Mugikortasun Jasangarriaren Saila

Salgaien garraioari burzko Inkestaren metodologia-fitxa EAEn - SGI


IDENTIFIKAZIOA

Eragiketaren izandapena:

Salgaien garraioari burzko inkesta (SGI)

 Eragiketa-kodea:

 132714 (Euskal Estatistika-Plana)

 Erakunde arduraduna:

 Mugikortasun Jasangarriaren Saila

 Beste erakunde partehartzaileak:

Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Ministerioa

 Maiztasuna:

 Hiru hilekoa

 Eragiketa-mota:

 Besteren bat

Metodologia datuen jatorriaren arabera:

 Bestelako emaitza estatistikoetatik eratorritako datuak lortzea

 

itzuli

HELBURUAK

Salgaien garraioari buruzko inkestaren helburu orokorra da salgaien garraioan garraiobide-motaren araberako eragiketak ikertzea eta sektorearen jarduera garraio-moduaren arabera kuantifikatzea.

Salgaien errepideko garraioari dagokionez, ibilgailu astunen garraio-eragiketak kuantifikatzea da helburua, sektoreak Euskal Autonomia Erkidegoan duen jarduera-maila neurtzeko. Azken finean, garraio eragiketen edo salgaien desplazamenduen inguruko unean uneko eta eguneratutako informazioa eskaini nahi da, zamatzen diren irteera puntu batetik abiatuta deskarga egiten den helmuga puntu batera arte. Honako helburuak betetzea xede dituen sistematizazio-maila gorena izateko:

  • Administrazio publikoek sektorearen inguruko plangintzak garatzeko oinarri gisa erabil ditzaten.
  • Informazio beharrak asetzeko, bai administrazio publikoen ikuspuntutik, bai garraiolari zein erabiltzaileen aldetik ere.
  • Profesional, organismo edo erakundeentzat erabilgarri izatea, eta, gerora, errepide bidezko salgaien garraioarekin lotutako esperientzia berrientzat euskarri gisa erabiltzeko.


itzuli
 

IKERTUKO DIREN ALDAGAI NAGUSIAK

Tona eta tona kilometroko desplazamendu motaren arabera:

  • Barne-mailan: udalerri barrukoa, udalerri artekoa, eskualde barrukoa, eskualde artekoa.
  • Nazioartekoa: inportazioak, esportazioak, hirugarrenen arteko trafikoa.

Tona eta tona kilometroko zerbitzu motaren arabera:

  • Publikoa
  • Pribatua

Tona eta tona kilometroko salgai motaren arabera:

  • Nekazaritza produktuak eta bizirik dauden animaliak
  • Elikagaiak eta belar-bazka
  • Petrolio-produktuak
  • Gordinean ekoiztutako edo manufakturatutako mineralak eta eraikuntza materialak
  • Makinak, ibilgailuak, manufakturatutako gaiak eta transakzio bereziak
  • Bestelako salgaiak.

itzuli

EREMUA

Populazio-eremua: Azterketaren xede den populazioa honako honek osatzen du, garraiobidearen arabera:

  1. Salgaien errepide bidezko garraio, trakzio-buru guztik k eta 3,5 tonatik gorako karga erabilgarria duten eta 6 tonatik gorako baimendutako gehieneko pisua duten ibilgailu zurrunek edo kamioiek egindako (Espainian matrikulatutakoak). Ez dira kontuan hartuko salgaiak garraiatzeko ez diren ibilgailuak, hala nola hondeamakinak, arrastatzeko garabiak, saskidunak edo obrakoak, birringailuak, zapalgailuak, suhiltzaileen kamioiak, elurra kentzeko makinak, nekazaritzako traktoreak, ibilgailu militarrak eta administrazio zibilekoak, etab.
  2. Salgaien aireko garraioa, EAEko aireporturen batean jatorria eta/edo helmuga duten hegaldi erregular edo ez-erregularretan salgaiak garraiatzen dituzten aireontziek osatutakoa (iritsierak + ireteerak).
  3. Itsas-garraioa,estatu mailakoa edo nazioartekoa, EAEko porturen batean jatorria edo helmuga duten bi lekuren artean (bata kargarako eta bestea deskargarako) salgaiak garraiatzen dituzten nabigazio-ontziek egina.
  4. Salgaiak trenez garraiatzea, EAEko tren-geltokiren batean jatorria eta/edo helmuga duten salgaiak bi lekuren artean (bata kargarako eta bestea deskargarako) garraiatzen dituzten trenek egina.

Geografikoa: Lurralde-eremuari dagokionez, aztertutako garraiobide guztietako ibilgailuek Euskal Autonomia Erkidegoan egindako garraio-eragiketa guztiak ikertzen dira.

Denborazkoa: Datuak hiruhileko natural bakoitzari buruzkoak dira.

Salgaien garraioari buruzko inkestaren datuei dagokienez, hura jarraitua da, eta urte bakoitzeko 52 edo 53 asteko informazioa jasotzen da inkesta horretatik.

Airez, itsasoz edo trenez garraiatutako salgaiei dagokienez, aztergaii den hiruhilekoan egindako garraio-eragiketa guztiak jasotzen dira..

Behaketa-unitatea eta informatzailea: Garraio, Mugikortasun eta Hiri agenda Ministerioa, hautatutako ibilgailuaren jabe den enpresaren informazioaren bidez.

a. Salgaiak errepidez garraiatzea:

Behaketa-unitatea: Astea/ibilgailua da, hau da, aukeratutako ibilgailuak astebetean egindako garraio-eragiketak. Erreferentziako astean hasten diren eragiketa guztiak sartzen dira, nahiz eta aste horren ondoren amaitu.

Unitate informatzailea hautatutako ibilgailuaren jabetza duen enpresa da.

Informazioa lortzen da salgaia garraiatzen duen ibilgailuaren ezaugarriei buruz (eta, hala badagokio, atoiaren edo erdi-atoiaren ezaugarriei buruz), garraio-eragiketaren jatorriari, helmugari eta distantziari buruz, eta, hala badagokio, zerbitzuaren prezioari buruz.

b. Salgaiak beste garraiobide batzuetan garraiatzea:

Behaketa-unitatea: Airez, itsasoz edo trenbidez salgaiak garraiatzeko egiten den eragiketa da.

 

itzuli 

KONTZEPTUAK ETA DEFINIZIOAK

Kontzeptuak eta definizioak

itzuli

 

ZABALKUNDEA

Argitalpena

Datu babesa:

Mugikortasunari buruzko estatistika-eragiketak (leiho berri batean irekitzen da) (id: 1616)

Maiztasuna:

Hiru hilerokoa

itzuli

Azken aldaketako data: