EVE-Energiaren Euskal Erakundearen 2025., 2026., 2027. eta 2028. urteetarako dirulaguntzen plan estrategikoa

Helburuak

Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 6.1 artikuluak ezartzen duenez, lege horren 2. artikuluan aipatutako erakundeek garatzen duten dirulaguntza jarduera aldez aurretik planifikatu beharko da, plan estrategiko baten bidez.

EEEren 2025-2028 aldirako dirulaguntzen plan estrategikoa EEEk ezarri nahi duen energiaren arloko dirulaguntzen jarduera planifikatzeko tresna da (efizientzia energetikoa, energia berriztagarrien aprobetxamendua eta mugikortasun iraunkorraren sustapena), eta helburu du onura publikoko edo interes sozialeko jarduerak sustatzea edo helburu publikoak lortzea sustatzea, laguntzak emanez.

Euskadiko 2030erako Energia Estrategian eta Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko 1/2024 Legean ezarritako helburuek gidatu dute EEEren 2025-2028 aldirako dirulaguntzen plan estrategikoaren diseinua.

Plan honek barne hartzen ditu helburuak, lortu nahi diren ondorioak, horiek lortzeko behar den epea, aurreikus daitezkeen kostuak, finantzaketa-iturriak, eta planaren helburuekin lotutako ekintzak eta adierazleak, jarraipena eta ebaluazioa egiteko aukera ematen dutenak. Hala ere, izaera programatiko hutsa duela adierazten da, eta, beraz, haren edukiak ez du ez eskubiderik ez betebeharrik sortzen, eta haren eraginkortasuna dirulaguntzen ildoak praktikan jartzearen mende dago, besteak beste ekitaldi bakoitzeko aurrekontu-baliabideak kontuan hartuta.

Legegintzaldia

XII. Legegintzaldia