Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Santimamiñe

Aurkikuntza, 1916

Gazte batzuen jakin-minak eragin zuen Santimamiñeko labar-irudiak aurkitzea. Haitzuloan sartu, eta 60 metro ibili zituztenean, alde batean zegoen goranzko galeria batetik gora egin zuten. Horrela iritsi ziren haitzuloko labar-pintura multzo nagusira. Gaur egun hara iristea erraza da, bai baita horretarako prestatutako eskailera metaliko bat, baina ez balego igoera zaila izanen litzateke. Gazte haietako batek, irakaskuntza ertaineko institutu batean ikasle zenak, aurkikuntza jakinarazi zion ikastetxeko irakasle bati, eta gero Jesús Guridi konpositorearengana iritsi zen berria. Azken horrek Bizkaiko Diputazioari aditzera eman zion. Bizkaiko Diputazioak aurkikuntza bere gain hartu eta haitzuloa itxi zuen, labar-pinturak honda ez zitezen. Paleolitikoko horma-artearen eremuan aurkikuntza garaia zen. XIX. mendearen azken aldean Dordoinan lehenbiziko aurkikuntzak izan eta gero, Altamiraren egiazkotasuna onartu zen, eta XX. mendearen bi lehenbiziko hamarkadetan aurki-kuntza ugari izan ziren. Haien artean Santimamiñekoa.

Deskirbapena

Santimamiñeko haitzuloa Euskal Herrian dago, Bizkaiko Golkoko historiaurreko haitzuloen multzoan. Ekain, Altxerri eta Isturitz dira Euskal Herriko historiaurreko beste aztarnategi batzuk. Santimamiñetik hurbilen, hauek dira labar-artea duten haitzuloak: ekialdetik, Gipuzkoako Ekain eta Altxerri, 32 eta 45 km-tara hurrenez hurren. Mendebaldetik, Bizkaian bertan, Areatza eta Venta Laperrakoak, 42 eta 67 km-tara.

Kortezubi udalerriaren barrutian dago, itsas mailaren gainetik 130 metrotara. Toki ugaritatik ikusten ahal da. Besteak beste, Gernikatik, bereziki Batzar-etxea dagoen aldetik; izan ere, aipatutako gailur konikoa lirainki zutitzen da mendigunearen artetik, eta haitzuloaren atarian bada indigaztainondo mardul bat, indusketa lanetan lagundu zuen langile batek landatua. Indusketa lan horiek aurkikuntza izan eta handik gutxira hasi ziren, eta horien berri emanen dizuegu segidan.

Kortezubi udalerriaren barrutian dago, itsas mailaren gainetik 130 metrotara. Toki ugaritatik ikusten ahal da. Besteak beste, Gernikatik, bereziki Batzar?etxea dagoen aldetik; izan ere, aipatutako gailur konikoa lirainki zutitzen da mendigunearen artetik, eta haitzuloaren atarian bada indigaztainondo mardul bat, indusketa lanetan lagundu zuen langile batek landatua. Indusketa lan horiek aurkikuntza izan eta handik gutxira hasi ziren, eta horien berri ematen zaizue segidan, azterketa arloan.

Bestalde, Santimamiñe haitzuloak geologia-edertasun handia eskaintzen du; baditu estalagmita eta estalaktita ugari, batzuetan batzen direnak, haitzulo guztian zutabe bikainak osatuz. Gainera, hormetan konkrezio mantu eder-ederrak ditu. Horiek, batzuetan, kaltzio karbonatozko gortina finak sorrarazten ditu - zenbaitetan zuriak, beste zenbaitetan gorrixkak - urek daramaten burdin oxido karga dela-eta.

Haitzuloa aurkikuntza gertatu zenetik jendearentzako zabalik egon da. Interesa zuten helduez gain, urtero adin guztietako ikasleak bertaratzen ziren, lehen hezkuntzakoekin hasi eta unibertsitatekoekin buka. Ohikoa zen batxilergoko ikasle gazteenek ikasturte bukaeran Santimamiñerako txangoa egitea.

Horrek irudiak kaltetzea ekarri du, eta hasieran zuten zehaztasun handia galdu dute; halako kasuetan berdin gertatzen da beste aztarnategi batzuetan ere. Esaterako, Lascaux-en edo Altamiran, behin betiko itxi baino lehen.

Egoera hori dela-eta, Bizkaiko Diputazioak haitzulo horrekin gauza bera egin du. Horregatik irudiak dituzten zatiak, ganbara eta aurreganbara bereziki, jendearentzako itxita daude, eta soilik espezialistak sartzen ahal dira, edo haitzulo horretako labar-arteari buruz lan zehatzak - orri hau, esaterako - egiten ari direnak.

Batzuetan, zenbait lan egin dituztenen ezjakintasunak kaltetu ditu larriki irudi batzuk. Dena den, haitzuloko gainerako zatia, hau da, galeria nagusia - irudi kopuru oso murritza dago bertan -, jendearentzako irekia dago oraindik ere.

Ikerketa

T. Aranzadi, J.M. Barandiaran eta E. Egurenek egin zuten haitzuloaren azterketa nagusia, 1918 eta 1926 bitartean. Urte horietan, haitzuloaren sarrerako aztarnategiaren indusketa egin zuten, eta labar-irudiak ikertu zituzten. Azterketak 1925ean argitaratu ziren.

Badira geroagoko argitalpen gehiago: J.M. Apellanizek dibulgazio-argitalpen bat egin zuen 1960an, eta X. Gorrotxategik ikerketa berria egin zuen, eta bere doktore-tesian jaso. Bizkaiko Paleolitiko horma-arteari buruzkoa zen tesia, eta 2000. urtean argitaratu zen.

Sarrerako aztarnategi arkeologikoak hainbat maila eman zituen, Aurignac alditik erromatarren garairaino. Madelene-aldiko maila garrantzitsua da, eta garai hartakoak dira haitzuloko irudiak. Hartan errekarri bat ere agertu zen, segur aski galkatzeko erabilia. Errekarriak azeri baten irudia eta beste zenbait marra ere grabaturik ditu.

Urteak joan ahala beste irudi batzuk - gutxi - aurkitu dira, bai aurrekoen ondoan bai galeria nagusian. Horietako batzuk sarreratik 120 metrotara daude eta iristeko galeria zaila ibili behar da, gorabeherez betea - gaur hainbat eskailerez erraztua.

Aztarnategian maskortegi handi bat ere bada, labar-irudiak baino geroagokoa. Horrek adierazten du Santimamiñeko biztanleek itsas maskor kantitate handiak biltzen zituztela jateko, glaziazioa bukaturik eta itsas ertzeko maila gaurkora hurbildurik. Izan ere, Madelene aldian itsas ertzeko maila gaurko mailatik zenbait kilometrotara zegoen, eta itsasora iristea askoz ere nekagarriagoa zen.


Irudiak

Santimamiñeko irudiak haitzuloko hiru lekutan daude:

  • Galeria nagusiko lehenbiziko gela, sarreratik 30 metrotara. Hiru irudi besterik ez dago, eta horietarik bakarra ikus daiteke argi.
  • a) Aurreganbara eta b) ganbara. Aurreko gelatik sartzen da horietara. Bertan daude haitzuloko irudi gehienak.
  • Alde sakonean beste lau irudi daude, eta horietatik bakarrik bi ikus daitezke zehazki.
Galeria nagusiaAlde sakoneaGanbaraAurreganbaraPanoramak

Galeria nagusia Galeria nagusiko lehenbiziko gela
Lehenbiziko irudiak galeria nagusiko lehenengo gelan daude, ataria - aztarnategia arkeologikoa dagoen lekua - iraganda. Atari horren ondotik, galeria 10 metrotan estutu egiten da, eta aipatu dugun lehenbiziko gelara iristen.

Basahuntza

Basahuntza
Basahuntza

Gela horretan hiru irudi daude, eta horien artean soilik basahuntz bat ikus daiteke zehazki, gelako sabaiko konkrezio geruza batean. Aurreganbaran sarrerarantz begira dago. Muturraren eta buztanaren artean gehienez ere 30 cm duen iruditxoa da. Beltzez marrazturik dago, eta hartan argi ikusten dira buru adarduna, bizkarralde guztia, buztana eta sabelaldearen zati bat. Muturra ez da ongi antzematen. Animalia arra dela erakusten dute adar luzeek.

Alde sakonea

Azkenik, galeria nagusira itzuliz eta hartan ehunka metro batzuk aurrera eginez, badira beste zenbait irudi; horien artean zaldi bat eta bisonte bat nabarmendu ditugu.

Zaldia

Zaldia
Zaldia

Beltzez marrazturik eta ikuslearen ezkerraldera begira dago, eta aurreko aldeko silueta mantentzen du, aurreko hanka barne. Begiaren atzeko aldetik soinkurutzeraino doan marra batek, antza, lepoaren bizkarraldeko marra eta kimaren arteko bereizketa adierazten du.

Bisontea

Bisontea
Bisontea

Zaldiaren irudiaren parean, galeriaren aurkako paretan, bada beltzez marraztutako bisonte bat, silueta osoa agertzen duena, konkor handi bat eta aurrean eta atzean bina hanka - nabarmenki luzeak - dituela.

Ganbara

Ganbara barrunbe angeluzuzena da, luzeran 4 m, zabaleran 3 m eta 3,5 m-ko altuera dituena. Leku honetan dago Santimamiñeko multzorik ikusgarri eta ugariena.

Ganbararen sarreran, eta estalagmita koniko batean, lurretik hurbil, zenbait bisonte daude grabaturik eta marrazturik, beste zenbait marren ondoan - azken horiek ikusteko eta argazkitan ateratzeko zailak dira -.

Ganbarako gainerako irudietan jarriko dugu arreta. Ganbarako panel nagusikoekin hasiko gara: aipatutako estalagmita konikoaren gaineko aldean daude, eskuinaldean. Panel horretan badira zortzi bisonte, zaldi bat eta arku formako marra bat. Azken hori jarrera bertikalean dagoen beste bisonte baten bizkarraldea izan daiteke.

Behealdeko bisontea

Behealdeko bisontea
Behealdeko bisontea

Guztien artean gutxien markatutako bisontea da hau. Ikuslearen eskuinalderantz begira dago eta 42 zentimetro neurtzen ditu. Beltzez marraztutako silueta da, ia osorik dagoena, aurreko hankak izan ezik. Buztana altxaturik du.

Bisontea

Bisontea
Bisontea

Aurreko bisontearen gaineko aldean dago, beltzez, eta oso xeheki marrazturik. Paneleko irudi txikien arteko erdiko aldean dago kokaturik. Silueta osoa, bina hanka aurrean eta atzean eta bi adar agertzen ditu. Gorputzaren barne aldeko zati bat modelaturik du, marraztutako itzalaren bidez. Itzal hori gorputzaren behe aldeko eremu guztian azaltzen da eta dagoen ilaje desberdintasuna adierazten du. Zerbikalen eta bizkarraren aldea eta konkorraren oina ere modelaturik azaltzen dira. Aurreko bi hanketan apatxak neurrigabeki handiegi daude.

Bisonteak

Bisonteak
Bisonteak

Beltzez margotutako bi bisonte dira, elkarri bizkarra ematen diotenak. Behealdekoa, ikuslearen ezker aldera begira dagoena, bestea baino osoago dago. Azken horrek atzealdeko laurdena eta konkorra besterik ez ditu ageri.

Zaldia

Zaldia
Zaldia

Aurreko irudien gaineko aldean bada marraztutako zaldi bat, ikuslearen ezker aldera begira. Atal hauek azpimarratu dira: kima, burua eta lepoa bereizten dituen marra eta zerra eta mehakaren aldeak. Buruan belarria, ahoa eta sudurra bereizten dira. Buztana - lodia da eta ilajea irudikaturik du, trazu paraleloen bidez - altxatuxea du. Zaldi “ipurtandia” da, Ekaingoak bezala.

Bisontea

Bisontea
Bisontea

Beltzez marraztua eta ikuslearen eskuinalderantz begira, osorik eta xehetasun ugari duela agertzen da. Bina hanka ageri ditu aurrean eta atzean, eta adar pare bat. Marraztutako itzal sendo batek atal hauek modelatzen ditu: konkor aldea, burua eta lepoaren arteko bereizketa eta animaliaren beheko alde guztia, atzean duen bisontearen kasuan bezala.

Bisonteak

Bisonteak
Bisonteak

Marraztutako bi bisonte dira, ikuslearen ezkerraldera begira daudenak. Paneleko bisonterik handienak dira, eta barneko itzal gehien dutenak. Aurreko aldekoak, 60,5 cm-koak, bina hanka azaltzen ditu aurrean eta atzean. Atzeko hanketan bada desberdintasun bat itzalean: eskuineko hankak ez du horrelako modelaturik, perspektiban urrutiago dagoela nabarmentzeko. Atzeko aldekoak, 61,5 cm-koak, bi buztan ditu, hasieran gaizki gelditu eta zuzendu izan balitz bezala.

Hartza

Hartza
Hartza

Ganbarako beste aldean badira hain ongi ikusten ez diren irudi batzuk: hartz bat eta orein baten burua eta lepoa. Beltzez marraztua, ikuslearen ezkerraldera begira dago. Silueta osoa, aurrean eta atzean bina hanka dituela eta belarri bakarra azaltzen ditu. Begia eta sexu organoa ere irudikaturik daude. Gaur egungo hartz arreen espeziekoa da, gerrialdeko garapenak adierazten duen bezala. Haitzuloetako hartzak soinkurutzean garapen handiagoa eta zerra eroria agertzen zituen.

Oreina

Oreina
Oreina

Beltzez marrazturik, oreina bertikalki eta behera begira ageri da. Burua mantentzen du, adarrak eta bi belarriekin. Begia ere oso garbi markatu da.
Ganbaran eskuin aldera eginez, bada hiru bisonteko multzo bat, estalagmita kolada batean.

Hiru bisonte

Hiru bisonte
Hiru bisonte

Beltzez marrazturik daude, bertikalki. Goiko aldeko biak buruz behera eta azpikoa buruz gora. Hiruek siluetak osatu samar azaltzen dituzte. Hiruek buztana altxaturik eta okertua dute. Goian eskuinaldean dagoenak ditu xehetasun gehien: argi ikusten dira bi adarrak, kokotsa, aurreko bi hankak eta atzeko bat eta barneko modelatua.

Basahuntza

Basahuntza
Basahuntza

Zoaz arratoiarekin irudira ahuntza hobeto ikus dezazun Ganbaran, irudi nagusiak dituen eremuarekin parez pare, badira beste zenbait irudi. Basahuntz bat nabarmentzen da horien artean.
Beltzez marraztua eta gora begira, bertikalki. Gorputzaren silueta mantentzen du, baina gorputz adarrak falta zaizkio. Buruan, xeheki irudikatu dira muturra eta begia, baita adar bat ere. Estalagmita-irtengune batek lepoaren bizkarraldeko lerroa markatzen du, adarra eta soinkurutzearen artean.

Aurreganbara

Aipatutako lehenengo gelatik aurreganbarara igotzen da, nekez (gaur egun erraz, eskailera baten bidez). Hartan badira hamabi irudi, horietako zenbait ikusteko zailak, aurkitu zirenetik jasan duten kalteagatik. Hona hemen nabarmenenak:

Bisontea

Bisontea
Bisontea

Bisonte hori beltzez marrazturik dago, bertikalki, atzealdeko laurdena beherantz duela, eta ikuslearen eskuinaldera begira. Gorputzaren silueta mantentzen du batez ere, aurreko aldea falta zaiola. Haren azpian, marra zuzen bat atzeko hanka dela ematen du.

Bisontea

Bisontea
Bisontea

Aurreko bisontearen gainean, eskuinaldera dago. Bisontea, hau ere beltzez marrazturik, ikuslearen ezker aldera begira dago. Burua falta zaio, baina gorputzaren gainera-koa hobeki mantentzen du.

Zaldia

Zaldia
Zaldia

Beltzez dago marrazturik. Silueta osoa mantentzen du, baita belarridun burua ere, baina aurreko hankak falta zaizkio. 46 cm neurtzen du ipurmasailetik muturrera. Deigarriak dira oso luzeak diren belarriak, baita lepoa eta buztana ere. Ipurtaldea oso nabarmena da, ganabaratxoko zaldiarena bezala, eta Ekaingo askoren antzera.

Grabatutako zaldia

Grabatutako zaldia
Grabatutako zaldia

Aurreko zaldiaren gaineko aldean dago, eskuinalde-rantz begira. Burua eta lepoaren sabelaldeko marra besterik ez da. Grabatu honek arrokako arrail batean du segida, eta kima aldeari, soinkurutzeari eta bizkarraldearen hasierari dagokie.

Grabatutako zaldia

Grabatutako zaldia
Grabatutako zaldia

Zaldi grabatu hau aurreko zaldi grabatua-ren azpiko aldean dago. Gaur egun burua eta kima bakarrik ikusten zaizkio. Atzeko aldea bere buztanarekin eta sabelaldeko marra galdu egin dira. Buruan begia eta ahoa egin zizkioten.

Bisontea

Bisontea
Bisontea

Beltzez marrazturik, 51,5 cm ditu ipurmasailetik gorputzaren hasierara. Animaliaren bizkarraldeko marra guztia ageri da, adarretik ipurmasaileraino, eta sabelaldeko marra ere bai, hanketatik hasten dena. Bisonte honetan ilajearen bi xehetasun ikusten dira: triangelu formako gune bat konkorraren oinean, inguru horretako ilaje desberdintasuna markatzen duena, eta kima, trazu motz paraleloen bidez egina. Burua falta da, aipatutako adarrak izan ezik.

Bisontea

Bisontea
Bisontea

Hau ere beltzez marrazturik dago, aurreganbarako irudirik osoena da. Ezkerrera begira dago. Zenbait xehetasun agertzen ditu, esaterako sexua eta buztan makurtua.

Panoramak

Galeria nagusia
Galeria nagusia
Alde sakonea
Alde sakonea
Aurreganbara
Aurreganbara

Bibliografia

  • ALTUNA, J.
    1976 Prehistoria Vasca. Euskaldunak 1, 16-32. Edit. Etor. San Sebastián.
  • APELLANIZ, J. M.
    1969 La caverna de Santimamiñe. Publicaciones de la Excma. Diputación de Vizcaya. 60 págs.
    1982 El arte prehistórico del País Vasco y sus vecinos. Ed. Desclée de Brouver. Bilbao. 231 págs.
  • ARANZADI, T., BARANDIARAN, J. M. & EGUREN, E.
    1925 Exploraciones en la caverna de Santimamiñe (Basondo, Cortezubi) I: Figuras rupestres. Gráficas Grijelmo. Bilbao
    1935 Exploraciones en la caverna de Santimamiñe (Basondo, Cortezubi) III: Yacimientos azilienses y paleolíticos. Diputación de Vizcaya. Bilbao
  • BARANDIARAN, I.
    1967 El Paleomesolítico del Pirineo Occidental. Monografías Arqueológicas III. Zaragoza.
    1988 Historia General de Euskalerria. Prehistoria: Paleolítico. 624 pag. + 56 láminas. Ed. Auñamendi. San Sebastián.
  • GORROTXATEGI, X.
    2000 Arte paleolítico parietal de Bizkaia. Kobie. Anejo 2. 569 págs.