Balio publikoa batera sortzeko proiektuetarako Elkarlan sariak. 2023ko deialdia

[ELKARLAN]

Deskribapena


Xedea

Lau proiekturi sari bana ematea. Proiektu horiek osasunaren, ingurumenaren, garapen ekonomikoaren, ikasketa-kulturaren, kohesio sozialaren eta gobernantza-kultura demokratikoa-erabaki publikoetako parte-hartzearen jarduera-eremuetan eragina izateaz gain, balio publiko partekatua sustatu eta gizarteko erronkak eta beharrak ase behar dituzte, eta diseinu-eta ezarpen-fasean, pertsona eta koletiboen ahalduntze-prozesua sustatzeko gaitasuna erakutsi behar dute.

Lortu nahi da  beste alde batetik, beste eragile batzuen parte-hartzea izateko formulak ekartzea, Euskadin pixkanaka osatu dadin balio publikoa batera sortzen ikasteko eta arlo horretan elkarlanean aritzeko sare bat.  2018-2020 OGP Euskadi ekintza-planean ezarri duten 3. konpromisoari lotuta dago ikuspegi hori.

Aurrekontuko zuzkidura

36.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Balorazio onena lortzen duten lau proiektuek 6.000 euro gordineko sari bana jasoko dute, eta 3.000 euro gordin gehiago jardunbide egokiak transferitzeko prozesuan aplikatu ahal izateko.

Prestazioa zerbitzutan

Diruaz gain, balorazio onena lortzen duten lau proiektuek honako prestazio hauek izango dituzte:

  • Kanpoko aholkularitza izango da, beste eragile batzuei transferitzeko prozesuan zehar, lurraldeko beste eremu edo espazio batzuetan aplikatzeko.

  • Saritutako proiektuaren berri ematea informazio-bideetan eta komunikabideetan, jendaurrean aintzatetsi eta proiektuak sustatzeko.

Nori dago zuzenduta


Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea EAEko fundazio / elkarte/ kooperatiben / ... erregistroan inskribatua egotea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Sozietatearen helbidea Euskal Autonomia Elkartean izatea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

Betekizunak

  • Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta edukitzea.

  • Ez edukitzea administrazio- edo zigor-zehapenik, laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera kentzen dionik, eta ez duela laguntza horiek jasotzeko legezko debekurik.

  • Sexuaren bereizkeria egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio-zehapenik edo zehapen penalik ez izatea.

  • Berdintasun-plan bat indarrean izatea, Estatuko araudiaren arabera eduki behar duten enpresen kasuan.
  • 50 langiletik gorako enpresen kasuan, sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko neurriak ezarri izana egiaztatzea, Estatuko legeriak ezarritako baldintzetan.
  • Ezingo dira sariaren onuradun izan Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13.2 eta 3. artikuluetan aurreikusitako inguruabarretako batean dauden pertsona juridikoak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua > Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua > Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1027609

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Sariak jasotzeko hautagaiek nahi beste proiektu aurkeztu ahalko dituzte beste hainbeste eskabidetan, baina sari bakarra lortu ahal izango dute.

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdiaren ebazpena 2023ko abenduaren 16a baino lehen emango eta argitaratuko da. Epe hori amaitu eta ebazpena argitaratu ez bada, deialdia hutsik geratu dela ulertuko da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Saria onartzea


Saritutako erakundeek saria onartu dutela berariaz eta idatziz jakinarazi beharko dute egutegiko 3 eguneko epearen barruan, emakidaren ebazpena argitaratzen denetik aurrera. Horretarako, saria onartzeko inprimakia izango dute «Nire karpeta» atalean.

Saria aurreko lerrokadan ezarritakoa beteta onartzen ez bada, sariari uko egiten zaiola ulertuko da, eta, beraz, bigarren balorazio onena jaso duen proiektua aurkeztu duenari emango zaio saria.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk