Saregin, diagnostikoa egiteko tresna
19/2024 Dekretuak bere eraginpeko EAEko herri-erakunde guztietako ebaluazio orokorra egiteko egin beharra esleitu zion Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari. Herri-erakunde bakoitzak, berriz, bere ebaluazioa egin beharko du.
VII. plangintzaldirako, HPSk autodiagnostikoa egiteko Saregin tresna telematikoa jarri du erabilgarri erakunde guztien eskura. Diagnostiko hau KEMEN markoari uztarturik dago.
Saregin, erakundeetan hizkuntza-kudeaketa egiteko tresna telematikoa.
Saregin aplikazio telematikoaren bitartez, Euskal Sektore Publikoko erakundeek hizkuntza-diagnostikoa egin ahal izango dute, horretarako prestatu diren galdetegien bitartez. Hala, erakundeek euren hizkuntza-planak nahiz hizkuntza-irizpideak diseinatu ahal izango dituzte metodologia amankomun baten bitartez.
Era honetan Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza-politikako eskumena duen organoak era fidagarriagoan jasoko ditu Euskal Sektore Publikoko hizkuntza ofizialen kudeaketari eta erabilerari buruzko datuak.
Saregin erabiltzeko, erakundeek lehendabizi alta ematea eskatu beharko dute. Hona hemen aplikazioa erabiltzeko eskuliburua (PDF, 16 MB) .
Aplikazioak, besteak beste, honako hauek egiteko bidea emango die erakundeei:
- Autodiagnostikoa egiteko
- Autoebaluazioa eta jarraipena egiteko
- Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak diseinatzeko
- Plan estrategikoa egiteko
- Kudeaketa-planak egiteko
- Norbere burua besteekin erkatzeko (era anonimoan)