René Cassin giza eskubideen saria 2017

[rene cassin saria 2017]

Deskribapena


Xedea

Giza eskubideen "René Cassin"  sarirako 2017ko deialdia egitea.

Aurrekontuko zuzkidura

12000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Sariaren diru-zenbatekoa 12.000 eurokoa da.

Ordainketa-modua:

Giza eskubideen arloan eskumenak dituen zuzendaritzak hartarako antolatutako ekitaldi publikoan entregatuko du Saria.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea

Betekizunak

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Jaurlaritzaren Lehendakaritza > Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • Jaurlaritzaren Lehendakaritza > Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusia

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0027002

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk