Eskaeraren emaitza:

Fitxa metodologikoa

ADIERAZLEA:Kontratu errotazioaren indizea (kontratuak/pertsona)
ARDATZA:Ekonomia / Lehiakortasuna
ALORRA:Lan merkatua
DEFINIZIOA:
Urtean erregistratutako kontratu-kopuruaren eta urte berean kontratua sinatu duten pertsona-kopuruaren arteko erlazioa.
KALKULU MEOTODOLOGIA:
formula
NEURRI UNITATEA:
Contratos / persona
INFORMAZIO ITURRIAK:

EGAILAN (sozietate publikoa, Prestakuntza eta Enplegua Sustatzeko); Estatuko Enpleguaren Zerbitzu Publikoak (INEM) emandako datuetan oinarriturik.

KALKULU MAIZTASUNA:
Urtero
AZKEN DATUAREN URTEA:
2023
OHARRAK:

Adierazle hau kalkulatzeko, urtean erregistratutako kontratu-kopurua eta kontratu horiek egin dituzten pertsona-kopurua kontuan izan dira. Udal desagregazioa egiteko, lanpostuaren udalerria hartzen da erreferentziatzat, eta ez langilea bizi den udalerria.

"Erregistratutako kontratuetan" idatziz formalizatutako eta laneko bulego publikoetan erregistratutako lan-kontratuak, eta bulego horiei enpresaburuek bidalitako kontratazio-komunikazioak sartzen dira. Azken egoera hori bakarrik gertatzen da produkzioaren inguruabarren ondoriozko aldi baterako kontratazioetan, obra edo zerbitzu jakin baterako kontratuetan (lau aste baino laburragoak direnean) eta mugagabeko kontratu arruntetan.

Datuak kontratuen administrazio erregistro batetik eskuratzen dira eta haien kudeaketa INEMi dagokio.

Datuak biltzeko periodikotasuna etengabea da.