160. zk., 1989ko abuztuaren 30a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak
Nekazaritza eta Arrantza
2330
181/1989 DEKRETUA, uztailaren 27koa, Zezenkata-abereen ustiakuntzen eta ikuskízunen erregistroa eta zezenketa-abereen jaiotzen erregistroa arautzen duena.
Euskal Herriko zezenketa-abereen azienda hobetu nahian, Zezenketa
Ikuskizunetarako Arautegiaren eskakizunei aipatu azienda egokitzen saiatuz, Zezenketa-abereen Ustiakuntzen eta Ikuskizunen
Erregistroaren sorrera eta funtzionamendua arautzea beharrezkotzat jotzen da, era berean beste baten beharra ere ikusten da, Euskal
Autonomi Elkarteko lurraldeeremuan izan diren zezenketa-abereen jaiotzeetarako.
Ondorioz, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuaren proposamenez eta jaurlaritza-Kontseiluak 1989.eko Ü Uztailaren 27an egin zuen bilkuran aztertu ondoren, honako hau
XEDATU DUT:
/p>
I. atalburua. Zezenketa-abereen ustiakuntzen erregistroa
1. atala.- Zezenketa-abereen Ustiakuntzen eta Ikuskizunen Erregistroa sortzen da, Euskal Autonomi Elkarteko lurralde eremua izango duena, eta nolanahi ere den ganaderien kategoria, zezenketa-ikuskizunetan aritzen diren ganaderia guztiek izango dute horretan inskribatzeko beharra, hurengo xehetasun hauek nahitaez agertu behar direlarik:
a) Hazle edo abeltzainaren izen-abizenak. b) Posta helbidea.
c) Abereak toreatzean iragartzen den izena. d) Burdina.
e) Dibisa.
f) Azienda ustiatzen deneko etxalde edo etxaldeen izena, dagozkien udalerrien izenak ere adieraziz. g) Behien erditzea gertatzen deneko etxalde edo etxaldeen izena.
h) Ferratzeko erabiltzen den etxalde edo etxaldeen izena.
f) g) eta h) xehetasunen zehaztasunaz eta gaurkotasunaz abeltzaina arduratuko da.
2. atala.- Martxoaren 5eko 34, 42 eta 53/85 Dekretuen bidez, abere ekoizpen eta osasunketa arloan, Erakunde Amankomunetatik Lurralde
Historikoetara eskuz aldatu ziren baliabideak, lanariak nahiz tresneria, eta funtzioak berengain harturik dauzkaten Adminístral
Unitateek kudeatuko dute esandako erregistroa. Dekretu hontan aipatzen den «Abeltzaintza Zerbitzua» eta Administral Unitate horiek gauza bera dira.
3. atala.- Zezenketa-abereen ustiakuntzen jabe diren titularrak behartuta daude beren izena ematera Erregistro berri horretan, non emango bait zaie Euskal Herriko Nekazal Ustiakuntzen Erregistro
Orokorrean lehendik zuten zenbaki bera. Ustiakuntzak nongoak, hango
Foru Aldundiko Abeltzaintza Zerbitzua izango da eskudun inskribapena egiteko.
4. atala.- Inskribapena egin baino lehen, Abeltzaintza Foru
Zerbitzuetako teknikariak hurbilduko dira aurreko atalean adierazitako ustiakuntzetara, ikuskaritza egitera, eta delako iharduera hori aurrera eraman daitekeen ala ez azalduko dute teknika-osasunketa arloetako txosten batean.
Abeltzaintza Zerbitzuek, teknikariek egindako txostena ikusita, ganaderia Zezenketa-abereen Ustiakuntzen eta Ikuskizunen Erregistroan onartu ala ez erabakiko dute eta harturiko erabakia doakien abeltzainei jakineraziko.
Onarpena galerazten duten trabak, hala izanez gero, adieraziko dira, abeltzainak zuzendu ahal ditzan.
5. atala.- Ustiakuntza berriak jartzeko edo daudenak zabaltzeko, aldez aurretik Abeltzaintza Zerbitzue tan eskatzea nahitaezkoa da, bertan aurreko atalean ezarritako prozedurari ekingo diotelarik.
II. atalburua. Zezenketa-abereen jaiotzeetarako erregistroa
6. atala.- Behin ganaderiak zezenketa-abereen Ustiakuntzen eta
Ikuskizunen Erregistroan inskribatuz gero, zezenketa-abereen hazleak soilik daude beharturik aurreko hilabetean jaiotako zekorren zerrenda bidaltzera Abeltzaintza Zerbitzura, hilabete bakoitzaren lehenengo hamar egunetan, behiamak identitikatzeko xehetasunak adieraziz,
Dekretu honen I. eraskinean doan ereduaren arabera.
7. atala. - Aurreko atalean aipaturiko datuak Zezenketa-abereen
Jaiotzeetarako Erregistroan jasoko dira; izan ere, horretarako sortu da, Euskal Autonomi Elkartean, Foru Aldundietako Abeltzaintza
Zerbitzuen menpean dagoen Erregistro-liburu hori.
8. atala.- Zezenketa-abereen Jaiotzeetarako Liburu-Erregistroan inskribaturiko abereen bajak, jaiotze eta ferraketa bitartean gertatutakoak, heriotza izan delako, ezereztuta gertatu direlako, presazko hil behar izan delako, etab.; abeltzainak jakineraziko dio
Abeltzaintza Zerbitzuari, honek idatz dezan erregistroan.
9. atala.- Abeltzaintza Zerbitzuetako ikuskalariek aldizkako bisitaldiak egingo dizkiete abel ustiakuntzeí, 6. eta 8. ataletan aipatzen diren betekizunak bete direnentz ikustearren, hala nola teknika-osasunketa arloetan egoki jotzen duten betekizun oro.
III. atalburua. Ferraketa
10. atala.- Ferraketa garaia hurbiltzen denean, abeltzainak zenbat abere ferratuko dituen eta noiz jakinerazíko die Abeltzaintza
Zerbitzuei, hamabost egun aurretiaz.
Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak eta Foru Aldundiek bidezko komunztadura-neurriak hitzartuko dituzte, Jaurlaritzako ordezkariak egon daitezen ferraketa egiten denean.
11. atala.- Ferraketa honela egingo da:
1 - Aberea ferratu eta berari emandako banako identifikazio-zenbakia idatzi, gero, atal honen 3. puntuan aipatzen den Aktan jasotzen delarik.
2- Zekorraren jaiotze urteko azken zenbakia markatzea suz, nitrogeno likidoaz edo ezabatu ezineko beste edozein moduz, sorbaldan, banako identifikazio-zenbakia jarri zioteneko aldean, hain zuzen. Ondorio horietarako, abeltzaintza-urtea ekainaren 30a eta hurrengo urteko uztailaren 1a bitartekoa da, izan ere, uztailaren lean amaitzen da ertaroa, hau udazkenean hasi eta hurrengo udaberrian bukatzen bait da.
3- Ferraketa bukatu ondoren, akta bat idatziko da, Dekretu honen II. eraskinean ezarritako eran.
12. atala.- Ferraketa egin eta 72 orduko epearen barruan,
Abeltzaintza Zerbitzuetako ordezkariek ferraturiko abereen amak egiztatuko dituzte. Abeltzainak toki egokia izan behar du, egiteko hori behar bezala burutu ahal izateko. '
IV. atalburua. Zezenketa-abereen jaiotze-ziurtagiria
13. atala.- Abrltzainrk jaiotze-ziurtagiria eskatuko diete
Abeltzaintza Zerbitzuei, denboraldian zezenketan erabili nahi dituzten aberentzat, Dekretu honen Ill. eraskinean agertzen den ereduaren arabera.
Gehinez ere sei hilabeteko balioa duen ziurtagiri hori, zezenketa ondoren eta zezen-plazako Albaitariburuak beteta, hori eman zuen
Abeltzaintza Zerbitzuari ítzuliko zaio; horrek, ziurtagirí honetan azaltzen den aberearen baja jaso dezan Erregistroan.
14. atala. - Dekretu honek ezartzen dituen eragiketa edo pausoak behar bezala egiaztatu ezinezkoak gertarzen badira, abeltzainari lepora lekizkiokeen kaurengatik, Abeltzaintza Zerbitzuak ez du ziurtagiririk emango aurreko atalean aipaturiko abereei dagokiona. V. atalburua. Abel osasunketa eta Segurtasun arauak
15. atala.- Horrelako abereek arriskutsuak izan daitezkeenez, kontu handia izan behar da horiek erabiltzerakoan, inori ezbeharrik gerta ez dakion; horretarako, behar-bezalako neurriak hartuko ditu abeltzainak, abel-ustiakuntzak hesituz eta behar bezala iragarriz.
Hortaz, hiru urtetatik gorako edozein abere ar, zaingo pean eta hesiz inguraturik egongo da zezenplazara eraman arte. Gainerako abereentzako ere, horren arriskutsuak ez diren arren, beharrezko segurtasun neurriak hartuko dira, bakoitzaren arriskugarritasunaren arabera.
Aipaturiko abereen jabeak edonolako erantzukizunak bereganatuko ditu beti, abereen joan-etorrien ondorioz sor litezkeen erantzukizunak alegia.
16. atala.- Abere mota horretan egiten diren osasunketa kanpainek,
1984eko abenduaren 17ko Aginduan ezarritakoarí eta Eusko
Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailaren aplikagarri diren gainontzeko arauei men egingo diete.
Orobat, zezenketa-ikuskizunetan erabiltzen den abere orok, edonolako jatorría duela ere eta toreatzeko erabiltzen direnak izan ezik, ofizialki identifikaturik egoteaz gain krotal-zenbakia izango du, baita diagnostiko ofizial frogetan ukatua izan denaren ziurtagiria ere.
XEDAPEN IRAGANKORRAK
Lehena.- Erregistroa indarrean sartu eta ondoren egingo den jaiotzeen lehen aitorpenean, hilabete horretan jaiotako txahalez gain, lehendik ertaro berean jaiotakoak ere hartuko ditu, bakoitzaren jaiotze-eguna adieraziz.
Bigarrena.- Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hilbeteko epean, Foru. Aldundietako Abeltzaintza
Zerbitzuek Zezenketa-abereen Ustiakuntzen eta Ikuskizunen
Erregistroan inskribaturiko ganaderien zerrenda zehatza bidaliko diote Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailari.
AZKEN XEDAPENAK
Lehena.- Dekretu hontan ezarritakoa eta Dekretua garatzen duten xedapenetan ezarritakoa hausteak Epizootien Arautegiak eta aplikagarri den aruteriak jartzen duen zehapena erakarriko luke.
Bigarrena.- Foru Aldundietako berarizko organuak eskudun izango dira,
Dekretu hau garatu eta aplika- , tzeko beharrezko diren arauak emateko.
Hirugarrena.- Foru Aldundiek bídalíko dizkiote Nekazaritza eta
Arrantza Sailari Dekretu hau apliatzetik aterariko ondorioei buruzko argibideak, Euskal Autonomi Elkarteko Nekazal Informazio-Sistema arautzen duen arauteriaren arabera.
Laugarrena.- Dekretu honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta egun berean hartuko du indarra.
INDARGABETZE XEDAPENA
Dekretu honetan ezarritakoaren aurka doan maila bereko edo beheragoko xedapen oro índargabe geratzen da.
Gasteíz, 1989.eko uztailak 27. Lehendakaria,
JOSE ANTONlO ARDANZA GARRO. ° Nekazaritza eta Arrantza Sailburua,
JOSE MANUEL GOIKOETXEA ASKORBE.