Hezkuntza Saila

Saileko lehen lanerako jarraibideak

Hezkuntza Sailarekin izan duzun lehen lan-harremanaren ondorioz, beharrezkoa da eskatutako informazio guztia Ordezkagunean (leiho berri batean irekitzen da) betetzea. Jada ez da beharrezkoa dokumentu gehigarririk betetzea; informazio guztia behar bezala jaso beharko da Ordezkagunean.

Halaber, zure datuak Sexu Delitugileen Erregistro Nazionalean kontsultatzeko baimena eman beharko diozu sailari, Hezigunearen ataritik (leiho berri batean irekitzen da). Oso garrantzitsua da datu horiek bidaltzea eta lehen aipatutako baimena lehenbailehen ematea, Gizarte Segurantzan alta eman ahal izateko. Gainera, Ordezkaritza bakoitzak izendapena gauzatzeko beharrezkoa den beste edozein agiri eskatu ahal izango dizu.