2022ko Euskadiko Kontsumo Sariak

[2022 Kontsumo sariak]

Deskribapena


Xedea

Kontsumoaren Euskadi Sarien xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan kontsumo arduratsuaren eta kontsumitzaileen eskubideen defentsaren alde egiteagatik nabarmentzen diren enpresak saritzea, betiere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta lege horren aldaketetan ezarritako berdintasun-printzipioak errespetatuta.

Sariek ez dute diru-hornidurarik izango, baizik eta aipamen edo aintzatespen publico bat.

Sarien Kategoriak

  • Kontsumitzaileen babes handiagoa eta kontsumitzaile arduratsuak izateko prestakuntza lortzeko jarduketak.

  • Kontsumo arduratsuaren aldeko enpresa-jardunbide egokiak.

  • Kontsumitzaileen eskubideak babesteko informazio- edo/eta dibulgazio-ekintzak.

 Pertsona eta erakunde onuradunak

  • 1. kategorian: Kontsumitzaileei informazioa emateko udal-bulegoak, eta kontsumitzaileei laguntza eta babesa ematen ibilbide luzea egin duten beste erakunde batzuk, kontsumitzaileen elkarteak kasu. Kontsumitzaileen elkarteen kasuan, beharrezkoa da abenduaren 28ko 262/2021 Dekretuan araututako EAEko Kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteen erregistroan inskribatuta egotea.
  • 2. kategorian: Kontsumo arduratsua lortzera eta sustatzera bideratutako «Enpresa-jardunbideegokiak» garatzen dituzten enpresak.
  • 3. kategorian: Hedabideak, komunikazio-agentziak eta kontsumitzaileak sentsibilizatzeko informazio-ekintzak antolatzen edo espazioak eskaintzen dituzten beste erakunde batzuk.

Nori dago zuzenduta


Kontsumitzaileei Informazioa emateko Udal-Bulegoak eta kontsumitzaileei laguntza eta babesa ematen ibilbide luzea egin duten beste erakunde batzuk.

Kontsumitzaileei informazioa emateko udal-bulegoak, eta kontsumitzaileei laguntzaeta babesa ematen ibilbide luzea egin duten beste erakunde batzuk, kontsumitzaileen elkarteakkasu. Kontsumitzaileen elkarteen kasuan, beharrezkoa da abenduaren 28ko 262/2021 Dekretuanaraututako EAEko Kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteen erregistroan inskribatuta egotea

Kontsumo arloan jardunbide egokiak garatzen dituzten enpresak

Kontsumo arduratsua lortzera eta sustatzera bideratutako «Enpresa-jardunbideegokiak» garatzen dituzten enpresak

Hedabideak eta beste batzuk

Hedabideak, komunikazio-agentziak eta kontsumitzaileak sentsibilizatzekoinformazio-ekintzak antolatzen edo espazioak eskaintzen dituzten beste erakunde batzuk

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailburua

Kontaktu-informazioa


Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua

Egoitza Nagusia

  • Zerbitzu Orokorren Unitatea
  • Santiago Hiribidea 11. 01002 Vitoria-Gasteiz.
  • Telefonoa: 945 06 21 44
  • Helbide elektronikoa: kontsumobide@kontsumobide.eus

Ordutegia

  • Astelehenetik ostiralera, 8.30etik 14.00etara

Kodea(k)

  • Kontsumoko Sariak Euskadin 2022 : 1076103

Kodea

1076103

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  • Hauek aurkez dezakete hautagaia:
    • Saria lortu nahi duenak berak.
    • Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua.
    • Kontsumitzaileen elkarteak.d) KIUBen arduradunak.
    • EAEko enpresaburuen elkarteak.
    • EAEko publizitate-agentzien elkarteak.
  • Hautagaitzak formalizatzeko epea hilabetekoa izango da, Agindu hau Euskal Herriko AgintaritzarenAldizkarian argitaratzen den egunaren hurrengotik aurrera.
  • Hautagaia formalki aurkezteko dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:
    • Eskaera-inprimakia, behar bezala beteta.
    • Azalpen-memoria, hautagaiaren merezimenduak behar bezala arrazoituta biltzen dituena.
    • Sustapen-material grafikoa (mp4 formatuko bideoak edo irudiak, egile-eskubiderik gabekoaketa bereizmen handikoak) eta memorian identifikatutako merezimenduak egiaztatzen dituen beste edozein dokumentu.
  • Eskabidea ez badago behar bezala beteta edo ez badira aurreko artikuluan zerrendatutakoagiri guztiak aurkeztu, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak eskatzaileari eskatuko dio10 eguneko epean akats hori zuzentzeko edo aginduzko agiriak aurkezteko, horrela egin ezean,eskabidean atzera egin duela ulertuko dela ohartarazita.
  • Erakundeek bitarte elektronikoak erabiliz aurkeztu beharko dituzte eskabideak, EuskalAutonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1076103
  • Hautagaitza aurkezteak esan nahi du erabat eta berariaz onartzen direla Agindu honetanezarritako baldintzak.

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hilabeteko epean, gehienez ere, ebazpena emango du Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak, eta EHAAn argitaratuko da, sailburuaren agindu bidez

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa