Arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzeko Gure Artea sariak (2022)

[Gure Artea]

Deskribapena


Xedea

Modalitateak:

  1. Ibilbide artistikoa aitortzeko saria: lan eta ibilbide osoa aintzat hartuta, egindako lan sortzaileagatik eta kulturari eta arte garaikideei egindako ekarpenagatik nabarmendu den artista aitortzeko saria.
  2. Sorkuntza-lana aitortzeko saria: azken urteak aintzat hartuta, bere jarduera artistikoagatik eta sortzaileagatik eta sorkuntza garaikideari egindako ekarpenagatik nabarmendu den artista edo artista-taldea aitortzeko saria.
  3. Arte plastiko eta ikusizko arloan agenteek egindako lana aitortzeko saria: Euskal Autonomia Erkidegoko arte plastiko eta ikusizkoen arloan egindako ekarpenagatik, alegia, kulturaren balio-katearen faseetan (ikerketa, prestakuntza, sorkuntza-ekoizpena, sustapena-hedapena eta banaketa) horiek sustatzeko jarduerak garatuz egindako lanagatik, nabarmendu diren pertsonak (fisikoak edo juridikoak, publikoak nahiz pribatuak) aitortzeko saria. Aintzakotzat hartu ahal izango da ibilbide osoa edo, bestela, azken urteotan egindako programa edo proiektu zehatzak.

 

Aurrekontuko zuzkidura

56.000

Prestazio ekonomikoa

Agindu honen xederako 56.000 euro izango dira, 2022ko EAEko Aurrekontu Orokorretan horretarako jarrita dagoen aurrekontu-partidaren kargu. Sari bakoitzaren zenbatekoa honakoa da:

18.000 euro gordin dira.

 

a) Ibilbide artistikoa aitortzeko saria: 20.000 euro gordin

b) Sorkuntza-lana aitortzeko saria: 18.000 euro gordin

c) Arte plastiko eta ikusizko arloan agenteek egindako lana aitortzeko saria: 18.000 euro gordin

Ordainketa-modua:

Saria ordainketa bakar batean emango da, behin saria ematen duen ebazpena hartutakoan eta gehienez hiru hilabeteko epean. Aurretik saridunek onartu egin beharko dute saria. Horretarako hamar eguneko epean, ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, saridunek ez badiote sariari berariaz eta idatziz uko egiten saria onartu egiten dutela ulertuko da.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0128207

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Hautagaiak epaimahaiko kideek bakarrik aurkeztuko dituzte arrazoitutako proposamenaren bidez eta hautagaien beraien aldez aurretiko onespen dokumentatua beharko dute

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Beste tramite batzuk