Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 1999ko uztailaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Herrizaingo Saila
3211

AGINDUA, 1999ko ekainaren 23koa, Herrizaingo sailburuarena, zezen-ikuskizun orokorretan laginak hartzeko prozedura eta lagin horiek analizatuko dituzten laboratorioak homologatzeko prozedura araupetu dituena.

Abenduaren 3ko 281/1996 Dekretuaren bidez Euskadiko Autonomia Erkidegoko Zezen-Ikuskizun Orokorrei buruzko Araudia onetsi zen. Araudi horren 48. artikuluan toreaketa-zezenak hil ondoren aztertzeari buruzko xedapenak bildu dira; halaber, testu horren 50.6. artikuluan pikadore-zaldiei analisiak egiteko aukera ezarri da, baldin eta zezenketa egin aurretik edo egin ondoren ohikoak ez bezalako ez diren jokaerak badituzte eta manipulatu dituzten zantzuak badaude. <P ALIGN="JUSTIFY">

Aurreikusi dena burutzeko, arestian adierazi den araudian ezarri denarekin bat etorriz, laginak hartzeko beharrezkoak diren materialak zehaztu behar dira eta lagin horiek hartzeko prozedura eta bidezko laboratoriora igortzeko bete behar diren baldintzak finkatu behar dira.

Ildo horretatik, adierazi den 281/1996 Dekretuaren azken xedapenetatik bigarrenak ahalmenak eman dizkio Herrizaingo Sailburuari aginduaren bidez horren burutzapena eta aplikazio arauak garatzeko.

Hori dela bide, eta aurrez Zezenei buruzko Aholkuetarako Euskal Batzordearen txostena kontuan hartuta, ondokoa

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Xedea.

1.– Agindu honen xedea lagin biologikoak hartzeko beharrezkoak diren materialak eta horiek egiteko prozedura zehaztea da, zezen-ikuskizun orokorretan ondokoak kontrolatzeko eta haien aurrearretarako:

a) Toreaketa-zezenen adarren eskuztaketa.

b) Toreaketa-zezenen eta pikadore-zaldien berezko jokaera eta berezko gaitasuna aldatzen dituzten gai edo produktuen erabilera eta aplikazioa.

2.– Agindu honetan ezarri denaren ondoreetarako, ez dira adarren eskuztaketatzat joko adarren garbiketak adarra ezpaldu eta ondoren ikuskizuneko presidenteak horretarako baimena ematen duenean; adarra ezpaldu dela ulertuko da baldin eta zenzeketarako zezenaren adar bat edo biak haustu badira eta adarretik edozein tamainatako printzak edo ezpalak zintzilik badaude, haien luzera kontuan hartu gabe.

2. artikulua.– Adarren laginak hartzeko manuzko materialak.

1.– Toreaketa-zezenen adarren laginak hartzeko, bidezkoa den kasuetan, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak, plazaren kategoria gora-behera, ikuskizun bakoitzerako izendatu diren animalien sanitaterako albaitarien eskura jarriko ditu ondoko material hauek:

a) Ehunezko zinta metrikoa.

b) Adarrak garraiatzeko kutxak edo ontziak.

c) Garraiatzeko kutxa edo ontzien prezintagailua.

d) Paper engomatua edo itsaski-zinta.

e) Kalibragailua.

2.– Lehen eta bigarren mailako plazetan antolatzaileak ikuskizun bakoitzerako izendatu diren animalien sanitaterako albaitarien eskura jarriko ditu zintadun zerra mekanikoa, gehienez minutuko 1.385 metroko abiadura izango duena; zerra horrek sei milimetroko zabalerako orri iraunkorra izango du, hortzen tartea lau milimetrokoa izango duena alegia.

3.– Halaber, hirugarren mailako plazetan, aldi baterakoetan eta eramangarrietan, baldin eta arestiko idatz-zatian adierazi den zerra mekanikorik ez badute, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak ikuskizun bakoitzerako izendatu diren animalien sanitaterako albaitarien eskura jarriko du adarren laginak hartzeko ezaugarri egokiak dituen mozteko tresna.

4.– Aurreko paragrafoetan adierazi den manuzko material hori zezen plazan egongo da bidezko ebazpenaren bidez baimenduko diren ikuskizunak egiten diren egunetan; material horiek adierazi diren albaitari horien aburuz segurua den tokian egongo dira eta ikuskizuna antolatu duen enpresak zainduko ditu.

3. artikulua.– Adarren laginak hartzeko prozedura.

1.– Euskadiko Autonomia Erkidegoko Zezen-Ikuskizun Orokorrei buruzko Araudiaren 48. artikuluan ezarri dena betez, zezenketa bukatu ondoren ikuskizunerako izendatu diren animalien sanitaterako albaitariek zezenen hil ondoko bidezko azterriak egingo dituzte, haien lesioak frogatzeko eta, bereziki adarrak osorik daudela frogatzeko, honen ondoko idatz-zatietan ezarri diren terminoetan.

2.– Azterria presidenteak, hala ofizioz nola albaitariek eskatuta, hondarrean gertatu dena kontuan hartuz adieraziko dituen terminoetan egingo da eta, edozein kasutan, baldin eta adarrak ustez eskuztaturik edukitzeagatik aurretiazko azterrian atzera bota bada baina abeltzain edo bere ordezkariaren erantzukizunarekin toreatu bada.

3.– Adarren azterriaren barruan, lehenengo eta behin, haien kanpoko itxuraren eta kanpoko kutikularen ageriko aldakuntzak aztertuko dira. Gero, lehen eta bigarren mailako plazetan, ondoko eragiketa hauek egingo dira: a) Zinta metrikoa erabiliz luzera neurtuko da, hasieratik, hau da, ileak hazten diren tokitik eta adarraren puntaraino, hala barneko alderdi edo ahurretik nola kanpoko alderdi edo ganbiletik, eta zentimetroetan adieraziko da.

b) Gero, zintadun zerra mekanikoaren bidez, adarrak luzetara irekiko dira, linea ahur eta ganbilen batez-besteko ardatzetik, norabide dortso-bentralean alegia –neurtzeko lineak-, eta adarra bitan zatituko da, barrukoa edo ahurra eta kanpokoa edo ganbila.

c) Gero kalibragailua hartu eta alde trinkoaren luzera neurtuko da, adarraren sustraitik puntaraino. Halaber, alde trinko horretan muin-alde zuria eta dauden erraboilak aztertuko dira.

d) Baldin eta egin diren neurketa horietan adarraren alde trinkoa zezenen eta zekorren kasuan adarraren luzera osoaren seirena baino luzera laburragoa badu, edota muin-linea zuria ez badago erdian edo lausotu eta desagertu egiten bada adarra bukatu aurretik, edo beste edozein gauzagatik adarren osotasunari eta eskuztaketari buruzko dudarik badago, adar erdi bakoitzetik 12 zentimetroko atala moztuko da, bi erdi horiek batuko dira itsasteko goma erabiliz eta bertan "ESK" (eskuina) eta "EZK" (ezkerra) letrak jarriko dira, kasuan kasuko adarraren arabera; halaber, abelburu hori identifikatuko da eta eskuratu diren lagin horiek laboratoriora eramango dira aztertzearen ondoreetarako.

4.– Hirugarren mailako plazetan, aldi baterakoetan eta eramangarrietan, baldin eta zintadun zerra mekanikorik badago, artikulu honen 3. atalean ezarri den eran jokatuko da. Baldin eta zerrarik ez badago, adarren luzera osoa egingo da idatz-zati horren a) letran ezarri dena betez. Horrelakoetan lagina 12 zentimetroko adarra izango da, ireki gabekoa.

5.– Adarren laginak hartzea, plazaren kategoria gora-behera, ikuskizun horretarako izendatu direnen arteko animalien sanitaterako albaitari batek egingo du, aurrean presidentea dagoela edo, hala denean, presidenteordea, bere aholkulariak eta plazako ordezkaria edo, hala denean, ordezkariordea.

6.– Adarren laginak hartzen direnean enpresako ordezkari bat eta abelburuaren jabea den abeltzaintzako enpresaren beste bat egon daitezke, eta horiek era askean hauta dezaketen albaitariaren laguntza izan dezakete. Pertsona horiek, ikuskizuna hasi aurretik, plazako Ordezkariaren agiri benetakotzailea beharko dute gero, hala denean, azterria egongo denaren informazioa jasotzeko. Diligentzia horretan ez badira adierazi diren pertsona horiek azaltzen, aktan idatziko da inguruabar hori.

7.– Dena den, egingo diren jarduketa horien guztien akta egingo da eta bertaratuko direnek sinatuko dute.

4. artikulua.– Adarren laginak ontziratzea eta garraiatzea.

1.– Eskuratu diren laginak bidezko laboratoriora igortzeko ondoko baldintza hauek beteko dira:

a) Lehen eta bigarren kategoriako plazetan, edota arauzko zerra mekanikoa edukitzeagatik aurreko artikuluaren 3. idatz-zatian ezarri diren adarren laginak hartu dituzten plazetan, abelburu bakoitzaren bi adarrak metilo garbi gardenezko metakrilatozko kutxa baten sartuko dira; kutxa horrek ondoko izariak izango ditu barruan:

– Frontea: 150 milimetro.

– Altuera: 210 milimetro.

– Sakonera: 60 milimetro.

– Lodiera: 4 milimetro.

Halaber, 35 milimetroko estalkia izango du.

Aldi berean, kutxak material bereko xafla bat izango du, fronteetariko bati itsatsita, bertan gutunazala jartzeko. Gutunazal horren kanpoaldean ondoko datu hauek idatziko dira: abelburuaren identifikazioa, abeltzaintzako enpresa jabea, noiz toreatu den eta non. Barruko aldean bidezko dokumentazioa jarriko da. Halaber, kutxaren fronteetariko batean eta estalkian prezintatzeko bidezko atalak izango ditu.

b) Hirugarren mailako plazetan, aldi baterakoetan eta eramangarrietan, baldin eta ez badute zintadun zerra mekanikorik, adarrak laboratoriora eramatea tamaina, material eta izari egokiak dituzten ontzietan egingo da, prezintatzeko modukoetan alegia. Halaber, aurreko paragrafoan adierazi diren datuak eta dokumentuak batuko zaizkio.

2.– Dena den, Plazako Ordezkariak kutxa edo ontzi itxi eta prezintatuak laboratoriora eramango ditu edo, horrela egitea ezinezkoa bada, beste funtzionario batzuek edo horrek gainikusita dauden beste pertsona batzuk izango dira eragiketa hori burutuko dutenak, beti ere horien bortxaezintasuna bermatuz.

3.– Kutxak edo ontziak laboratorioari ematen zaizkionean jasoketaren bidezko akta egingo da; akta horretan emango dituenak eta jasotzen dituen laboratorioko langileak sinatuko dute; halaber, aktan kutxa edo ontzien osotasuna erasoko da edo, hala denean, anomaliarik ez dela egon.

4.– Laboratorioak zezenketarako abelburuen adarretan eskuztaketak egon direla ala ez zehazteko bidezko analisiak egingo dira. Baldin eta lagina ireki gabe dauden adarrak badira, laboratorioak, ezer egin aurretik, 3. artikuluaren 3. idatz-zatian ezarri den eran jardungo du.

5. artikulua.– Odol eta gernu laginak hartzeko manuzko materiala.

Toreaketa-abelburuen eta zaldien odol eta gernu laginak hartzeko, honen ondoko artikuluan ezarri dena betez eta plazaren kategoria gora-behera, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak ikuskizunerako izendatu diren animalien sanitaterako albaitarien eskura jarriko ditu, jaialdi horretan eskuhartuko duten abelburuen eta pikatzeko zaldien kopuruaren arabera, ondoko material hauek:

a) Ontzi esteril eta indibidual bakarreko latexezko eskularruak; gutxienez pare bat animalia bakoitzeko.

b) Botatzeko ontziak, gutxienez pare bat animalia bakoitzeko, abelburu eta zaldien gernua zuzenean hartzeko. Graduatuta egongo dira 125 milimetrora arte eta hermetikoki itxiko den estalkia izango dute; edukia lekualdatzeko ertza izango dute. Ontzi horiek banan-banan ontziratuko dira esteripaperezko poltsa batean.

c) Gernuaren laginak ontziratzeko fraskoak, gutxienez multzo bat animalia bakoitzeko. Autoprezintatzeko tapoia izango dute. Analisia egiteko fraskoa "A" letraren bidez identifikatuko da eta erdian 50-70 mililitroko eskalaren bidez graduatuko da. Kontraanalisia egiteko fraskoa "B" letraren bidez identifikatuko da eta 20-30 mililitroko eskalaren bidez graduatuko da. Bi ontzi horiek esteripaperezko poltsa batean ontziratuta egongo dira.

d) Odol laginetarako hodi ebakuatu heparinizatuak; gutxienez sei animalia bakoitzeko. 1etik 6ra identifikatuko dira.

e) Orratza eta orratza eramateko gailua; gutxienez 1 animalia bakoitzeko.

f) Beira eta plastikoan idazteko errotulagailua.

g) Erabilera bakarreko xiringak, ontzi banakatu esterilean, bidezko orratza eta guzti. Gutxienez multzo bat animalia bakoitzeko.

h) Segurtasun prezintuak, erliebezko ausazko zenbakiekin banan-banan kodetuak.

i) Animalia bakoitzeko edukinontzi multzo bat; edukinontzi horiek material gogor eta moldakaitzezkoak izango dira eta ez da horietan aztarnarik geratuko; halaber, segurtasunezko ixteko sistema izango dute. Multzo bakoitzean bi edukinontzi egongo dira, batek "A" identifikazioa izango du eta besteak "B" identifikazioa.

j) Edukinontzi orokorrak, aurreko puntuan adierazi diren edukinontzietariko bi multzo sartzeko moduko izariak izango dituztenak. Edukinontzi horiek material gogor eta moldakaitzezkoak izango dira eta ez da horietan aztarnarik geratuko. Halaber, segurtasunezko ixteko sistema eta garraiatzeko kirtenak izango dituzte.

2.– Aurreko paragrafoetan adierazi den material hori zezen plazan egongo da bidezko ebazpenaren bidez baimenduko diren ikuskizunak egiten diren egunetan; material horiek adierazi diren albaitari horien aburuz segurua den tokian egongo dira eta ikuskizuna antolatu duen enpresak zainduko ditu.

6. artikulua.– Odol eta gernuaren laginak hartzeko prozedura.

Euskadiko Autonomia Erkidegoko Zezen-Ikuskizun Orokorrei buruzko Araudian ezarri dena betez, odol eta gernuaren laginak hartzea animalia hil eta berehala egingo da baldin eta zezenketarako abelburuak badira, eta pikatzeko zaldiak badira hondarretik atera eta bi orduko epearen barruan, beti ere aurrez Presidenteak horretarako agindua emango duela. Ondoko hauek beteko dira:

a) Odola eta gernuaren laginak analizatzeko ikuskizunerako izendatu diren animalien sanitaterako albaitaritako batek hartuko du, aurrean plazako Ordezkaria edo, hala denean, Ordezkariordea dagoela.

b) Odola edo gernuaren laginak hartzen direnean enpresako ordezkari bat eta abelburuaren jabea den abeltzaintzako enpresaren beste bat egon daitezke, eta horiek era askean hauta dezaketen albaitariaren laguntza izan dezakete. Pertsona horiek, ikuskizuna hasi aurretik, plazako Ordezkariaren agiri benetakotzailea beharko dute gero, hala denean, azterria egongo denaren informazioa jasotzeko. Diligentzia horretan ez badira adierazi diren pertsona horiek azaltzen, aktan idatziko da inguruabar hori.

c) Odol eta gernuaren laginek, hil den abelburu edo zaldi bakoitzeko, ondoko gutxieneko kopuruak beteko dituzte:

– Gernua, 75 eta 100 mililitro artean. Lagin hori bi ontzitan banatuko da, ondoko era honetan: 50 eta 70 mililitro artean "A" ontzian eta beste 20 eta 30 mililitro arteko kopurua "B" ontzian.

– Odola, gutxienez 60 milimetro. Lagin hori sei ontzitan banatuko da, hau da, 10 milimetro bakoitzean.

7. artikulua.– Odol eta gernu laginen ontziraketa eta garraioa.

1.– Eskuratu diren odol eta gernuaren laginen ontziraketa eta horiek laboratoriora igortzea honela egingo da:

a) Adierazi diren lagin horiek hartu ondoren, ontzi bakoitzari animaliaren identifikazioari dagokion errotulua jarriko zaio eta "A" edukinontzian sartuko dira "A" ontziko gernuaren laginak eta "1", "2" eta "3"hodietako odol laginak, eta "B" edukinontzian sartuko dira "B" ontziko gernu laginak eta "4", "5" eta "6"hodietako odol laginak. Material horiek bidezko edukinontzietan sartu ondoren itxi egingo dira segurtasun prezintu kodetuekin. b) Laginak hartzea bukatu denean, bete diren edukinontzi guztiak garraiatzeko edukinontzi orokorrean sartuko dira.

c) Laginak hartuko dituen albaitariak batu den lagin bakoitzaren akta egingo du. Akta horiek, gutunazal itxietan, garraiorako edukinontzi orokorraren barruan sartuko dira eta laboratoriora bidaliko dira.

d) Material hori guztia edukinontzi orokorrean sartu ondoren, itxi egingo da eta segurtasuneko prezintu kodetuarekin zigilua jarriko zaio.

e) Laginak hartzeko prozesua bukatu ondoren, garraiorako edukinontzi orokorra era egokian artatzeko moduko baldintzetan mantenduko da harik eta laboratoriora eraman arte. Lekualdaketa Plazako Ordezkariak egingo du edo, horrela egitea ezinezkoa bada, beste funtzionario batzuek edo horrek gainikusita dauden beste pertsona batzuk izango dira eragiketa hori burutuko dutenak, beti ere horien bortxaezintasuna bermatuz.

2.– Edukinontziak laboratoriora eramateko ekintzan jasoketaren bidezko akta luzatuko da. Akta hori emango duen pertsonak eta jasotzen dituen laboratorioko langileak sinatuko dute; halaber, aktan edukinontziak osorik daudela edo, hala denean, anomaliarik ez dela egon adieraziko da.

3.– Laboratorioak bidezko analisiak egingo ditu toreaketa-abelburuen edo pikatzeko zaldien berezko jokaera eta gaitasunak aldarazten dituzten gai edo produktuek egon daudela ala ez zehazteko.

8. artikulua.– Analisiak eta emaitzak jakinaraztea.

1.– Laboratorioak odol eta gernuaren "A" laginen froga analitikoak egingo ditu lagin horiek laboratoriora heldu eta hurrengo hiru lanegunen barruan. "B" laginak era egokian artatu eta zainduko dira laboratorioan beharrezkoa bada kontraanalisia egiteko.

2.– Laboratorioak analisiaren emaitza eta laginak hartzearen banakako aktaren aldakia Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzara igorriko du eta horrek ebaltzain interesatuari emango dio horren berri. Baldin eta, laboratorioaren aburuz, analisia positiboa bada, abeltzain interesatuak hamar eguneko epea izango du, emaitzaren jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuta, kontraanalisia egiteko eskatzeko. Kontraanalisia egiteko data laboratorioa eta abeltzain interesatuaren artean hizpatuko da eta epea gehienez kontraanalisia egiteko egin den eskabidearen datatik zenbatuko den hamar egunekoa izango da.

Analisiaren kostua Administrazioaren kargura izango da, atzera botatako zezena ganaduzainaren erantzukizunpean toreatzen denean izan ezik, Euskadiko Autonomia Erkidegoko zezen-ikuskizunei buruzko Araudiaren 45.6. artikuluan ezarritakoaren arabera, halakoetan ganaduzaina kargura izango baita. Kontraanalisiaren kostua eskatzailearen kargura izango da beti.

3.– Kontraanalisia "B" laginarekin egin beharko da laboratorioan bertan. Laboratorioan egon ahal izango dute edo interesatuak edo hark ordezkari eskuordetzen duenak; ordezkariak kreditaturik egon beharko du. Baldin eta haietako norbait bertaratzen bada, beraren aurrean zabaldu beharko da kontraanalisian erabiliko den lagina dagoen edukiontzia, eta une horretan bertaratze-akta sinatuko dute bertan daudenek. Akatsik antzemanez gero, akta horretan agertaraziko dira.

Kontraanalisian egoteko eskubideaz baliatzen direnak laboratorioan egon ahal izango dira analisiaren prozesu osoan.

4.– Behin prozesua amaituz gero, laboratorioak bertaratze-aktak eta kontraanalisiaren emaitzak emango dizkio Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari, hark zehapen-espedientea har dezan, bnaldin eta emaitza positiboa berresten bada.

9. artikulua.– Laginak analisietarako kontserbatzea.

Odol eta gernu laginak laboratorioan kontserbatuko dira jaso eta gutxienez hiru hilabete igaro arte. Adar laginak sei hilabetez kontserbatu beharko dira gutxienez.

10. artikulua.– Laboratorioak homologatzeko prozedura.

1.– Zezen-ikuskizun orokorretan laginak hartzeko homolatu nahi duen laboratorioak eskabidea aurkeztu beharko dio Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Joko eta Ikuskizun Zuzendarizari; eskabidearekin batera ondoren adieraziko diren zehaztapenak edo ezaugarriak bete daitezkeela bidezkotzen duen azalpen-memoria ere aurkeztu beharko dio:

a) Ikuskizuna jokatzen den eguneko gauerdiko 12ak baino lehen laginak laboratorioan jasoko direla bermatzea, urteko egun guztietan.

b) Laboratorioan odol eta gernu laginak jasotzen direnetik hiru hileko epean eta adar laginak sei hileko epean egoki kontserbatzeko behar adinako bitartekoak edukitzea.

c) Analisiak egiteko protokoloak edukitzea, hain zuzen ere Europar Batasunean halako eta antzeko analisietan eskatzen diren irizpide eta arauak betetzen dituztenak.

d) Egiten diren analisietatik sortzen diren txostenak aski direla bermatzeko gauza diren langileak edukitzea.

e) Agindu honetan ezarritako eragiketak eta analisiak egiteko behar diren zehaztasuna, segurtasuna eta egokitasuna bermatzen dituzten aparatuak edukitzea; besteak beste, mikrotomoa eta mikroskopiopekoa taldean ikusteko sistema eduki beharko dira.

2.– Behin aurreko idatz-zatian aipatu den eskabidea aurkeztuz gero, Joko eta Ikuskizun Zuzendariak, bidezko iruditzen zaizkion informazioak eta egiaztapenak eskatuz gero, hari buruzko ebazpena emango du hilabeteko epean.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak, Euskadiko Autonomia Erkidegoko zezen-ikuskizunei buruzko Araudiaren 48. artikuluan ezarritakoaren kalterik gabe, adar, gernu eta odol laginak ausaz hartzeko agindu ahal izango du, inolako zehapen-asmorik gabe, azterketak egiteko eta ikuskizuna hobetzeko; hala denean, kostua Administrazioaren kargura izango da.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Agindu honetan xedatutakoarekin bat ez datozen lerrun bereko edo beheragoko lerruneko arau guztiak indargabetu dira.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko ekainaren 23a.

Herrizaingo Sailburua,

JAVIER BALZA AGUILERA.

ERANSKINA

AKTAK

TOREAKETA-ZEZENAK HIL ONDOREN AZTERTZEKO ETA, BEHAR DENEAN, ZEZENEI EDOTA

ZALDIEI LAGINAK HARTZEKO AGINTZEN DUEN AKTA

(Herrizaingo Sailbuaren Agindua, aren (e)koa)

(Abenduaren 3ko 281/96 Dekretuaren 48. artikulua)

UNITATEA BASE AZTERRIAREN EGUNA-ORDUA

Hasiera: Amaiera:

PRESIDENTEA PLAZAKO ESKUORDEA ORDEZKO ESKUORDEAK

ENPRESA IFK ENPRESAREN ORDEZKARIA IFK

GANADUTEGIA IFK GANADUTEGIAREN ORDEZKARIA IFK

IZENDATUTAKO ALBAITARIAK NAN ELKARGO ZENBAKIA

ZEZEN-PLAZA JAIALDI MOTA

Presidenteak, hondarrean nola jokatu duen ikusita, ganaduzainak bereganatu duen erantzukizunarekin bat etorriz, abenduaren 3ko 281/96 Dekretuaren 45.6. artikuluan eta Herrizaingo Sailburuaren ....(e)ko Aginduan ezarritakoa dela bide, ondokoa

Presidenteak, ofizioz edo albaitariek eskaturik, abenduaren 3ko 281/96 Dekretuaren 48.5. artikuluan eta Herrizaingo Sailburuaren ....(e)ko Aginduan ezarritakoa dela bide, ondokoa

Presidenteak, aldez aurreko azterrian antzeman zaizkion zantzuak edota hondarrean izan duen jokaera ikusirik, abenduaren 3ko 281/96 Dekretuaren 50.6. artikuluan eta Herrizaingo Sailburuaren ....(e)ko Aginduan ezarritakoa dela bide, ondokoa

AGINDU DU: Ondoren adieraziko diren zezen edo zaldiei hurrengo ataletan aipatuko diren alderdiak aztertzeko:

ADAR-AZTERRIA

ZEZEN ZK.

ODOL ETA GERNU LAGINAK HARTZEA

ZEZEN ZK. ODOLA GERNUA

ZALDIAREN IZENA ODOLA GERNUA

OHARRAK:

PRESIDENTEA

TOREAKETA-ZEZENEI ADAR-LAGINAK HARTZEARI BURUZKO AKTA

(Herrizaingo Sailburuaren Agindua, aren (e)koa)

(Abenduaren 3ko 281/96 Dekretuaren 48.4. artikulua)

UNITATEA BASEA AZTERRIAREN EGUNA-ORDUA

Hasiera: Amaiera:

PRESIDENTEA PLAZAKO ORDEZKARIA ORDEZKO ESKUORDEAK

ENPRESA IFK ENPRESAREN ORDEZKARIA IFK

GANADUTEGIA IFK GANADUTEGIAREN ORDEZKARIA IFK

IZENDATURIKO ALBAITARIAK NAN ELKARGO ZENBAKIA

ZEZEN-PLAZA JAIALDI MOTA

Zezen zk. Jaiotza urtea Burdina Hurrenkera Toreatzailea

eta hila toreaketan

Kanpoko itxura, Eskuineko Ezkerreko .º Neurriak Eskuineko Ezkerreko

orokorrean adarra adarra (cm-tan) adarra adarra

Normala 1.– Adarraren luzera

ahurrean edo kanpoaldean

Anormala 2.– Adarraren luzera

ganbilean edo barrualdean

Eskuilaturik 3.– Adarraren luzera guztira Kutikularen Eskuineko Ezkerreko 4.– Alde trinkoaren luzera

itxura adarra adarra

Normala 5.– Alde trinkoaren eta

adarraren guztirako

luzeraren arteko erlazioa

Anormala

Oharrak eta beste akats batzuk:

Muinaren lerro zuriaren itxura Eskuineko adarra Ezkerreko adarra

Normala

Anormala

Oharrak eta beste akats batzuk:

PRESIDENTEA EDO ESKUORDEA EDO GANADUZAINAREN ENPRESAREN ALBAITARIAK AHOLKULARIAK

ORDEZKOA ORDEZKOA ORDEZKARIA ORDEZKARIA

ZEZENEI LAGIN BIOLOGIKOAK HARTZEARI BURUZKO AKTA

(Herrizaingo Sailburuaren Agindua, aren (e)koa)

(Abenduaren 3ko 281/96 Dekretuaren 50.6. artikulua)

UNITATEA BASEA AZTERRIAREN EGUNA-ORDUA

Hasiera: Amaiera:

PRESIDENTEA PLAZAKO ORDEZKARIA ORDEZKO ESKUORDEAK

ENPRESA IFK ENPRESAREN ORDEZKARIA IFK

GANADUTEGIA IFK GANADUTEGIAREN ORDEZKARIA IFK

IZENDATURIKO ALBAITARIAK NAN ELKARGO ZENBAKIA

ZEZEN-PLAZA JAIALDI MOTA

ODOL ETA GERNU LAGINAK

ZEZENAREN ZEZENAREN IZENA ODOLA GERNUA

ZENBAKIA

"A" "B" Edukinontzi "A" "B" Edukinontzi

laginaren laginaren orokorraren laginaren lagin. orokorraren

& # 9; prezintua prezintua prezintua prezintua prezint. prezintua

OHARRAK:

ESKUORDEA EDO ORDEZKOA GANADUZAINAREN ORD. ENPRESAREN ORDEZKARIA ALBAITARIAK

ZALDIEI LAGIN BIOLOGIKOAK HARTZEARI BURUZKO AKTA

(Herrizaingo Sailburuaren Agindua, aren (e)koa)

(Abenduaren 3ko 281/96 Dekretuaren 50.6. artikulua)

UNITATEA BASEA AZTERRIAREN EGUNA-ORDUA

Hasiera: Amaiera:

PRESIDENTEA PLAZAKO ORDEZKARIA ORDEZKO ESKUORDEAK

ENPRESA IFK ENPRESAREN ORDEZKARIA IFK

ZALDITEGIA IFK ZALDITEGIAREN ORDEZKARIA IFK

IZENDATURIKO ALBAITARIAK NAN ELKARGO ZENBAKIA

ZEZEN-PLAZA JAIALDI MOTA

ODOL ETA GERNU LAGINAK

IZENA IKURRA ODOLA GERNUA

"A" "B" Edukinontzi "A" "B" Edukinontzi

laginaren laginaren orokorraren laginaren laginaren orokorraren

& # 9 ; prezintua prezintua prezintua prezintua prezintua prezintua

OHARRAK:

ESKUORDEA EDO ORDEZKOA GANADUZAINAREN ORD. ENPRESAREN ORDEZKARIA ALBAITARIAK

ADAR LAGINAK JASOTZEARI BURUZKO AKTA

(Herrizaingo Sailburuaren Agindua, aren (e)koa)

(Abenduaren 3ko 281/96 Dekretuaren 48.4. artikulua)

UNITATEA BASEA EMATEAREN EGUNA-ORDUA

Hasiera: Amaiera:

EMATE-TOKIA

Honen bidez ........................ kutxa/otzi eman dira; haietan ...................................... izeneko ganadutegiko zezenen (2) adarrak daude. Ganadutegiaren jabea


Azterketa dokumentala