Ikerkuntzako Euskadi Saria 2022

[EUSKADISARIA 2022]

Deskribapena


Xedea

Zientzia eta Teknologia modalitatean, Ikerkuntzako Euskadi Sariaren 2022ko ediziorako deialdia egitea –abenduaren 5eko 261/2017 Dekretuaz arautua da sari hori

 

 

Aurrekontuko zuzkidura

42.000 (euro)

Nori dago zuzenduta


Ikerlariak

Erakunde zientifikoek edo beste zientzialari batzuek proposatu ahal izango dituzte hautagaiak. Halaber, hautagaiek euren burua ere aurkeztu ahal izango dute.

Eskakizunak:

  • Doktore-tituluaren jabe izatea

  • Eskabidea egiten den datan, ikerkuntza-zentro batean jardutea, lanaldi osoko edo partzialeko kontratu bidez. Zentroak akreditatuta egon behar du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente gisa, betiere Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuari jarraituz, honako kategoria hauetako batean:

  • Karrera zientifikoa Euskadin garatu izana, gutxienez 12 urtetan, doktoretza bukatuz geroztik.
  • Aurreko edizioetan sariduna ez izatea

Betekizunak

  • Hautagaia ez dagoela sartuta itzultze- edo zehatze-prozedura batean, eta, hala badagokio, diru-laguntzak itzultzeko obligazioak egunean dituela.
  • Hautagaiak ez duela zigor administratibo edo penalik, diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarrenik, ez eta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere.
  • Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 13. artikuluan ezarritako gainerako debekuetako batean sartuta ez egotea.
  • Dirulaguntzen onuradun izateko baldintzak betetzea, betiere Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13.2 eta 13.3 artikuluan eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan ezarritakoa betez.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0176108

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazpena emana

Beste tramite batzuk