18. Mugikortasun Elektrikoaren Plan Zuzentzailea
Helburuak
Planaren helburua da mugikortasun jasangarria eta ibilgailu elektrikoa sustatzea EAEn eta 2010-2020 aldian lortu beharreko helburuak eta helburu horiek erdiesteko ekintzak zehaztea . Hori gauzatzeko, erabaki da balio katea osatzen duten eragile publiko eta pribatuekin koordinatuta aritzea, Euskadirentzat mugikortasun jasangarriaren eredua bilaka dadin eta lurraldearen garapen sozio-ekonomikoari eta jakintza sortzeari lagundu diezaion.
Hauexek dira Mugikortasun Elektriko Jasangarriaren Plan Integralean jasotako helburu estrategikoak:
- Euskadin mugikortasun jasangarriagora hurbiltzea, garraiobide elektrikoen eskaria eta erabilpena gehituz.
- Ekonomiaren eta tokiko ezagutzaren garapena bultzatzea, ibilgailu elektrikoa nazioartean ezartzeak dakartzan produktu, zerbitzu, berrikuntza eta baliabideen premiak baliatuz.
- Ingurune egokia sortzea gizarteak eta enpresek mugikortasun elektrikoa onar dezaten, eredu propioa, prestakuntza, sustapena eta sentsibilizazioa erabiliz.
Legegintzaldia
XI. Legegintzaldia
Denborazko konpromisoa
2018-2020
Azken aldaketako data: