaile» eskulturaren ale bana jasoko dute.

Ordainketa-modua:

Saria ematen duen Agindua hartutakoan, gehienez hiru hilabeteko epean sariaren ordainketa egingo da. Aurretik saridunek onartu egin beharko dute saria. Horretarako hamar eguneko epean, ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, saridunek ez badiote sariari berariaz eta idatziz uko egiten, saria onartu egiten dutela ulertuko da.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Modalitate bakoitzeko epaimahaikideek aurkeztuko dituzte sari modalitate bakoitzeko hautagaiak.

Eskakizunak:

  • Euskadi literatura sariak eskuratzeko aukera, argitaratze unean bizirik dauden egileek idatzi, itzuli edo ilustratutako lanek izan ahaldo dute. Lan horiek lehen aldiz 2023. urtean argitaratuak izan beharko dute, ISBN (International Standard Book Number) izan beharko dute, eta zabalkundea egiteko bete beharreko lege-baldintak bete beharko ditu.
  • Sari hau azken hiru deialdietako batean jaso duten, edo epaimahaiek saria jasotzeko proposatuak izan diren idazle, itzultzaile edo ilustratzeileen lanak alde batera utziko dira, nahiz eta goiko atalean zehaztutako baldintzak bete.
  • Ezin izango dute sari hauetan parte hartu, dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin zigor administratibo edo penalik, bai eta horretarako gaitasuna kentzen duen legezko debekurik dutenek ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legezko azken xedapenetako seigarrena urratuz sexu-diskriminazioa egiteagatik debeku horrekin zigortuta daudenek barne.
  • Bakarrik lanaren parte grafikoa Ilustrazio modalitatean aurkezen bada, eta idatzizkoa beste modalitate batean, aurkeztu ahal izango da lan bera sarietako bi modalitatetan.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Sustatzeko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Kontaktu-informazioa


Kultura Sustatzeko Zuzendaritza
Marta Merino: 945.016.937

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0128147

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Modalitate bakoitzeko epaimahaikideek aurkeztuko dituzte sari modalitate bakoitzeko hautagaiak.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Beste tramite batzuk