31. zk., 2015eko otsailaren 16a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (172 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
SEGURTASUN SAILA
737
14/2015 DEKRETUA, otsailaren 10ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko bingo-jokoaren araudia bosgarrenez aldatzen duena.
Euskal Autonomia Erkidegoan jokoa arautzen duen azaroaren 8ko 4/1991 Legea eman zen, hartara, Autonomia Estatutuaren 10.35 artikuluak Euskal Autonomia Erkidegoari jokoaren esparruan ematen dion eskumen esklusiboa garatzeko.
Eskumen hori erabilita, otsailaren 10eko 31/2004 Dekretuaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko bingo-jokoaren araudia onetsi zen, eta, horrek, besteak beste, bingo-aretoek bete behar duten ordutegi-araubidea ezarri zuen.
Dekretu honek aldatu egiten du otsailaren 10eko 31/2004 Dekretuan ezarritako bingo-aretoen irekiera-ordutegia, joko-jarduerak egiten diren gainerako lokalen ordutegira egokitze aldera.
Ondorioz, Segurtasuneko sailburuak proposatuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, eta Gobernu Kontseiluak 2015eko otsailaren 10ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko bingo-jokoaren araudia onesten duen otsailaren 10eko 31/2004 Dekretuaren 60. artikuluaren 1. paragrafoa aldatzea; honela geratuko da hemendik aurrera:
«1.– Bingoan jokatzeko lokalak 11:00etatik aurrera ireki ahal izango dira. Lokal hauek ordutegien arloko arautegian ezartzen den orduan itxiko dira beranduenez».
AZKEN XEDAPENA
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean dekretu hau.
Vitoria-Gasteizen, 2015eko otsailaren 10ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Segurtasuneko sailburua,
ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.