Etxebizitzen eta eraikinen birgaitze integral eta eraginkorraren arloko laguntzak (Renove programa integrala), Euskal Autonomia Erkidegoko ondare eraikian esku hartzeko proiektuak egiteko eta horietatik eratorritako obrak gauzatzeko. 2020
- Erakundea:
- Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
- 2020ko ekitaldirako etxebizitzen eta eraikinen birgaitze integral eta eraginkorrerako laguntzen programa (RENOVE INTEGRAL programa) iragartzea eta arautzea, Euskal Autonomia Erkidegoko ondare eraikian esku hartzeko proiektuak prestatzeko eta horien ondoriozko obrak egiteko.
- Esku hartzeko proiektu horietan proposaturiko jarduketen xedea izango da nagusiki etxebizitzetarako erabiltzen diren eraikinetan edo familia anitzeko eraikin-multzoetan esku hartzea.
Deialdi honetan, etxadiak edo etxebizitza-blokeak eratu arte multzokatuta dauden familia anitzeko eraikin eta eraikin multzoei buruzko proiektuak, edo etxebizitza-blokeen alde bat eratu arte multzokatuta dauden proiektuak besterik ez dira sartuko. Bi kasuetan, esku-hartzea gutxienez sei etxebizitzako bizitegi-multzo baten gainean egin beharko da.
- Laguntzak xede dituen familia anitzeko eraikinen eraikitze-datak 1980. urtea baino lehenagokoa izan behar du, eta eraikin horiek egokiak izan behar dute hirigintzari eta egiturari dagokienez, Ondare Urbanizatu eta Eraikia Birgaitzeko Jarduketa Babestuei buruzko Dekretuak (abenduaren 30eko 317/2002) ezarritako moduan:
- Laguntza-programa honi heltzen dioten ondare eraikian esku hartzeko proiektuen helburuak izan beharko du dauden eraikinen irisgarritasuna, bizigarritasuna eta energia-eraginkortasuna hobetzea. Horretarako, esku-hartzeko proiektuek honako jarduketa hauek bildu beharko dituzte:
- Energia-eraginkortasunaren hobekuntza
- Eraikinen irisgarritasunaren hobekuntza
- Suteen aurkako segurtasun-baldintzen hobekuntza
- Higiezinaren egungo egoerak ez badu behar lehen deskribatutako inongo eremutako jarduketarik adierazitako betekizunak bermatuta egoteagatik, ez da beharrezkoa izango eremu horrekin lotutako jarduketarik sartzea. Ildo horretatik, aurkeztutako dokumentazioan, justifikatu beharko da aplikagarria den araudia eta jarduketa bakoitzerako errekeritutako estandarrak betetzen direla.
- Laugarren apartatuan aipaturiko jarduketek interes kulturalekotzat jotzen diren higiezinei edo beste edozein babes-araubidetan daudenei eragiten dietenean, aplikatzekoa den babes-araubidea kudeatzeko eskumena duen organoak haien aldeko txostena edo baimena eman beharko du, hala badagokio, beraren araudiaren arabera.
- Esku hartzeko proposamen hauek ezin dute diru-laguntzarik jaso:
- Hutsik dauden, aurri-egoera aitortu zaien edo aitortu ahal zaien eraikinei buruzkoak. Eraikin bat hutsik dagoela esaten da etxebizitzen % 50 okupatuta ez daudenean, etxebizitza bakoitzeko errolda-ziurtagiri kolektiboan jasotzen denaren arabera.
- Hutsik dauden, aurri-egoera aitortu zaien edo aitortu ahal zaien eraikinei buruzkoak. Eraikin bat hutsik dagoela esaten da etxebizitzen % 50 okupatuta ez daudenean, etxebizitza bakoitzeko errolda-ziurtagiri kolektiboan jasotzen denaren arabera
- o Eraikinaren egitura birgaitzeko direnak edo eraikinak etxebizitza kopurua handitzeko erabat birgaitzeko direnak.
Eraikinetan esku hartzeko proposamenak ez dira diruz lagunduko, baldin eta EITeko irizpenean 1., 2. edo 3. mailako obrak agertzen badira, salbu eta laguntzen eskaerak honako dokumentu hauetako bat jasotzen badu:
- 1., 2. eta 3. mailako obren exekuzioa jasotzen duen esku hartzeko proposamena.
- Erkidegoaren akordioa; horren bidez, obra horiek agindu honen 14. artikuluan ezarritako epearen aurretik exekutatzeko konpromisoa hartzen du.
- Obra horien EITa zuzentzeko ziurtagiria, dagokion udalean aurkeztu izana egiaztatzen duen zigilua barne.
Ez dira diruz lagunduko eraikinetan esku hartzeko proposamenak, baldin eta bertako etxebizitzek ez badituzte betetzen ondare urbanizatua eta eraikia birgaitzeko jarduera babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren IV. eranskinean ezarritako gutxieneko bizigarritasun-baldintzak, salbu eta laguntzak jasotzeko eskaerak honako dokumentu hauetako bat badu:
- Gutxieneko baldintza horiek bete ahal izateko beharrezko obrak exekutatzea barne hartzen duen esku hartzeko proposamena.
- Baldintzak betetzen ez dituzten etxebizitzen jabeen konpromisoa, obrak Aginduaren 14. artikuluak aurreikusitako epea bete aurretik egiteko.
Gutxieneko bizigarritasun-baldintzak betetzea esku hartzeko proposamenaren azalpen- eta justifikazio-memorian jaso beharko da, II. eranskinean ezarritakoarekin bat.
Diruz lagundu daitezkeen jarduerak.
Honako hauek hartuko dira diruz lagundu ahal diren jarduketatzat:
- Efizientzia energetikoa hobetzea:
- Jarduketa pasiboak: diruz lagungarriak izango dira eraikinen inguratzailean egiten diren erabateko jarduketa pasiboak, berokuntzarako urteko energia-eskaria gutxienez % 30 murrizten badute, eraberritu aurreko gastuarekin alderatuz gero. Energia-efizientziako gutxieneko eskakizunak memoria teknikoan justifikatuko dira, Eraikingintzaren Kode Teknikoko «Energia aurreztea» oinarrizko dokumentuaren arabera.
Jarduketa aktiboak: diruz lagundu ahal izango dira eraikineko lehen mailako energia ez-berriztagarriaren kontsumoa, eraberritu aurreko kontsumoarekin alderatuz gero, orotara % 30 murriztea lortzen duten jarduketa aktiboak. Besteak beste:
- Energia-efizientzia handiko ekipoak dituzten instalazio zentralizatuak.
- Energia-efizientzia handiko banakako instalazioak. Bazter uzten da galdara indibidualak ordeztea edo instalatzea (halakorik ez bada) eraikinean kalifikatzen diren etxebizitzen % 80tik beherako portzentajean, horien potentzia termikoen batura 100 kW-tik beherakoa bada.
- Eguzki-kolektoreak eta energia berriztagarriko beste iturri batzuk jartzea.
Instalazio termikoak bete behar dituen energia-efizientziako gutxieneko baldintzak memoria teknikoan justifikatuko dira, Eraikingintzaren Kode Teknikoko «Energia aurreztea» oinarrizko dokumentuan eta Eraikinetako Instalazio Termikoei buruzko Erregelamenduan (RITE) xedatutakoaren arabera.
- Energia-monitorizazioa.
- Irisgarritasuna hobetzea:
- Igogailuak instalatzea, kanpoaldean nahiz eraikinen barrualdean, aurrez halakorik ez bazuten eta, beharrezkoa bada, eskaileran ere moldaketak egitea.
- Igogailuak egokitzea jadanik igogailua duten eraikinetan.
- Zero kotara arteko irisgarritasuna konpontzea xede duten jarduketak, aurreko bietan sartu ezin direnak.
- Irisgarritasuna konpontzeko eta bide publikotik eraikinera arteko ibilbidea irisgarria dela bermatzeko jarduketak, ezkaratzaren gertuko urbanizazio pribatuko guneetan egiteko direnak (jarduketak arkupeetan edo etxe aurreko lorategietan), ez baldin badago beste ibilbide irisgarririk aukeran.
- Suteen aurkako segurtasuna hobetzea:
- Detekzio- eta alarma-sistemak instalatzea.
- Ebakuatzeko sistemak instalatzea: larrialdiko argiteria.
- Sua itzaltzeko sistemak instalatzea: itzalgailuak eta tutu lehorra.
- Etxebizitzen kanpoko bizigarritasuna hobetzea:
- Balkoiak edo terrazak jartzea kanpotik lehen halakorik ez zuten eraikinetan, espazio horiek etxebizitzen erabilera pribatiboko espazio gisa konfiguratzen direnean.
- Balkoiak handitzea edo luzatzea lehendik dauden eraikinetan, harik eta kanpoko gela edo terraza bihurtu arte, espazio horietarako azalera handitzen denean eta etxebizitzen erabilera pribatiboko espazio gisa konfiguratzen direnean.
Dirulaguntza jaso dezaketen kostuak
Aurreko artikuluan azaldu diren esku-hartzeekin bat etorriz, hauek izango dira dirulaguntza jaso dezaketen kostuak:
a) Txostenak, ziurtagiriak eta proiektuak idaztea eta lanak zuzentzea.
b) Diruz lagundu daitezkeen esku-hartzeei dagozkien obrak gauzatzea. Diruz laguntzen diren jarduketak gauzatzeko ezinbestekoak direnean soilik lagundu ahal izango dira diruz.
Esku-hartzean agindu honen arabera diruz lagundu ezin diren jarduketak ere egingo badira, diruz lagundu daitezkeen jarduketek obraren guztizkoari dagokionez hartzen duten proportzioan soilik eman ahal izango da obra idatzi eta zuzentzearen ondoriozko ordainsari teknikoetarako dirulaguntza.
Aurrekontuko zuzkidura
8.867.730,87 eurosPrestazio ekonomikoa
Laguntza horiek emateko 8.867.730,87 euro bideratuko dira guztira, eta honela banakatuko dira:
- 2018. urtea: 1.417.730,87 euro
- 2019. urtea: 2.000.000,00 euro
- 2020. urtea: 3.950.000,00 euro
- 2021. urtea: 1.500.000,00 euro
Ordainketa-modua:
Deialdi honen babesean emandako diru-laguntza ordaintzeko, ordainketa partzialak egingo dira, honela:
- Aginduaren 17. artikuluaren 1.a) atalean ezarritako epea igaro ondoren, berariaz uko egiten ez bazaio, emandako diru-laguntzaren ehuneko hamabostaren ( % 15) baliokidea den ordainketa aurreratua egingo da. Ez da diru-laguntzaren ordainketa berririk egingo, harik eta justifikatu arte, 11. artikuluan jasotakoaren arabera, aurreratutako ordainketa horren berdina edo handiagoa den diru-laguntza bat.
- Lizitazioa egin eta obrak hasi aurretik: txostenak, ziurtagiriak eta proiektuak idazteagatiko ordainsari teknikoak, aurreko artikuluan adierazitako moduan egindako gastua egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu ondoren.
- Obrak egin bitartean, ordainketa bat, jarduketaren % 30 gauzatu dela egiaztatzen denean, eta beste ordainketa bat, % 70 gauzatu dela egiaztatzen denean, egindako gastua egiaztatzeko dokumentazioa aurreko artikuluan adierazitako moduan aurkeztu ondoren.
- Jarduketa amaitzean, azken ordainketa bat egingo da, eta, horren barruan, obra-likidazioari eta obren zuzendaritzatik eratorritako zerbitzu-sariei dagokien diru-laguntza ordainduko da, aurreko artikuluan aurreikusitako baldintzetan egindako gastua egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu ondoren. Emandako diru-laguntzaren eta benetan gauzatutakoaren eta fakturatutakoaren artean desadostasunik badago, diru-laguntza egokitu ahal izango da, agindu honen 20. artikuluan ezarritako moduan.
Ekitaldi batean ordaindutako kopuruak inoiz ez dira izango adjudikazio-ebazpenak urteko horretarako ezartzen duen zenbatekoa baino handiagoak.
Diruz lagundutako ekintza justifikatzeko azken eguna 2023ko irailaren 30a baino lehen.

Nori dago zuzenduta
Jabekideen komunitateak
Etxebizitzaren Sozietate Publikoak
Euskal Autonomia Erkidegoko udalak
Eskakizunak:
- Jarduketen eremuan sartzen diren eta babespeko errentamendurako erabiltzen diren eraikinen jabe izan, osorik nahiz hein batean
Etxebizitzaren Sustatzaile Publikoak
Eskakizunak:
- Jarduketen eremuan sartzen diren eta babespeko errentamendurako erabiltzen diren eraikinen jabe izan, osorik nahiz hein batean
Udalerria baino eremu txikiagoko toki-erakundeak.
Eskakizunak:
- Jarduketen eremuan sartzen diren eta babespeko errentamendurako erabiltzen diren eraikinen jabe izan, osorik nahiz hein batean
Betekizunak
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
Eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. -
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
Eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera. -
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
Eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. - Jabeen Erkidegoak alde batera utzita, erakunde eskatzailea jardueren eremuaren baitako eraikinen jabe osoa edo partziala da, eta horren helburua errentamendua da.
-
Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
Eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. - Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzea
- Ez dituzte hasi eskaera honen helburua diren obrak
- Ez du udal-lizentziarik, eskaera honen helburua diren obrak exekutatzeko
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Etxebizitza Sailburuordetza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Lau pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
|
-
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar duzu.
- Beste laguntzarik ez duzula jaso aitortzen baduzu, ez daukazu dokumenturik aurkeztu beharrik.
- Beste finantziazio-iturriren bat baldin baduzu edo eskatu baduzu, “Bestelako diru-laguntzak” inprimakia bete eta eskabideari erantsi.
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
Zergak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen badituzu, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Zerga-betebeharrak betetzen dituzulako Foru Ogasunak egindako ziurtagiriaren kopia eskaneatua (PDF formatuan).
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzea
-
Erakunde eskatzaileak ordezkari baten bidez, eskaera hau aurkezten duen pertsonaren bidez, jardun dezake.
Honela identifika zaitezke:
- Laguntza eskatzen den erakundearen ziurtagiri elektronikoaz; hori eginez gero, ez da beharrezkoa ordezkaritza-botere nahikoa daukazula frogatzea.
- Pertsona fisiko edo juridikoaren ziurtagiriaz, laguntza jasotzen den erakundearen legezko ordezkaria bazara; orduan, ordezkaritza-ahalordea aurkeztu beharko duzu. Jabekideen batzar bat ordezkatuz gero, jabekideen batzarraren onespen-erabakia, ordezkaritza ematen zaion pertsona identifikatzen duena, aurkeztuko da.
-
Aginduaren II. eranskinaren arabera idatzi beharko da eta monitorizazio proposamena barnean hartu beharko du, aginduaren I. eranskinaren arabera.
-
Planoen eskala eta neurria normalizatuak izan beharko dira. Horien definizio maila aurreproiektu batena izango da; dena dela, gaur egungo egoeraren eta birgaitu ondorengo egoeraren irisgarritasun-baldintzak justifikatzeko behar diren kotak eta oharrak egin beharko dira.
- Egoeraren eta kokalekuaren planoak.
- Gaur egungo egoeraren oinplanoak, sekzioak eta altxaerak.
- Birgaitu ondorengo egoeraren oinplanoak, sekzioak eta altxaerak (esku-hartzearen ondorioz nabarmen aldatu direnak baino ez).
- Egungo egoeraren irisgarritasun-baldintzak (bide publikotik), eta suteei aurre egiteko dauden segurtasun-baldintzak:
- Hiri-eremuaren eta atarirako sarbidearen oinplanoak, kota orokorrak eta zirkuluak barne, irisgarritasun-araudia betetzen den egiaztatzeko, eta dauden aldapak eta maldak adierazita.
- Eredu-oinplanoa eta kota orokorrak komunikatzeko nukleoa.
- Birgaitu ondorengo egoeraren irisgarritasun baldintzak eta suteei aurre egiteko segurtasun-baldintzak.
- Hiri-eremuaren eta atariko sarbidearen goitiko bista, kota orokorrak eta zirkuluak barne, irisgarritasun-araudia betetzen den egiaztatzeko, eta proposatutako aldapak eta maldak adierazita. Suteei aurre egiteko babes-sistemen antolamendua.
- Eredu-oinplanoa eta kota orokorrak komunikatzeko nukleoa. Suteei aurre egiteko babes-sistemen antolamendua.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
Eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. -
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
Eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera. -
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
Eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. - Jabeen Erkidegoak alde batera utzita, erakunde eskatzailea jardueren eremuaren baitako eraikinen jabe osoa edo partziala da, eta horren helburua errentamendua da.
-
Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
Eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. - Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzea
- Ez dituzte hasi eskaera honen helburua diren obrak
- Ez du udal-lizentziarik, eskaera honen helburua diren obrak exekutatzeko
- Jarduketen eremuan sartzen diren eta babespeko errentamendurako erabiltzen diren eraikinen jabe izan, osorik nahiz hein batean
- Jarduketen eremuan sartzen diren eta babespeko errentamendurako erabiltzen diren eraikinen jabe izan, osorik nahiz hein batean
- Jarduketen eremuan sartzen diren eta babespeko errentamendurako erabiltzen diren eraikinen jabe izan, osorik nahiz hein batean
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- zerbitzu elektronikora sartu.
Oharrak:
- Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
- Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Justifikazioa
Ezarritako betekizunak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, behar den dokumentazioa aurkeztu beharko duzu.
- Obrak hasi aurretik, eta onuradun bihurtu ondoren, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
- Obrak gauzatzeko proiektua onartu ondoren, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:
- Obrak egin bitartean eta diru-laguntzaren ordainketa-eskaera bakoitzarekin batera:
- Diru-laguntzaren xede den jarduera amaitzean:
-
Txosten horrek diruz lagundu ahal den jarduketa bakoitzerako ezarri diren betekizunak betetzen direla justifikatu beharko du: Obra Amaieran eta ziurtagirietan jasotako informazioarekin bat datorren ziurtagiri energetikoa kalkulatzeko kontuan hartutako parametroak jasotzen dituen efizientzia energetikoa hobetzeari buruzko laburpena; irisgarritasun arloko betetze-mailari buruzko laburpena eta eraberritutako egoeraren planoak (behar bezalako xehetasunak barne, hala nola kotak, sestrak, maldak, etab.), betetzea egiaztatzeko; eta, sartutako suteen kontrako segurtasun-instalazioen laburpen eta planoak. Esku-hartzean kanpoko bizigarritasuna hobetzeko jarduketak sartzen badira, jarduketa horien laburpena eta planoak ere sartu beharko dira. Era berean, hasieran onartutako proposamenari aldaketarik eginez gero, horiek berariaz adierazi beharko dira.
Emandako laguntza justifikatzeko, erantsi Nire karpeta atalean eskatzen den dokumentazioa.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Hirugarrenen alta-agiria edo datu aldaketa Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Finantza Sailaren Erregistroan.
Administrazioak diru-laguntza horien onuradunei dagozkien zenbatekoak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Finantza Sailaren Hirugarrenen Erregistroan egon beharko dute izena emanda onuradunek.
Beste tramite batzuk
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.