Lehendakaritza

46. Euskadiko Zainketa Aringarrien Plan 2016-2020

Helburuak

Plan honen bitartez, pazienteari eta haren familiari arreta homogeneoa eta kalitatekoa eman nahi zaie etxean, egoitzan edo ospitalean. Helburua zera da, alde batetik, euskal gizarteari laguntza-sistema hobea eskaintzea pazientea ahalik eta modurik aktiboenean bizitzeko, eta, bestetik, laguntza ematea familiak ahalik eta ondoen eramateko bere pertsona maitearen gaixotasuna eta bere sufrimendua.

Plan honek, ekitatetik abiatuta, Zainketa Aringarrietan kalitateko arreta eskainiko duen asistentzia-eredu bat garatzearen aldeko apustua egin du, Osakidetzaren asistentzia-maila guztietan, asistentzia-kate bakar baten kate-maila gisa, eta Lurralde Historiko guztietan.

Plan honen helburua arreta integratua eta eraginkorra ematea da, pazientea eta haren zaintzaileak, hau da, pertsonak oinarri dituela.

 

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Garatzeko jarduerak eta baliabideak

Zainketa aringarrien alorreko arreta garatzea eta arreta horretan sakontzea 6 helburu orokorren inguruan:

1.- Eredu homogeneo bat finkatzea ESI guztietan eta asistentzia-maila guztietan. Zerbitzuotarako sarbideak ekitate-baldintzak beteko ditu, hala nola zainketa aringarriak behar dituzten pertsonek eskubidea duten zerbitzuen kalitatearenak. Ekintzak:

  1. ESI bakoitzak eskura dituen baliabideak aztertuko ditu eta EAEko zainketa aringarrien arreta-eredura molda­tuko du bere egitura, lehen aipatutako asistentzia-mailetako edozeinetan zainketa aringarriak eman ahal izateko.
  2. Kalitateko arreta, pazienteen osasun-premiei egokitua, bermatzeko, behar diren aliantzak eta koordinazio-mekanismoak ezartzea honako hauen artean: Osakidetzaren Zerbitzu Erakundeak eta Gizarte Zerbitzuak.
  3. Osasun Sailak, paziente horien tratamenduaz maizen arduratzen diren profesionalekin batera, Planaren Segimendu Batzordea sortzea.

2.- Gaixotasun aurreratuaren edo sendaezinaren kasuetan, arretaren kalitatea hobetzea, pazientearen eta senitartekoen autonomia eta premiak errespetatuta, historia klinikoan erregistratutako banako arreta-planaren bitartez. Ekintzak

  1. Osabide egokitzea, Zainketa Aringarriak behar dituen pazienteari arreta emateko inprimaki espezifiko bat txertatuz.
  2. ESI bakoitzaren eremuan komunikazio- eta prestakuntza-ekintzak zabaltzea Zainketa Aringarriak behar dituen pazienteari arreta emateko inprimakiaren berri izateko eta inprimaki hori erabiltzeko.
  3. Asistentzia eta laguntza emateko prozesuak (informatikoak bereziki) egokitzea ESI bakoitzean, pazienteari ematen zaion arreta lehen mailako arreta-mailaren eta etxeko arreta-mailaren arteko koordi­nazioan oinarritzeko.
  4. La Caixa fundazioarekin sinatutako hitzarmenaren esparruan, arreta psikosozialeko taldeen estaldura Araba­ra hedatzea. 

3.- Zainketa aringarriak eskaintzeko baliabide-eskuragarritasuna handitzea. Ekintzak:

  1. Barrualde-Galdakao ESIn (Galdakao-Usansolo ospitalea), zainketa aringarrien taldea eratzea, beste unitate eta zerbitzu batzuei laguntzeko
  2. Santurtziko San Juan de Dioseko zainketa aringarrien unitatea ituntzea, Ezkerraldeko pazienteei arreta emateko.
  3. San Juan de Diosek eskaintzen duen etxeko Zainketa Aringarrien zerbitzua San Juan de Diosekin sinatutako itunean sartzea Zerbitzua koordinatuz eta gainbegiratuz.
  4. Galdakao-Usansolo Ospitalean Zainketa Aringarrietako hiruzpalau ohe ezartzea Gernikaldeko Zainketa Aringarrien beharretarako.
  5. Eibarko Ospitale berriko egonaldi ertaineko unitatean aurreiku­sitako Zainketa Aringarrietako oheak ezartzea.
  6. Arreta espezifikoa antolatzea Zainketa Aringarrietako Unitateetan.

4.- Zainketa Aringarrietako profesionalen gaikuntza eta prestakuntza hobetzea. Ekintzak:

  1. Esparru hori sartuko da EHU/Osasuna batzorde mistoaren jardunean, eta zainketa aringarrien arloko ezagutza-multzoa medi­kuntzako eta erizaintzako ikasleen curriculum-edukiei zein eratara gehituko zaien aztertuko du.
  2. Zainketa Aringarriaren berariazko prestakuntzari lehentasuna ematea, Osakidetzaren Erakunde Zentralaren prestakuntza-jarduerei dagokienez.
  3. Zainketa Aringarrien gaineko prestakuntzari lehentasuna ematea graduondokoan, profesionalentzako prestakuntza aurreraturako laguntzetan eta zientzia-elkarteen jardueren antolaketan.

5.- Etengabeko prestakuntza sustatzea arreta aringarria behar duten pazienteei arreta ematen dieten erakundeetan. Ekintzak:

  1. Zainketa Aringarrien Arreta Integralaren Plana ebaluatzeko tres­na bat garatu, estandarizatu, baliozkotu eta orokortzea.
  2. Diagnostiko-kodeak eta/edo Zainketa Aringarrien prozedu­rak modu uniformean erabiltzea, bechmarkingeko eta etengabeko hobekuntzako prozesuei bide emateko.
  3. ESI bakoitzak Zainketa Aringarrien gainean duen ikuspegia/estrategiaren segimen­dua egitea, eta emaitzena, ZAPen aurreikusitako kontraste-auditoretzen bitartez.

6.- Pediatriaren eremu espezifikora mugatuta egotea, honako helburu hau izanik: Pediatriako Zainketa Aringarrien eredua hedatzea lankidetzan jardunda.  Ekintzak

  1. Unibertsitate-ospitaleen etxeko ospitaleratze-zerbitzuetako pediatriako zainketa aringarriak egituratzea (Gurutzetakoa salbu, dagoeneko unitate espezifiko bat duenez), profesional batzuk pediatriako zainketa aringarrietan espezializatuta.
  2. Beren lana eremu horretan garatzen duten profesionalen asistentzia-jarduera eta irakaskuntza-jarduera koordinatzea.

 

Denborazko konpromisoa

Euskadiko Zainketa Aringarrien Planak 4 urteko denbora-muga du: 2016-2020. Plan honek ekarriko du asistentzia-baliabideak hedatzea, eta baliabide horiek pixkanaka ezarri beharko dira aldi horretan.

Segimendu eta ebaluaziorako formulak

Osasun Sailak eta Osakidetzaren Zuzendaritza Nagusiak Planaren garapenari, bilakaerari eta helburuen lorpenari buruzko jarraipena egingo du. Ildo horretan, Planaren betetze-maila txertatuta dago ESI guztien urteko Programa Kontratuan.

Planean, halaber, plana bera autoebaluatzeko tresna bat txertatu da. Tresna horrek ESI bakoitzak zainketa aringarrietan eta haien hedapenean erabiltzen duen estrategia aztertzeko balio izango du, baita etengabeko prestakuntza bermatzeko ere.

Tresna horren (ikus Planaren 4. eranskina) bitartez honako hauek aztertzen dira: ESIren estrategia, estrategiaren hedapen-maila, Planaren garapenean ikusitako emaitzak, hobekuntza-esparruak eta ezar daitezkeen hobekuntza-neurriak.

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data:

Azken aldaketako data: