Etxebizitzak eta eraikinak era efizientean birgaitzeko diru-laguntzen programa (RENOVE programa), Euskal Autonomia Erkidegoko ondare eraikian esku-hartzeko proiektuak egin eta haien ondoriozko obrak gauzatzeko. 2018
- Erakundea:
- Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
- 2018ko ekitaldirako etxebizitzen eta eraikinen birgaitze eraginkorrerako laguntzen programa (RENOVE programa) iragartzea eta arautzea, Euskal Autonomia Erkidegoko ondare eraikian esku hartzeko proiektuak prestatzeko eta horien ondoriozko obrak egiteko.
- Esku hartzeko proiektu horietan proposaturiko jarduketen xedea izango da nagusiki etxebizitzetarako erabiltzen diren eraikinetan edo familia anitzeko eraikin-multzoetan esku hartzea.
- Laguntzak xede dituen familia anitzeko eraikinen eraikitze-datak 1980. urtea baino lehenagokoa izan behar du, eta eraikin horiek egokiak izan behar dute hirigintzari eta egiturari dagokienez, Ondare Urbanizatu eta Eraikia Birgaitzeko Jarduketa Babestuei buruzko Dekretuak (abenduaren 30eko 317/2002) ezarritako moduan.
- Laguntza-programa honi heltzen dioten ondare eraikian esku hartzeko proiektuen helburuak izan beharko du dauden eraikinen irisgarritasuna, bizigarritasuna eta energia-eraginkortasuna hobetzea. Horretarako, esku-hartzeko proiektuek honako jarduketa hauek bildu beharko dituzte
- Energia-eraginkortasunaren hobekuntza
- Eraikinen irisgarritasunaren hobekuntza
- Suteen aurkako segurtasun-baldintzen hobekuntza
- Bizigarritasun-baldintzen hobekuntza
- Aurreko apartatuan aipaturiko jarduketek interes kulturalekotzat jotzen diren higiezinei edo beste edozein babes-araubidetan daudenei eragiten dietenean, aplikatzekoa den babes-araubidea kudeatzeko eskumena duen organoak haien aldeko txostena edo baimena eman beharko du, hala badagokio, beraren araudiaren arabera.
- Esku hartzeko proposamen hauek ezin dute diru-laguntzarik jaso:
- Hutsik dauden, aurri-egoera aitortu zaien edo aitortu ahal zaien eraikinei buruzkoak. Eraikin bat hutsik dagoela esaten da etxebizitzen % 50 okupatuta ez daudenean, etxebizitza bakoitzeko errolda-ziurtagiri kolektiboan jasotzen denaren arabera.
- Eskaera aurkezten denean jadanik hasita dauden edo lizentzia emanda daukaten obrei dagozkienak.
- Etxebizitzen kopurua handitzeko helburuarekin egitura finkatzean edo osorik birgaitzean dautzanak.
- Eraikinetan esku hartzeko proposamenak ez dira diruz lagunduko, baldin eta EITeko irizpenean 1., 2. edo 3. mailako obrak agertzen badira, salbu eta laguntzen eskaerak honako dokumentu hauetako bat jasotzen badu:
- 1., 2. eta 3. mailako obren exekuzioa jasotzen duen esku hartzeko proposamena.
- Erkidegoaren akordioa; horren bidez, obra horiek agindu honen 13. artikuluan ezarritako epearen aurretik exekutatzeko konpromisoa hartzen du.
- Obra horien EITa zuzentzeko ziurtagiria, dagokion udalean aurkeztu izana egiaztatzen duen zigilua barne.
Diruz lagundu daitezkeen jarduerak.
Diruz lagundu daitezkeen jarduerak izango dira kontzeptu eta jarduketa hauekin bat etorriz egiten direnak:
a) Txostenak, ziurtagiriak eta proiektuak idaztea eta lanak zuzentzea.
Diruz laguntzen diren jarduketak gauzatzeko ezinbestekoak direnean soilik izango dira diruz lagungarriak dokumentuak idazteagatiko eta lanak zuzentzeagatiko ordainsariak.
Diru-laguntza emateko ebazpenaren ondoren egin, fakturatu eta ordaindu diren lanak gauzatzeagatiko ordainsariak soilik izango dira diruz lagungarriak.
Esku-hartzean agindu honen arabera diruz lagundu ezin diren jarduketak ere egingo badira, diruz lagundu daitezkeen jarduketak obraren guztizkoari dagokionez hartzen duten proportzioan soilik eman ahal izango da obra idatzi eta zuzentzearen ondoriozko ordainsari teknikoetarako diru-laguntza.
b) Jarraian jaso diren jarduketei buruzko obrak gauzatzea:
1) Energia-efizientziako ziurtagiria hobetzea:
– Jarduketa pasiboak: diruz lagungarriak izango dira eraikinen inguratzailean egiten diren erabateko jarduketa pasiboak, berokuntzarako urteko energia-eskaria gutxienez % 30 murrizten badute, eraberritu aurreko gastuarekin alderatuz gero. Energia-efizientziako gutxieneko eskakizunak memoria teknikoan justifikatuko dira, Eraikingintzaren Kode Teknikoko «Energia aurreztea» oinarrizko dokumentuaren arabera.
– Jarduketa aktiboak: diruz lagundu ahal izango dira eraikineko lehen mailako energia ez-berriztagarriaren kontsumoa, eraberritu aurreko kontsumoarekin alderatuz gero, orotara % 30 murriztea lortzen duten jarduketa aktiboak. Besteak beste:
– Energia-efizientzia handiko ekipoak dituzten instalazio zentralizatuak.
– Energia-efizientzia handiko banakako instalazioak. Bazter uzten da galdara indibidualak ordeztea edo instalatzea (halakorik ez bada) eraikinean kalifikatzen diren etxebizitzen % 80tik beherako portzentajean, horien potentzia termikoen batura 100 kW-tik beherakoa bada.
– Eguzki-kolektoreak eta energia berriztagarriko beste iturri batzuk jartzea.
Instalazio termikoak bete behar dituen energia-efizientziako gutxieneko baldintzak memoria teknikoan justifikatuko dira, Eraikingintzaren Kode Teknikoko «Energia aurreztea» oinarrizko dokumentuan eta Eraikinetako Instalazio Termikoei buruzko Erregelamenduan (RITE) xedatutakoaren arabera.
– Energia-monitorizazioa.
2) Irisgarritasuna hobetzea:
– Igogailuak instalatzea, kanpoaldean nahiz eraikinen barrualdean, aurrez halakorik ez bazuten eta, beharrezkoa bada, eskaileran ere moldaketak egitea.
– Igogailuak egokitzea jadanik igogailua duten eraikinetan.
– Zero kotara arteko irisgarritasuna konpontzea xede duten jarduketak, aurreko bietan sartu ezin direnak.
– Irisgarritasuna konpontzeko eta bide publikotik eraikinera arteko ibilbidea irisgarria dela bermatzeko jarduketak, ezkaratzaren gertuko urbanizazio pribatuko guneetan egiteko direnak (jarduketak arkupeetan edo etxe aurreko lorategietan), ez baldin badago beste ibilbide irisgarririk aukeran.
3) Suteen aurkako segurtasuna hobetzea:
– Detekzio- eta alarma-sistemak instalatzea.
– Ebakuatzeko sistemak instalatzea: larrialdiko argiteria.
– Sua itzaltzeko sistemak instalatzea: itzalgailuak eta tutu lehorra.
Aurrekontuko zuzkidura
6.175.000,00 eurosPrestazio ekonomikoa
Laguntza horiek emateko 6.175.000,00 euro bideratuko dira guztira, eta honela banakatuko dira:
- 2018. urtea: 425.000,00 euro
- 2019. urtea: 1.850.000,00 euro
- 2020. urtea: 2.400.000,00 euro
- 2021. urtea: 1.500.000,00 euro
Ordainketa-modua:
Deialdi honen babesean emandako diru-laguntza igorpen partzialen bidez ordainduko da, aurreko artikuluan xedatu den bezala egindako gastua egiaztatzen duten agiriak aurkeztu ostean, modu honetan:
- Lizitazioa egin eta obrak hasi baino lehen: txostenak, ziurtapenak eta proiektuak idazteagatiko zerbitzu-sari teknikoak.
- Obrak egin bitartean: ordainketa bat jarduketaren % 30 burutu dela egiaztatzen denean, eta beste ordainketa bat % 70 burutu dela egiaztatzen denean.
- Jarduketa bukatzean: azken ordainketa; horretarako egiaztatzen den obra-likidazioari eta obren zuzendaritzaren ondoriozko zerbitzu-sariei dagokien diru-laguntzaren ordainketa hartuko du barne. Emandako diru-laguntzaren eta benetan gauzatu eta fakturatutakoaren arteko desadostasunak egonez gero, diru-laguntza doitu ahalko da, agindu honen 19. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Ekitaldi batean ordaindutako kopuruak inoiz ez dira izango adjudikazio-ebazpenak urteko horretarako ezartzen duen zenbatekoa baino handiagoak.

Nori dago zuzenduta
Jabekideen komunitateak
Etxebizitzaren Sozietate Publikoak
Euskal Autonomia Erkidegoko udalak
Etxebizitzaren Sustatzaile Publikoak
Udalerria baino eremu txikiagoko toki-erakundeak.
Betekizunak
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
Eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. -
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
Eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera. -
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
Eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. - Jabeen Erkidegoak alde batera utzita, erakunde eskatzailea jardueren eremuaren baitako eraikinen jabe osoa edo partziala da, eta horren helburua errentamendua da.
-
Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
Eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. - Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzea
- Ez dituzte hasi eskaera honen helburua diren obrak
- Ez du udal-lizentziarik eskatu, eskaera honen helburua diren obrak exekutatzeko
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Etxebizitza Sailburuordetza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Lau pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
|
-
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar duzu.
- Beste laguntzarik ez duzula jaso aitortzen baduzu, ez daukazu dokumenturik aurkeztu beharrik.
- Beste finantziazio-iturriren bat baldin baduzu edo eskatu baduzu, “Bestelako diru-laguntzak” inprimakia bete eta eskabideari erantsi.
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
Zergak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen badituzu, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Zerga-betebeharrak betetzen dituzulako Foru Ogasunak egindako ziurtagiriaren kopia eskaneatua (PDF formatuan).
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzea
-
Erakunde eskatzaileak ordezkari baten bidez, eskaera hau aurkezten duen pertsonaren bidez, jardun dezake.
Honela identifika zaitezke:
- Laguntza eskatzen den erakundearen ziurtagiri elektronikoaz; hori eginez gero, ez da beharrezkoa ordezkaritza-botere nahikoa daukazula frogatzea.
- Pertsona fisiko edo juridikoaren ziurtagiriaz, laguntza jasotzen den erakundearen legezko ordezkaria bazara; orduan, ordezkaritza-ahalordea aurkeztu beharko duzu. Jabekideen batzar bat ordezkatuz gero, jabekideen batzarraren onespen-erabakia, ordezkaritza ematen zaion pertsona identifikatzen duena, aurkeztuko da.
-
Ekitaldi batean ordaindutako kopuruak inoiz ez dira izango adjudikazio-ebazpenak urteko horretarako ezartzen duen zenbatekoa baino handiagoak.
-
Planoen eskala eta neurria normalizatuak izan beharko dira. Horien definizio maila aurreproiektu batena izango da; dena dela, gaur egungo egoeraren eta birgaitu ondorengo egoeraren irisgarritasun-baldintzak justifikatzeko behar diren kotak eta oharrak egin beharko dira.
- Egoeraren eta kokalekuaren planoak.
- Gaur egungo egoeraren oinplanoak, sekzioak eta altxaerak.
- Birgaitu ondorengo egoeraren oinplanoak, sekzioak eta altxaerak (esku-hartzearen ondorioz nabarmen aldatu direnak baino ez).
- Egungo egoeraren irisgarritasun-baldintzak (bide publikotik), eta suteei aurre egiteko dauden segurtasun-baldintzak:
- Hiri-eremuaren eta atarirako sarbidearen oinplanoak, kota orokorrak eta zirkuluak barne, irisgarritasun-araudia betetzen den egiaztatzeko, eta dauden aldapak eta maldak adierazita.
- Eredu-oinplanoa eta kota orokorrak komunikatzeko nukleoa.
- Birgaitu ondorengo egoeraren irisgarritasun baldintzak eta suteei aurre egiteko segurtasun-baldintzak.
- Hiri-eremuaren eta atariko sarbidearen goitiko bista, kota orokorrak eta zirkuluak barne, irisgarritasun-araudia betetzen den egiaztatzeko, eta proposatutako aldapak eta maldak adierazita. Suteei aurre egiteko babes-sistemen antolamendua.
- Eredu-oinplanoa eta kota orokorrak komunikatzeko nukleoa. Suteei aurre egiteko babes-sistemen antolamendua.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
Eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. -
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
Eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera. -
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
Eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. - Jabeen Erkidegoak alde batera utzita, erakunde eskatzailea jardueren eremuaren baitako eraikinen jabe osoa edo partziala da, eta horren helburua errentamendua da.
-
Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
Eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. - Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzea
- Ez dituzte hasi eskaera honen helburua diren obrak
- Ez du udal-lizentziarik eskatu, eskaera honen helburua diren obrak exekutatzeko
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- zerbitzu elektronikora sartu.
Oharrak:
- Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
- Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Gora jotzeko errekurtso bat jartzeko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Justifikazioa
Ezarritako betekizunak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, behar den dokumentazioa aurkeztu beharko duzu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Obrak hasi baino lehen, dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:
- Obrak egin bitartean eta diru-laguntzaren ordainketa-eskaera bakoitzarekin batera:
- Diru-laguntzaren xede den jarduera amaitzean:
Emandako laguntza justifikatzeko, erantsi Nire karpeta atalean eskatzen den dokumentazioa.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Hirugarrenen alta-agiria edo datu aldaketa Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Finantza Sailaren Erregistroan.
Administrazioak diru-laguntza horien onuradunei dagozkien zenbatekoak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Finantza Sailaren Hirugarrenen Erregistroan egon beharko dute izena emanda onuradunek.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Beste tramite batzuk

Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak aldatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko edo zuzentzeko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Espedientean atzera egiteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Espedientean uko egiteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.