Ertzaintzaren aurrean salaketa bat aurkeztea
Deskribapena
Salaketak telematikoki aurkeztu ahal dira, baina soilik delitu-tipologia eta egoera zehatz batzuen kasuan. Horiek jarraian datozen eremu zabalgarrietan agertzen dira. Salatu nahi dituzun egintzak kasu horien barruan jasota ez badaude, salaketa ertzain-etxe batean aurrez aurre aurkeztu beharko da.
Horregatik, “Tramitazioa/Salaketa telematikoki aurkeztea” puntutik salaketa jartzen hasi aurretik, atal hauek zabaldu eta arretaz irakurri:
Salaketak telematikoki jarri ahal izateko nahitaezkoa da ziurtagiri elektroniko baliodun bat izatea (Izenpe, Bak, Bakq; DNIe,…), norbera identifikatzeko zein dokumentuak elektronikoki sinatzeko balio duena. Salaketa guztiak ezin dira telematikoki jarri, delitu-tipo eta gertaera zehatz batzuekin lotutakoak baino ez. Horregatik, jarraibideak ondo irakurri behar dira “salaketa telematikoki aurkeztea” atalaren bidez salaketa jartzen hasi aurretik.
Modalitate horren bidez BAIETZ SALATU daitezkeen egintzak
Soilik egintza hauek salatu ahal izango dira:
- Dokumentuak, ondasunak edo dirua ostea, baldin eta pertsonen aurkako indarkeriarik edo larderiarik egon ez bada eta gauzetan indarra erabili ez bada.
- Kalteak ondasunetan, baldin eta horiek lapurreten edo lapurreta-saiakeren ondorioz gertatu ez badira. Kalteak egiaztatzeko argazkiak edo dokumentuak aurkeztu behar dira, baina horrek ez du baztertzen Ertzaintzak egin beharreko konprobazioak egitea.
- Iruzurrezko zordunketak kreditu-/zordunketa-txartelean. Baldin eta horretaz ohartu bagara banku-kontuko gastuen artean kreditu-/zordunketa-txartelean baimendu gabeko karguak ikusi ditugulako, eta egileari edo gertatzeko moduari buruzko datu gehiago ez badaukagu.
Modalitate horren bidez SALATU EZIN diren egintzak
- Aurreko atalean jasota ez dagoen beste edozein delitu.
- Egintzak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo gertatu badira.
Baldin eta egilea identifikatuta badago, ezaguna bada edo fisikoki ezagutu ahal baduzu. Horrelakoetan, salaketa aurrez aurre aurkeztu behar da, eginbide osagarriak egin ahal izateko.
Salbuespen gisa, Segurtasun Sailarekin akordioak sinatuta dituzten saltoki edo enpresek kasu horretan salaketa modu telematikoan aurkeztu ahal dute, akordio horietan jasota dauden baldintzetan eta kasuetan baino ez.
- Ekintzak indarkeria fisikoa edo larderia erabiliz gertatu badira, edo sexu izaera badaukate edo bereziki larriak badira, salaketa aurrez aurre aurkeztu behar da polizia zentro batean, horrelako delituak modu singularizatuan tratatu behar direlako, biktimari zuzeneko eta berehalako arreta emanez, delitu-tipologiaren araberako arreta espezializatua eta biktimari berari egokitua.
- Egintzaren inguruabarrengatik nahitaezkoa bada poliziak ebidentziak jasotzeko esku-hartzea, esaterako, etxebizitzetan edo enpresetan egindako lapurretetan edo balio ekonomiko handiko egintzetan.
- Delitua ikus zezaketen lekukoak daudela jakinez gero.
KONTUZ! EZIN IZANGO DUZU SALAKETAN INFORMAZIO GEHIGARRIA SARTU:
Salaketa sinatu aurretik, ziurtatu ezazu behar diren datu guztiak sartu dituzula (ebatsitako edo kaltetutako objektuak edota dokumentuak eta horien deskribapenak, txartelean egindako okerreko karguak, etab.).
Hala ere, salaketa sinatu ondoren, informazioa gehitu behar dela uste baduzu, Ertzain-etxe batera joan beharko duzu hori jakinaraztera, salaketari ezin baitzaio informazioa modu telematikoan gehitu. Geroagoko inplementazio-fase batean, salaketan informazioa gehitzeko aukera irekiko da.
Ez sortu beste salaketa telematiko bat ekintza beragatik.
Beste informazio batzuk
- Delitua oraintxe bertan gertatzen ari bada edo gertatu berri bada, jakinarazi berehala 112 telefono zenbakiaren bidez.
- Salaketarekin batera, egintzak egiaztatzeko, egoki deritzezun proba-baliabideak (argazkiak, dokumentuak, etab.) aurkeztu ahal dituzu. Horretarako, atal espezifiko bat izango duzu.
- Salaketa aurkeztu ondoren, Ertzaintzak beharrekotzat jotzen badu salaketaren gaineko egiaztapen- edo ikerketa-kudeaketak egitea, zurekin harremanetan jarri ahal dira zuk emandako telefonoaren edo helbide elektronikoaren bidez.
Ziurtagiri elektroniko baliodun bat ez badaukazu, salaketa nahitaez modu presentzialean aurkeztu beharko duzu eta, horretarako, aurretiko hitzordua eska dezakezu edozein ertzain-etxetan “Salaketa presentzialerako aurretiko hitzordua” atalaren bidez.
Beste informazio batzuk:
- Delitua oraintxe bertan gertatzen ari bada edo gertatu berri bada, jakinarazi berehala 112 telefono zenbakiaren bidez.
- Salaketarekin batera, egintzak egiaztatzeko, egoki deritzezun proba-baliabideak (argazkiak, dokumentuak, etab.) aurkeztu ahal dituzu.
Nori dago zuzenduta
Adin nagusiko edozein pertsona.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Ertzaintzaren Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Ertzaintzaren Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Kodea(k)
- Salaketa telematikoki aurkeztea: 1093701
- Salaketa presentzialerako aurretiko hitzordua: 10937_01
Salaketa aurkeztea
Bide telematikotik edo aurrez aurre zer salatu daitekeen ikusteko, “Deskribapena” atala kontsultatu ahal duzu.
Ziurtagiri elektroniko baliodun bat eduki behar da (Izenpe, Bak, Bakq, DNIe …), identifikazioa eta dokumentuen sinadura elektronikoa ahalbidetzeko.
Ziurtagiri elektronikoak pertsonala izan beharko da eta ezin izango dira enpresa-ziurtagiriak erabili.
Bide horretatik jarritako salaketak balioa izango du soilik zure karpetan jasotzen duzunean salaketa jarri izanaren ziurtagiria eginbideen erreferentziarekin.
-
Zure burua identifikatzeko ziurtagiri elektroniko bat erabili baldin baduzu (NANa edo herritarren ziurtagiria), ez daukazu dokumenturik erantsi beharrik.
- Pertsona fisikoaren nortasuna
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Salaketa presentzialerako aurretiko hitzordua
Aurretiko hitzorduaren zerbitzua ezarpen-fasean dago; gaur egun Arabako eta Gipuzkoako Ertzain-etxeetarako bakarrik dago eskuragarri.
Ziurtagiri elektroniko baliodun bat ez badaukazu, salaketa nahitaez modu presentzialean aurkeztu beharko duzu eta, horretarako, aurretiko hitzordua eska dezakezu edozein ertzain-etxetan “Salaketa presentzialerako aurretiko hitzordua” atalaren bidez.
Salaketa presentzialki egiteko, jo gertuen duzun ertzain-etxera.
Ertzain-etxe guztien kokapena.
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.