Adinekoentzako Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Saria 2024

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea 2024ko Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Saria ematea da. Sari horren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoan adinekoentzako ingurune erraztaileak sortzeko berrikuntza eta eraginkortasunagatik (lagunkoitasunari dagokionez) nabarmentzen diren praktikak egiten dituzten erakunde publiko eta pribatuak publikoki aintzatestea.

Horretarako, lagunkoia zera da, hiri-ingurune integratzaile eta irisgarria osatzen saiatzen den faktorea, zahartze aktiboa sustatzen duena adinekoen osasun-, parte-hartze eta segurtasun-aukeren optimizazioa landuz. Horrela, pertsona horien parte-hartzea ahalbidetzen da bizitza sozialeko alor guztietan.

Aurrekontuko zuzkidura

3.000 euros

Nori dago zuzenduta


Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Euskal sektore publikoa osatzen duten erakundeak, Euskal Sektore Publikoari buruzko maiatzaren 12ko 3/2022 Legearen 4. artikuluan zehaztutako baldintzetan.

Pertsona juridiko pribatuak

 Jarduera nagusia Euskal Autonomia Erkidegoan duten pertsona juridiko pribatuak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Telefonoa: 945 019 405

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1089405

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea



Proiektuaren azalpen memoria (PDF, 814 KB) (Lehenik, dokumentua idazmahaian gorde eta Adobekin ireki)

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

  • Eskabidearekin batera aurkeztuko den dokumentazioa:

    1. Erakundearen legezko ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentazioa, baldin eta eskabidea sinatu duen pertsona ez badago erakunde eskatzailearen ordezkari gisa inskribatuta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ordezkarien erregistro elektronikoan. Hona hemen ordezkarientzako sarbidea: https://www.euskadi.eus/ahalordeen-erregistro-elektronikoa/web01-sede/eu
    2. Azalpen-memoria bat, saria eskuratzeko aurkezten den jardunbidearen ezaugarriak eta xehetasunak azaltzeko. Horrekin batera, aipatutako memorian jasotako informazioa egiaztatzeko beharrezko dokumentuak ere aurkeztuko dira, baita epaimahaiak baloratu beharrekotzat jotzen direnak ere, saria lortze aldera.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak