129. zk., 2015eko uztailaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (177 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3069
HUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: «396/2013 Dekretua, uztailaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan kanpinak eta beste kanpaketa-turismoko modalitate batzuk arautzeari buruzkoa».
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.
Akatsak atzeman ziren Euskal Autonomia Erkidegoan kanpinak eta beste kanpaketa-turismoko modalitate batzuk arautzeari buruzko uztailaren 30eko 396/2013 Dekretuan (2013ko irailaren 6ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 170 zk.), eta jarraian zuzentzen dira:
2013/3845 (39/28) orrialdean, euskarazko testuan, hau esaten den lekuan:
«68. artikulua.– Kontzeptua.
Iragaitzazko autokarabanen eta karabanen harrera-eremu bereziak behar bezala mugatu, hornitu eta egokitutako lursailak dira; ibilgailu mota horien erabiltzaileentzako irekita egongo dira gune horiek, autokarabana eta karabanek (bost ibilgailuk, gutxienez), bidean doazela atsedena hartzeko eta ibilgailuetan pilatutako hondakinak uzteko aukera izan dezaten. Alde horretatik, kontuan hartu beharko da, orobat, autokarabana eta karabanen geldialdi, aparkatze eta kanpatzeari buruz 2.c) artikuluan xedatutakoa ere».
Honako hau esan behar du:
«68. artikulua.– Kontzeptua.
Iragaitzazko autokarabanen eta karabanen harrera-eremu bereziak behar bezala mugatu, hornitu eta egokitutako lursailak dira; ibilgailu mota horien erabiltzaileentzako irekita egongo dira gune horiek prezio baten truke, autokarabana eta karabanek (bost ibilgailuk, gutxienez), bidean doazela atsedena hartzeko eta ibilgailuetan pilatutako hondakinak uzteko aukera izan dezaten. Alde horretatik, kontuan hartu beharko da, orobat, autokarabana eta karabanen geldialdi, aparkatze eta kanpatzeari buruz 2.c) artikuluan xedatutakoa ere».
Lehenengo Xedapen Iragankorraren 1. puntuko bigarren lerroaldean, gaztelaniazko bertsioan 2013/3845 (34/40) orrialdean eta euskaraz 2013/3845 (39/33) orrialdean,
Honela dio:
«Lehendik martxan diren kanpinei ez zaizkie aplikatuko ez 9. artikuluan xedatutakoa, ezta Dekretu honetan ezarritako gutxieneko azalerak ere. Era berean, Euskal Herriko kanpinen antolaketari buruzko martxoaren 16ko 41/1981 Dekretuaren 29.2.2 artikuluan zehaztutakoaren arabera, partzela murriztuak dituzten kanpinek aukera izango dute, Dekretu hau indarrean sartzean, partzela murriztu horiek mantentzeko».
Honako hau esan behar du:
«Lehendik martxan diren kanpinei ez zaizkie aplikatuko ez 6. artikuluan xedatutakoa, ezta Dekretu honetan ezarritako gutxieneko azalerak ere. Era berean, Euskal Herriko kanpinen antolaketari buruzko martxoaren 16ko 41/1981 Dekretuaren 29.2.2 artikuluan zehaztutakoaren arabera, partzela murriztuak dituzten kanpinek aukera izango dute, Dekretu hau indarrean sartzean, partzela murriztu horiek mantentzeko».