URRUZUNO literatur lehiaketa (2020-2021)

[URRUZUNO]

Deskribapena


Xedea

Urruzuno eskola arteko literatur lehiaketa da eta ikasleen artean literatur zaletasuna, literatur sorkuntza eta euskararen idatzizko kalitatea bultzatzea du helburu.

Aurrekontuko zuzkidura

--

Prestazioa zerbitzutan

Saria bost eguneko egonaldia izango da. Egonaldian, idaztearekin zerikusia duten lanketak egiteaz gain, hainbat euskal artista gertu-gertutik ezagutuko dituzte, baita Euskal Herriko zenbait leku ere. Gazteek euskal idazle bat laguntzaile izango dute uneoro.

Nori dago zuzenduta


Unibertsitateaz kanpoko mailetako ikasleak

Betekizunak

  • Deialdi honetan, ondoren zehazten diren mailetako ikasleek har dezakete parte:
     
    - A kategoria (Batxilergoko 1. eta 2. mailak, edo Erdi Mailako Heziketa zikloak)
    
    - B kategoria (DBHko 3. eta 4. mailak) 
  • Bi arlo izango dira: prosa eta poesia.
  • Aurkezten diren literatur lanek euskaraz idatziak eta originalak izan behar dute, lehiaketa honetan izena emateko epea itxi arte bestelako literatur saririk irabazi gabeak. Lanak bakarkakoak izango dira bi arloetan, eta gaia librea izango da.
  • Lanak eskabide-orriarekin batera aurkeztu behar dira, word edo pdf formatuan.
  • Lanen neurriak hauek izango dira:

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Hezkuntza

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1052704

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Epaimahaiak lanik onenak zein diren erabaki eta sarien ebazpen-proposamena helaraziko dio Hezkuntzako sailburuordeari, eta honek dagokion ebazpena eman eta interesatuei jakinaraziko die hilabeteko epean. Halaber, EAEko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan (https://euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/erabakiak/) argitaratuko da ebazpena.

Ebazpena emana

Beste tramite batzuk